221. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021eko plantilla organikoaren aldaketa, udal kontu-hartzailearen lanpostuari dagokionez, B mailatik A mailara pasako baita.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla behin betiko onetsitzat joko da.

Zangozan, 2021eko irailaren 9an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2113487