221. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Izen ofizialaren aldaketa. Jendaurreko informazioa

Kontzejuko Batzarrak, 2021eko abuztuaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriaren izen ofiziala aldatzeko erabakia, orain arte “Bigüézal” zena aurrerantzean ele bitan izan dadin, gaztelaniaz eta euskaraz: Bigüézal/Biotzari.

Hasierako erabakia jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Biotzarin, 2021eko irailaren 8an.–Alkate udalburua, Fernando Ilincheta Barace.

Iragarkiaren kodea: L2113481