221. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkateak bere eginkizunak Udalbatzako alkateorde Javier Ochoa Redinen esku uzten ditu, 2021eko irailaren 6tik 8ra bitartean, biak barne.

Eskuordetze horrek indarra hartuko du ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Cascanten, 2021eko irailaren 3an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2113398