221. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04171 NL/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Igantziko Udala.

Helbidea: Karrika Nagusia 5, 31790 Igantzi (Nafarroa).

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: LATSA-1/0100/130.

Udal-mugartea eta probintzia: Igantzi (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hauek dira egin beharreko jarduketak: lan-eremura joateko sarbideak egokitzea, luiziak bota dituen zuhaitzak kentzea, gero moztu eta aprobetxatzeko, ibilguaren lurrak erauztea (523 m³ inguru), dagoen zuloa betetzea (368 m³ inguru), finka mugatzen duen harrizko horma egitea, hiru eraispen-zatitan, eta ibaiaren bazterrak hostozabalez birlandatzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Igantziko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko abuztuaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2112779