221. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

385/2021 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira uztailaren 21eko 311/2021 Ebazpenean atzemandako akats batzuk. Ebazpen horren bidez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien probetarako deialdia egin zen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak Nafarroako Foru Komunitatean eta 2020-2021 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu zuen uztailaren 21eko 311/2021 Ebazpenaren harira (ebazpen horren bidez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezien probetarako deialdia egin zen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak Nafarroako Foru Komunitatean eta 2020-2021 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat). Txosten hori azterturik, bidezkoa da atzemandako akatsak zuzentzea.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea hirugarren oinarriaren, “Izena emateko prozedura eta epea” izenekoaren, 4. apartatua. Hartara, honela dioen tokian:

“Behin-behineko zerrendan izan litezkeen okerrak zuzentzeko eskaerak eta erreklamazioak irailaren 26ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira”.

Honela behar du: “Behin-behineko zerrendan izan litezkeen okerrak zuzentzeko eskaerak eta erreklamazioak irailaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira”.

2. Aldatzea bosgarren oinarriaren, “Probaren egitura eta kalifikazioa” izenekoaren, 2. apartatua. Hartara, honela dioen tokian: “Probak 2021eko urriaren 2an eginen dira Iruñeko Basoko BHIan”.

Honela behar du: “Probak 2021eko urriaren 4an eginen dira Iruñeko Basoko BHIan”.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2113582