221. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 21eko 175/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan.

2021eko 214. NAOn, irailaren 10ekoan, iragarki bat argitaratu zen epatze deia eginez Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 21eko 175/2021 Ebazpenaren aurka Isabel Cerezo Cortijo andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda espezifiko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 17ko 86/2021 Ebazpenaren bidez ireki zirenak. Iragarki horretan ageri da Isabel Cerezo Cortijo andrearen errekurtsoa Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateko maisu-maistren zerrenda espezifikoari dagokiola, baina zuzena hau da:

“Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (gaztelaniaz): Isabel Cerezo Cortijo andrea.”

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedaturikoarekin bat, maisu-maistren “Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (gaztelaniaz) zerrenda espezifikoan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2021eko irailaren 10ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2113572