220. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

75/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Félix Serafín Bueno Maisterra jauna, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Félix Serafín Bueno Maisterra jauna, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2021eko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 31n.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2113236