220. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

360/2021 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzen dituena 2021-2022 ikasturterako.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ematen dituen apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak III. kapituluan onarpen prozesuko berme organoak arautzen ditu, halakotzat harturik Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta tokiko eskolatze batzordeak.

Arestian aipatutako III. kapituluaren lehen atalean Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia definitzen da, haren atxikipena eta eskumen esparrua, eginkizunak, funtzionamendua eta osaera zehazten dira, eta ikasleen eskolatzeari buruzko zenbait alderdi azaltzen dira. Bigarren atalean, bestalde, tokiko eskolatze batzordeak definitzen dira. Horien eginkizunak eta osaera ezartzen dira, bai eta funtzionatzeko moduari eta batzorde horiek sortu eta desegiteko moduari buruzko zenbait gai ere.

Foru dekretu horren 28.3 artikuluan, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren osaerari dagokionez, xedatzen da batzorde hori osatuko duten kideak eta horien ordezkoak eskolatzearen arloan eskudun den zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko direla ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaeran gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko dela.

Bestetik, tokiko eskolatze batzordeei dagokienez, arestian aipatutako foru dekretuaren 31.1 artikuluan, Altsasu, Bera, Elizondo, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Lesaka, Lodosa, Tafalla eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeak sortzea xedatzen da. Bide beretik, eta haien osaerari dagokionez, foru dekretuaren 33.2 artikuluak xedatzen du tokiko batzorde horiek osatuko dituzten kideak eta haien ordezkoak, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren kasuan bezalaxe, eskolatzearen arloan eskudun den zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko direla ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaeran gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko dela.

Ebazpen honen xedea da Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzea 2021-2022 ikasturtean, modu horretan apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren III. kapituluan erregelamendu bidez ezarritakoa bete eta ikasleak onartzeko prozesua egoki berma dadin.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen eta bertan adierazitako bidezko jarduketak arautzearen aldeko txostena aurkeztu du.

Hori horrela, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea 2021-2022 ikasturterako Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak, hala nola Altsasu, Bera, Elizondo, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Lesaka, Lodosa, Tafalla eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeetakoak, jarraian adierazten den zerrendaren arabera:

a) Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak:

–Batzordeko burua: Gil Sevillano González, Hezkuntzako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Pablo Arriazu Amat.

–Batzordeko kidea: José Alberto Urrutia Lecumberri, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Arantza Zuriarrain Íñiguez.

–Batzordeko kidea: María José Cortés Itarte, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Eva María Fuente Malo, Hezkuntza Orientazioaren Bulegoko burua.

–Batzordeko kidea: Esther Monterrubio Ariznabarreta, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Jesús María Arbea Polite.

–Batzordeko kidea: Inmaculada de las Cuevas Terán, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Yolanda Berango García.

–Batzordeko kidea: Alicia Ruiz Oria, Hezkuntza Premien Bulegoko burua.

Ordezkoa: Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura atxikitako pertsona bat; zerbitzuak berak izendatuko du.

–Batzordeko kidea: Cristóbal Aliaga Retabe, Inklusio Ataleko burua.

Ordezkoa: Idoia Carricas de la Vega, Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua.

–Batzordeko kidea: Beatriz Ayerra Gamboa, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Ordezkoa: Antonio Iriarte Moncayola.

–Batzordeko kidea: Esther Lacasta Pérez-Ilzarbe, udalen ordezkari gisa, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak bera izendatu baitu.

Ordezkoa: Berta Enrique Cornago.

–Batzordeko kidea: Miguel Zafra Jandula, ikastetxe bateko zuzendaria, ikastetxe publikoen ordezkari gisa, irakaskuntza publikoko zuzendarien erakundeek bera izendatu baitute.

Ordezkoa: José Andrés Sánchez Sánchez.

–Batzordeko kidea: María Pilar Asurmendi Laquidáin, ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, irakaskuntza itunduaren ordezkari gisa, sektoreko patronalen erakundeek bera izendatu baitute.

Ordezkoa: María Eugenia Berasategui Martínez.

–Batzordeko kidea: Gorka Bueno Urricelqui, irakaskuntzako erakunde sindikalen ordezkari gisa, unibertsitatez kanpoko irakasleen batzordeak bera izendatu baitu.

Ordezkoa: Eloy Tato Imaz.

–Batzordeko kidea: Alicia Azpilicueta Tanco, irakaskuntza itunduaren ordezkari gisa, sektoreko sindikatuek bera izendatu baitute.

Ordezkoa: Javier Lerga Garayoa.

–Batzordeko kidea: Pedro Rascón Macías, irakaskuntza publikoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe publikoetan ordezkari gehien dituzten federazioek bera izendatu baitute.

Ordezkoa: Noelia Echarri Arana.

–Batzordeko kidea: Mariana Jaúregui Real, irakaskuntza itunduko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe pribatu itunduetan ordezkari gehien dituzten federazioek bera izendatu baitute.

Ordezkoa: Idoia Barberena Erviti.

–Idazkaria: Eva Carmen Pérez Gamboa, Eskolatze Arloko koordinatzailea.

Ordezkoa: Rosa García Mendive.

b) Altsasuko tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordeko burua: Eva Carmen Pérez Gamboa, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bera proposatu baitu.

Ordezkoa: María Cruz Delgado Salmerón.

–Batzordeko kidea: Amaia San Román Bengoetxea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, udalerriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Javier Casteig Barandiarán.

–Batzordeko kidea: Leire Baztarrika Sanz, herriko ikastetxe pribatu itunduko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Sonia Lizarraga Ondarra.

–Batzordeko kidea: 2021eko apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, erakunde sindikalei eskatu zaie izenda ditzatela herriko edo eskolatze eremuko ikastetxeetako irakasleen ordezkaria eta haren ordezkoa.

–Batzordeko kidea: José Ramón Ramírez Pérez, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Fernando Marijuan Alcalde.

–Batzordeko kidea: Ana Beguiristain Jaka, udalerriari dagozkion toki-erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, dagokien instituzio edo erakundeek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Eneka Irizar Martínez.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Amaia San Román Bengoetxea, edo dagokion ordezkoa.

c) Berako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordeko burua: María Cruz Delgado Salmerón, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bera proposatu baitu.

Ordezkoa: Isabel Sánchez Azcona.

–Batzordeko kidea: Rosa Eugui Apezteguía, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Igor Arruabarrena Rezola.

–Batzordeko kidea: Maite Elgorriaga Errandonea, herriko ikastetxe pribatu itunduko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Jorge González Gómez.

–Batzordeko kidea: 2021eko apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, erakunde sindikalei eskatu zaie izenda ditzatela herriko edo eskolatze eremuko ikastetxeetako irakasleen ordezkaria eta haren ordezkoa.

–Batzordeko kidea: Rosa María Arrola Gil, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: María Eugenia Agostinelli.

–Batzordeko kidea: Uxoa Gamio Equioiz, udalerriari dagozkion toki-erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, dagokien instituzio edo erakundeek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Ali Beizama Rezabal.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Rosa Eugui Apezteguía, edo dagokion ordezkoa.

d) Elizondoko tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordeko burua: Isabel Sánchez Azcona, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bera proposatu baitu.

Ordezkoa: María Cruz Delgado Salmerón.

–Batzordeko kidea: Josune Ziganda Galain, herriko ikastetxe publikoko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: María Lourdes Arraztoa Larregui.

–Batzordeko kidea: Roberto Gaite Pobes, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Miren Jasone Altxu Elizagarai.

–Batzordeko kidea: 2021eko apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, erakunde sindikalei eskatu zaie izenda ditzatela herriko edo eskolatze eremuko ikastetxeetako irakasleen ordezkaria eta haren ordezkoa.

–Batzordeko kidea: María Isabel Rodríguez Carrillo, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: José María Sagastibeltza Igoa.

–Batzordeko kidea: Maitane Arruabarrena Otxandora, udalerriari dagozkion toki-erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, dagokien instituzio edo erakundeek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Laura Andresena Zubigarai.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Josune Ziganda Galain, edo dagokion ordezkoa.

e) Lizarrako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordeko burua: Beatriz Casanova Amorena eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bera proposatu baitu.

Ordezkoa: Jose Joaquín Elizalde Beorlegui.

–Batzordeko kidea: Miren Itsaso Valencia Astrain, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Elizabeth Eskisabel Azanza.

–Batzordeko kidea: Jose Cruz Asarta Sánchez, Herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: M.ª Puy Barbarin Mendiluce.

–Batzordeko kidea: 2021eko apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, erakunde sindikalei eskatu zaie izenda ditzatela herriko edo eskolatze eremuko ikastetxeetako irakasleen ordezkaria eta haren ordezkoa.

–Batzordeko kidea: Ricardo Ruiz Pérez, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkaria, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Ixone Beisti Martínez.

–Batzordeko kidea: Lourdes Iraizoz Echandi, udalerriari dagozkion toki-erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, dagokien instituzio edo erakundeek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Sergio Vázquez Soria.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Miren Itsaso Valencia Astrain, edo dagokion ordezkoa.

f) Etxarri-Aranazko tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordeko burua: Eva Carmen Pérez Gamboa, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bera proposatu baitu.

Ordezkoa: Isabel Sánchez Azcona.

–Batzordeko kidea: Oihana Urdangarin Iriarte, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Iera Agirre Iturriaga.

–Batzordeko kidea: Olaia Martiarena Razkin, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Itziar Begiristain Uriarte.

–Batzordeko kidea: 2021eko apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, erakunde sindikalei eskatu zaie izenda ditzatela herriko edo eskolatze eremuko ikastetxeetako irakasleen ordezkaria eta haren ordezkoa.

–Batzordeko kidea: Arantza Igoa Erro, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Inaxio Beltza Igoa.

–Batzordeko kidea: Ana Balda San Juan, udalerriari dagozkion toki-erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, dagokien instituzio edo erakundeek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Ainhoa Iparagirre Mendia.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Oihana Urdangarin Iriarte, edo dagokion ordezkoa.

g) Lesakako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordeko burua: María Cruz Delgado Salmerón, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bera proposatu baitu.

Ordezkoa: Isabel Sánchez Azcona.

–Batzordeko kidea: Miren Edurne Aramburu Alzugaray, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Nekane Lasaga Apezteguía.

–Batzordeko kidea: Miren Egues Perotxena, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Joseba Lasarte Pellejero.

–Batzordeko kidea: 2021eko apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, erakunde sindikalei eskatu zaie izenda ditzatela herriko edo eskolatze eremuko ikastetxeetako irakasleen ordezkaria eta haren ordezkoa.

–Batzordeko kidea: María Jesús Zubieta Portu, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: María Azpíroz Hernandorena.

–Batzordeko kidea: Ali Beizama Rezabal, udalerriari dagozkion toki-erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, dagokien instituzio edo erakundeek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Uxoa Gamio Equioiz.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Miren Edurne Aramburu Alzugaray, edo dagokion ordezkoa.

h) Lodosako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordeko burua: Jose Joaquín Elizalde Beorlegui, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bera proposatu baitu.

Ordezkoa: Beatriz Casanova Amorena.

–Batzordeko kidea: María Concepción Mardones Arrastia, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Ana Palacios Garraza.

–Batzordeko kidea: Rafael Irigaray Murillo, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Juan María Campo Martínez.

–Batzordeko kidea: 2021eko apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, erakunde sindikalei eskatu zaie izenda ditzatela herriko edo eskolatze eremuko ikastetxeetako irakasleen ordezkaria eta haren ordezkoa.

–Batzordeko kidea: Verónica Goroskieta Solano, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: María Carmen Martínez Aramendía.

–Batzordeko kidea: Elena Labairu Echarte, udalerriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, dagokien instituzio edo erakundeek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Guadalupe González Martínez de Espronceda.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, María Concepción Mardones Arrastia, edo dagokion ordezkoa.

i) Tafallako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordeko burua: Virginia González Rupérez, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bera proposatu baitu.

Ordezkoa: José Antonio Subízar Garralda.

–Batzordeko kidea: Alfonso Huarte Guillén, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Mercedes Echeverría Ororbia.

–Batzordeko kidea: Marian García Aldunate, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Paula Arregui Lizarbe.

–Batzordeko kidea: 2021eko apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, erakunde sindikalei eskatu zaie izenda ditzatela herriko edo eskolatze eremuko ikastetxeetako irakasleen ordezkaria eta haren ordezkoa.

–Batzordeko kidea: Juan Pérez Heras, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Icíar Martínez Beriain.

–Batzordeko kidea: Nerea Biurrun Abaigar, udalerriari dagozkion toki-erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, dagokien instituzio edo erakundeek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Concepción Irisarri Zamarbide.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Alfonso Huarte Guillén, edo dagokion ordezkoa.

j) Tuterako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordeko burua: José Antonio Subízar Garralda, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bera proposatu baitu.

Ordezkoa: Virginia González Rupérez.

–Batzordeko kidea: Sonia Remedios Olivares, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Tania Gamen Castellano.

–Batzordeko kidea: Fernando Puértolas Ruiz, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Inés Ayensa Sagaseta.

–Batzordeko kidea: 2021eko apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat, erakunde sindikalei eskatu zaie izenda ditzatela herriko edo eskolatze eremuko ikastetxeetako irakasleen ordezkaria eta haren ordezkoa.

–Batzordeko kidea: Susana del Rey Palacios, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Rubén Morancho Marín.

–Batzordeko kidea: Ignacio Lizaldre Escalada, udalerriari dagozkion toki-erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, dagokien instituzio edo erakundeek bera proposatu baitute.

Ordezkoa: Xabier Soto Bermejo.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Sonia Remedios Olivares, edo dagokion ordezkoa.

2. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Informazioaren Kudeaketa Bulegora ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2113268