220. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

292/2021 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-kargudunen izendapena egiten duena.

Hezkuntzako kontseilariak otsailaren 2an emandako 7/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta horien izendapena berritzeko arauak eman ziren.

Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 28an emandako 241/2021 Ebazpenaren bidez, ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-kargudunen izendapena egin zen.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak zuzendarien ohiz kanpoko izendapen proposamen berria egin duenez, eta zuzendari horiek zuzendaritza taldeko pertsona bakarreko karguetan arituko diren kideak izendatu dituztenez, bidezko da beste ebazpen bat onestea 2021-2022 ikasturtean ikastetxe publikoetako zuzendaritza-karguetan hasiko diren pertsonak izendatzeko.

Kontuan izan behar da proposamen berriak aldarazten duela Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 28ko 241/2021 Ebazpena; izan ere, proposamen horretan agertzen da Irene Larrayoz Osés andreak Antzingo Lokiz HLHIPko zuzendari postuari uko egin ziola, eta, akats baten ondorioz, David Fernández Pérez Iruñeko Basoko BHIko ikasketaburu izendatu zela.

Proposatzen diren zuzendaritza-kargudunen destinoa izendapenaren xedeko ikastetxean berean ez bada, baizik eta beste batean, zerbitzu eginkizunetan aritzeko baimena emanen zaie Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Era berean, bidezko da kargualdia aldez aurretik bukatu zaien zuzendaritza-kargudunen zerrenda berri bat onestea, non agertzen baitira kargua izendapenaren bukaera data baino lehenago utzi dutenak, otsailaren 2ko 7/2017 Foru Aginduaren 12. artikuluan jasotako arrazoiren bat gertatzeagatik.

Horiek horrela, erabiliz Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-kargudunak izendatzea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik, ebazpen honen I. eranskinean ezartzen denarekin bat.

2. Kargua uzteko arrazoiren bat dela medio, kargualdia aldez aurretik bukatuko zaien ikastetxe publikoetako zuzendaritza-kargudunen zerrenda onestea, ebazpen honen II. eranskinean ezartzen denarekin bat.

3. Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ekainaren 28ko 241/2021 Ebazpenaren III. eranskina aldatzea, eta kanpoan uztea Irene Larrayoz Osés andrea eta David Fernández Pérez jauna, hurrenez hurren Antzingo Lokiz HLHIPko zuzendari eta Iruñeko Basoko BHIko ikasketaburu postuan agertzen zirenak.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Plantillen Atalera, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera eta Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 31n.–Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Isidra Roldán Arróniz.

I. ERANSKINA

Zuzendaritza-kargudunen izendapena

IKASTETXEA

KARGUA

IZENA

HASIERA

BUKAERA

ANTZIN/LOKIZ HLHIP

ZUZENDARIA

DIAZ MUNETA, UNAI

2021-09-01

2022-06-30

BARAÑAIN/ALAIZ BHI

IDAZKARIA

ALONSO MARTIRENA, JUAN IGNACIO

2021-09-03

2023-06-30

BUÑUEL/SANTA ANA HLHIP

IKASKETABURUA

BASOLS MOLINA, PATRICIA

2021-07-01

2024-06-30

GARRALDA/GARRALDAKO DBHI

IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH)

VILLARROLAIN LASA, MIKEL

2021-09-01

2022-08-31

GARTZAIN/GARTZAINGO HLHIP

ZUZENDARIA

GOÑI TORRES, MIREN

2021-09-01

2022-06-30

LODOSA/ÁNGEL MARTÍNEZ BAIGORRI HLHIP

IKASKETABURUAREN ALBOKOA (ELEANITZA)

GAINZA ENCINA, MARTA

2021-09-01

2022-06-30

OTSAGABIA/OTSAGABIKO HLHIP

IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH)

ZIAURRITZ JASO, MARIA DEL PUY

2021-09-01

2022-08-31

IRUÑA/NAFARROAKO DANTZA ESKOLA

ZUZENDARIA

ARAMENDIA ELIZALDE, AINARA

2021-09-01

2022-08-31

IKASKETABURUA

BARBERIA HUESO, YOLANDA

2021-09-01

2022-08-31

IDAZKARIA

CARABANTES HERNANDEZ, BLANCA

2021-09-01

2022-08-31

IRUÑA/BASOKO BHI

IKASKETABURUA

PICAZA CORTES, IÑIGO

2021-07-01

2025-06-30

IRUÑA/ITURRAMAKO BHI

IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH)

LANDA ARCHANCO, EKINTZA

2021-09-01

2022-06-30

ERRONKARI/ERRONKARI DBHI

IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH)

GARRO NECOCHEA, ELENA

2021-09-01

2022-08-31

TAFALLA/TAFALLA IBP

ZUZENDARIORDEA

MACAYA GASTON, MARIA VICTORIA

2021-09-01

2022-08-31

TUTERA/ETI IBP

IKASKETABURUAREN ALBOKOA (EGOITZA BIKOITZA)

CAMPO DUQUE, MIGUEL ANGEL

2021-09-01

2022-06-30

UXUE/UXUEKO HLHIP

ZUZENDARIA

LOPEZ MACHIN, ANA ISABEL

2021-09-01

2022-08-31

II. ERANSKINA

Zuzendaritza-kargudunen izendapena aldez aurretik bukatzea

IKASTETXEA

KARGUA

IZENA

BUKAERA

BUÑUEL / SANTA ANA HLHIP

IKASKETABURUA

FERNANDEZ ROS, ALFONSO CARLOS

2021-06-30

IRUÑA / ITURRAMA BHI

IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH)

GARCIA PUNCEL, ANDREA

2021-08-31

Iragarkiaren kodea: F2113241