220. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

183E/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez Pilar Cebollero Rivas andrea izendatzen baita Arnasbideetako eritasunei aurrea hartu eta arreta emateko estrategiaren arduradun.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 17ko 210E/2020 Foru Aginduaren bidez, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Aginduaren 3. puntua aldatu zen. Foru agindu horren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak.

Uztailaren 17ko 210E/2020 Foru Legean, hain zuzen, ezarri zen Javier Hueto Pérez de Heredia jauna, Pneumologia Zerbitzuko burua, izanen zela Arnasbideetako eritasunei aurrea hartu eta arreta emateko estrategiaren arduraduna.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak, ordea, zera proposatu du: Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologia Zerbitzuko buru Pilar Cebollera Rivas andrea izendatzea Arnasbideetako eritasunei aurrea hartu eta arreta emateko estrategiaren arduradun, José Javier Hueto Pérez de Heredia jaunaren ordez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologia Zerbitzuko buru Pilar Cebollera Rivas andrea izendatzea Arnasbideetako eritasunei aurrea hartu eta arreta emateko estrategiaren arduradun, José Javier Hueto Pérez de Heredia jaunaren ordez.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 30ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2113310