220. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

73/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Amaia Gómez Aldaz andrea, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Programen Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Amaia Gómez Aldaz andrea, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Programen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2021eko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 31n.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2113234