217. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

93/2021 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibide batzuk onesten baitira 2021-2022 ikasturterako, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpen honek helburu du jarraibide batzuk onestea, indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko dutenak, behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lor daitezen hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan 2021-2022 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.

Horrenbestez, erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horietan arautzen dira Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2021-2022 ikasturterako.

2. Ebazpen honen eranskineko jarraibideak entitate eta ikastetxe pribatu itunduei edo diruz lagunduei aplikatuko zaizkie, dagozkien afera orotan, galarazi gabe ikastetxe horien titularrek dituzten eskumenak.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta hezkuntza entitate eta zentroetara.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 24an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Jarraibideak, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko 2021-2022 ikasturtean

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak zazpi kapitulutan daude bereizita:

Lehenengo kapituluan, honako hauek jorratzen dira: batetik, ikastetxe bateratuaren plangintza, oharrak eginez proiektu funtzionalari buruz, urteko jarduketa planari buruz (besteak beste, ikastetxearen urteko plana aipatzen da) eta urteko jarduketa planaren eranskinari buruz (oharrak eginez, besteak beste, kontingentzia planari eta arreta ez-presentzialaren planari buruz); bestetik, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen urteko programazio orokorra jorratzen da, oharrak eginez ikasketa horiek ematetik sortzen diren berariazkotasunen gainean; jarraitzeko, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe bateratuek eta BHIek jarduketa planean duten parte-hartzea ere lantzen da; eta horiez gain, biurteko hobekuntza plana eta programazio didaktikoetan kontuan hartu beharreko alderdiak, bereziki martxoaren 5eko 21/2019 Foru Agindua betetzeari buruzkoak (horren bidez arautzen da Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloen ebaluazioa) eta maiatzaren 17ko 51/2021 Foru Agindua betetzeari buruzkoak (horren bidez hartzen dira irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritako salbuespeneko neurriak).

Bigarren kapituluan, Lanbide Heziketako berariazko programen inplementazioari heltzen zaio: enplegurako prestakuntza egiaztagarria, lanbide gaitasunen egiaztapena, KIMUA programa - proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI), Spainskills txapelketak, Lanbide Heziketa Duala, enpresetako egonaldiak, berrikuntza proiektuak, eraldaketa digitala - teknologia aplikatuko ikasgelak, ekintzailetza ikasgelak - INIZIA programa, mugikortasun proiektuak eta lanbide informazioa eta orientazioa.

Hirugarrenean, Hezkuntza Departamentuaren beste programa orokor batzuk garatzeko jarraibideak zehazten dira, esate baterako: “Aniztasunari Erantzuteko Plana”, “Berdintasuna eta hezkidetza - Hezkidetza Plana” eta “Elkarbizitza-Laguntza Programa”.

Laugarren kapituluan, Lanbide Heziketako irakaskuntzak garatzeko jarraibideak ezartzen dira.

Bosgarrenean, Hezkuntza Departamentuko beste irakaskuntzetarako ere komunak diren jarraibideak azaltzen dira.

Seigarrenean, antolaketa-alderdi berariazko batzuk zehazten dira, beharrezkoak direnak Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako, eta aipamen berezia egiten zaie LOMLOE legearen ezarpenari eta irakasleen eskola-orduei.

Zazpigarren kapituluan, erreferentziazko agiri estrategikoak eta Lanbide Heziketako ikaskuntzetan gehien erabiltzen diren arauak azaltzen dira.

I. KAPITULUA

Ikastetxe bateratuaren plangintza - Lanbide Heziketa irakasten duten Bigarren Hezkuntzako institutuen urteko programazio orokorra

Lanbide Heziketako irakaskuntzak, zeinak araututa baitaude Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan (LOE aurrerantzean), eskaintzen ahal dira Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluan aipatzen diren ikastetxe bateratuetan, bai eta LOEn araututako ikastetxeetan ere, haren 39.5 artikuluak ezartzen duen bezala.

Irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen ditu, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, zeinak, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikulua garatuz, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko beharkizunak arautzen baititu. Aipatu errege dekretuak ezartzen duenez, ikastetxe bateratuek autonomia izanen dute antolaketan, pedagogian eta kudeaketa ekonomikoan eta langileenean, administrazio eskudunak ezartzen duenari jarraituz; bestetik, autonomia erkidegoetako hezkuntza eta lan arloko administrazioek, ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeekin eta sindikatuekin lan eginez, plangintza komuneko eredu bat ezarriko dute, urtekoa edo urte anitzekoa, beren lurralde eremuko ikastetxe bateratuen sarerako.

Horretan oinarrituta, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuek, ikasturte bakoitzean, urteko jarduketa planean zehaztuko dute ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalean definitutakoa.

1.–Ikastetxe bateratuak: proiektu funtzionalak Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak definitutako jarduketa planarekin bat egiten duen berraztertzea.

1.1. Proiektu funtzionala eta jarduketa ildoak.

Ikastetxe bateratuei dagokienez, proiektu funtzionala da ikastetxea definitu eta haren antolaketa eta kudeaketa biltzen dituen dokumentua. Proiektu funtzional horrek ikastetxe bateratuetarako jarraibideak kontuan hartu eta garatu behar ditu. Hezkuntza Departamentuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak definitzen dituzte jarraibide horiek, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko gainerako kideekin batera.

Proiektu funtzionala urte anitzekoa da, eta funtsezko tresna da Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen antolaketan eta plangintzan. Zuzendaritza-taldeak prestatuko du, ikastetxearen langile guztien laguntzarekin, eta Gizarte Kontseiluak onetsiko du.

Zuzendaritza-taldeak proiektu funtzionala berrikusi beharko du ikasturte bakoitzean, eta bidezkotzat jotzen dituen aldaketak ezarriko ditu. Halaber, proiektuaren kopia bana bidaliko die Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari.

2021-2022 ikasturtean, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuek berraztertu beharko dute proiektu funtzionalak bat egiten ote duen Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak definitutako jarduketa planarekin, eta, kasua bada, proiektua aldatu beharko dute. Proiektuaren berrikuspen horrek eta, hala badagokio, aldaketak, Hezkuntza Departamentuak lanbide heziketaren arloan bereganatutako eskumen berriak bildu beharko ditu, honako bi esparru hauei eragiten dietenak:

–Lanbide gaitasunaren egiaztapena. Hezkuntza Departamentuak bere gain hartzen ditu egiaztapen prozeduren eskumenak. Prozedura horietan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak lanean jarraituko du lanbide informazioa eta orientazioa emateko prozesuetan, eta, horrez gain, eskaintzak definitzen lagunduko du, Egiaztapenerako Batzordearen bidez, eta prozedura kudeatzen parte hartuko du Iturrondo Zentroaren bidez.

–Lanbide-prestakuntza egiaztagarria. Hezkuntza Departamentuak bere gain hartzen du prestakuntza egiaztagarriaren eskumena enplegurako prestakuntzaren arloan. Prestakuntza egiaztagarri horrek erreferentziatzat hartzen ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotako lanbide kualifikazioak, eta egiaztagiri ofizial bat ematen du (egiaztapen partzial metagarriak eta profesionaltasun ziurtagiriak).

Erreferentzia nazionaleko zentroei dagokienez, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu du Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren zuzendaritza eta kudeaketa. Horrela, bada, zeregin horiek aurretik zituenei batuko zaizkie, Osasun arloko Zerbitzuen, Produktuen eta Arretaren Erreferentziako Zentro Nazionalaz ere arduratzen baita Hezkuntza Departamentua. Eskumen berri horrek ez die eragiten ikastetxe bateratuen proiektu funtzionalei.

Proiektu funtzionala berraztertu beharko da aurreko ikasturterako zehaztutako sei jarduketa ildo bakoitzerako, eta orain, horietaz gain, badaude beste bi jarduketa ildo, zerikusia dutenak Hezkuntza Departamentuaren bi eskumen arlo berriekin: “Lanbide gaitasunaren egiaztapena” eta “Lanbide-prestakuntza egiaztagarria”.

a) Egun dauden jarduketa ildoak:

Hona hemen egungo sei jarduketa ildoak: “Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa”, “Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea”, “Lanbide Heziketa Duala garatzea eta finkatzea”, “Kanpoko ekintzak sustatzea”, “Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea” eta “Genero ikuspegia sartzea”.

Nafarroan, jarduketa ildo horiei dagokienez, jarraibide berriak zehazten ez diren bitartean, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturterako. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

b) Jarduketa ildo berriak:

Hona hemen 2021-2022 ikasturterako gehitzen diren bi jarduketa ildo berriak: “Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria” eta “Lanbide gaitasunen egiaztapena”. Jarduketa ildo horiek Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioari esleitutako funtzio berrien ondorio dira. Funtzio horiek 498/2020 Errege Dekretuan eta 499/2020 Errege Dekretuan daude jasota, hurrenez hurren.

b1) Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria.

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak lanbide-prestakuntza egiaztagarriari buruzko eskumen esparru berria adostu zuten. Esparru horren barnean, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartzen du gaitasun unitateak erregistratzeko eta profesionaltasun ziurtagiriak luzatzeko eskumena, bai eta prestakuntza egiaztagarriaren prestakuntza ekintzen gainekoa ere (enplegurako prestakuntza horrek erreferentziatzat hartzen ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotako lanbide kualifikazioak, eta egiaztagiri ofizial bat ematen du: gaitasun unitateak eta profesionaltasun ziurtagiriak).

Ikastetxeek jarduketa batzuk sartu eta egokitu beharko dituzte ikastetxeko erreferentziako lanbide-arloetan enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza pixkanaka ezartzea sustatzeko. Ikastetxeak erabakiko du nolakoak diren proposatzen diren ekintza horiek: deskribatzaileak, analitikoak, proaktiboak eta proposatzaileak, edo beste edozein motatakoak. Ebazpen honetan jasotako adierazleei erantzun beharko diete.

b2) Lanbide gaitasunen egiaztapena.

Aurreko apartatuan aipatutako eskumen esparru berrian, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartzen ditu egiaztapen prozeduren gaineko eskumenak.

Ikastetxeek jarduketa batzuk sartu eta egokitu beharko dituzte ikastetxeko erreferentziako lanbide-arloetan arlo horiekin lotutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozedurak modu estentsiboan ezartzea sustatzeko. Ikastetxeak erabakiko du nolakoak diren proposatzen diren ekintza horiek: deskribatzaileak, analitikoak, proaktiboak eta proposatzaileak, edo beste edozein motatakoak. Ebazpen honetan jasotako adierazleei erantzun beharko diete.

Aurreko apartatuetan aipatutako jarduketa ildoak berraztertzea eta proposatutako bi jarduketa ildo berriak eranstea; hori, behintzat, egin beharko dute ikastetxe bateratuek 2020-2022 aldirako proiektu funtzionalen urteroko berrikuspenean. Ikastetxe bateratuek, beren autonomia baliatuz, erabakiko dute zein izanen diren, beren ustez, garatu beharreko gainerako elementuak.

1.2. Jarduketa ildoak: adierazleak.

Proiektu funtzionala berrikusteko eta, hala badagokio, aldatzeko, ikastetxeek adierazle hauek erabiliko dituzte:

a) Egungo jarduketa ildoen adierazleak.

Gaur egun dauden sei jarduketa ildoei dagokienez (“Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa”, “Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea”, “Lanbide Heziketa Duala garatzea eta finkatzea”, “Kanpoko ekintzak sustatzea”, “Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea” eta “Genero ikuspegia sartzea”), horien adierazleak bat etorriko dira Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean ezarritakoekin, ikastetxeak egokitzat jotzen dituen beste adierazle batzuk baztertu gabe. 87/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako).

b) Proposatutako bi jarduketa ildo berrien adierazleak.

Hona hemen proposatutako bi jarduketa ildo berrien adierazleak:

b1) Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria.

–Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriko ekintza kopurua.

–Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriko ekintzak egiten dituen ikasle kopurua eta portzentajea (ikastetxeko ikasle guztiekiko).

–Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriko ekintzen ordu kopurua.

–Ikastetxean enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria pixkanaka ezartzearekin lotutako ekintzen kopurua.

–Gizarte-kontseiluen bidez bideratutako proposamenen kopurua.

b2) Lanbide gaitasunen egiaztapena.

–Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozesuetan parte hartzen duten pertsonen kopurua.

–Ikastetxeak lanbide gaitasunak egiaztatzeko zer prozesutan parte hartu duen, horietan inplikatutako gaitasun unitateak.

–Tramitatutako profesionaltasun ziurtagirien kopurua.

–Tramitatutako egiaztapen partzial metagarrien kopurua.

–Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozedurak ikastetxeko lanbide-arloetan modu estentsiboan ezartzearekin lotutako ekintzen kopurua.

–Gizarte-kontseiluen bidez bideratutako proposamenen kopurua.

Halaber, genero ikuspegia txertatze aldera eta bat etorriz Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoarekin, nola proposatutako adierazleekin hala ikastetxeak zehaztutako beste adierazle batzuekin, sistematikoki sartu beharko da sexuaren aldagaia egiten diren estatistika, inkesta eta datu-bilketa guztietan; beraz, datuak sexuaren arabera bereizita egonen dira.

2.–Ikastetxe bateratuak: urteko jarduketa plana (UJP).

2.1. Xedapen orokorrak.

LOEren 125. artikuluan jasotzen den urteko programazio orokorra Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe bateratuetan garatuko da “urteko jarduketa plana” (UJP) izenarekin. Urteko jarduketa plana oinarrizko tresna bat da, ikastetxe bateratuaren plangintza, antolaketa eta funtzionamendua biltzen dituena, eta haren bidez zehazten dira ikasturtean zehar garatuko diren proiektu funtzionala, antolaketarako eta funtzionamendurako arauak eta kudeaketa proiektua. Dokumentu hori prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan.

Eskola kudeaketako EDUCA sisteman orientazio gida bat egonen da eskuragarri Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako urteko programazio orokorra prestatu, haren jarraipena egin eta ebaluatzeko. Gida hori ikastetxe bateratuetako UJPrako egokituko da.

Autonomiaren, erantzukizunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza-taldeak bere baliabideak kudeatuko ditu, baita Hezkuntza Departamentuak ezarritako prestakuntza eskaintza ere (antolaketa, ordutegia, koordinaziorako egutegia, etab.), hark ezarritako ordutegi irizpideak betez, ikasleentzako laguntza eta emaitza akademikoak hobetzeko.

2.2. Informazioa biltzeko iturriak.

Urteko jarduketa plana prestatzeko, iturri hauek aztertzearen ondoriozko jarduketa ildoak hartuko dira kontuan:

a) Helburuak urteka zehaztea: eratortzen dira ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionaletik (batez ere proiektu funtzionalean zehaztutako adierazleen betetze-mailari dagokionez), 2020-2022 aldirako hobekuntza planetik eta zuzendaritza proiektutik.

b) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak edo ikastetxe bateratuaren gizarte-kontseiluak nabarmendutako alderdiak, Lanbide Heziketa Modernizatzeko Estatuko Planari buruz.

c) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak edo ikastetxe bateratuaren gizarte-kontseiluak nabarmendutako alderdiak, ikastetxearen esparruko eta bere eragin-eremuko ekoizpen eta zerbitzu sektoreari buruz.

d) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak, aurreko ikasturteko gainbegiratze prozesuen ondorioz.

e) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak aurreko ikasturteko urteko jarduketa planaren analisian.

f) Aurreko ikasturte amaierako memorian proposatutako hobekuntza arloak.

g) Barreneko eta kanpoko proben emaitzen analisia, baita hobetzeko proposamenak ere.

h) Hezkuntza Departamentuak ematen dituen ikasturte hasierako jarraibideak.

i) Ikastetxean ezarritako bestelako programak. Bereziki jorratuko dira ikastetxeko berrikuntzako eta eraldatze orokorreko programak.

j) Ikastetxearen kalitatea kudeatzeko sistemaren autodiagnostikoa, halakorik bada.

2.3. Egitura eta edukia.

Hona hemen urteko jarduketa planaren (UJP) egitura eta edukia:

–1. kapitulua. Alderdi orokorrak eta baliabideen kudeaketari buruzko antolaketa-alderdiak.

–2. kapitulua. Antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko alderdiak.

–3. kapitulua. Ikastetxearen urteko plana.

–4. kapitulua. Beste irakaskuntza batzuetarako ere komunak diren planak, proiektuak eta programak.

–5. kapitulua. Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak.

–6. kapitulua. Urteko jarduketa planaren jarraipena eta ebaluazioa.

–Eranskinak.

2.4. Prestaketa.

Zuzendaritza-taldea arduratuko da urteko jarduketa planaren prestaketa koordinatzeaz, baina lan hori beste pertsona edo batzorde batzuen esku utz dezake.

Zuzendaritza-taldeak agiriaren eskema bat emanen du. Eskema horrek ebazpen honen jarraibideak beteko ditu, parte hartu behar duten taldeak eta pertsonak finkatuko ditu, talde bakoitzaren eginkizunak zehaztuko ditu, tresnak eta baliabideak jarriko ditu eta denborak zehaztuko dira.

Kasuan kasuko ikasturtean dauden beharrak eta aurreikuspenak azterturik, eta kontuan harturik organo bakoitzaren deliberoak eta erabakiak, klaustroa, gizarte-kontseilua eta egindako oharrak eta ekarpenak, urteko jarduketa plana osatzen duten atalak erredaktatuko dira.

Urteko jarduketa plana, ahal dela, bitarteko telematikoen bidez eginen da, eta, horretarako behar bezala prestatuta badago, EDUCA aplikazioa erabiltzen ahalko da hura erredaktatu eta argitaratzeko. Behin onetsita, ikastetxeko kide guztiek bete beharko dute.

2.5. Tramitazioa, jarraipena eta ebaluazioa.

Urteko jarduketa plana onartu ondoren, urriaren 31 baino lehen, eta ahal dela bitarteko telematikoen bidez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura bidaliko da, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek ikastetxeekin batera garatu beharreko lana planifikatzeko.

Era berean, ikastetxeko erreferentziako ikuskatzaileari bidaliko zaio, egiazta dezan urteko jarduketa plan hori bat datorrela indarrean dagoen araudiarekin, eta hala badagokio, bidezko doikuntzak proposa ditzan.

Urteko jarduketa plana ikastetxean geldituko da ikastetxe bateratuko hezkuntza eta prestakuntza komunitate osoaren eskura.

Ikastetxe bateratuko zuzendaritza-taldeak eta hark izendatutako arduradunek urteko jarduketa plana osatzen duten plan, proiektu eta programen betetze mailaren segimendua eginen dute aldian behin.

Aldez aurretik erabakiko da zer prozedura jarraituko den (nola), informazioa biltzeko irizpideak markatuko dira (zer), arduradunak hautatuko (nor) eta epeak ezarriko (noiz).

Aztertu eta baloratuko da zenbateraino garatu diren proposatutako ekintzak, erantzukizunak nola bete diren, denbora-plangintza konplitu den eta proposatutako helburuak lortu diren.

Ikasturtea bukatutakoan, zuzendaritza-taldeak koordinatuko du zuzendaritza-taldeak berak horretarako izendatutako pertsona edo batzorde arduradun bakoitzak egiten dituen plan, proiektu eta programen emaitzen azterketa.

Atal bakoitza aztertzeko eta ebaluatzeko prozesu horretan, datu esanguratsuak jasoko dira bateko eta besteko iturrietatik (datuak, iritziak, ohartarazpenak eta abar), eta gero, datu horiek aztertu eta interpretatuko dira aurreikusitako irizpideei jarraikiz. Azkeneko balorazio eta hausnarketa ez da kuantitatiboa izanen bakarrik; aitzitik, emaitza horiek eragin dituzten zergatiak aztertzera joko da.

Hori guztia kontuan hartuta, zuzendaritza-taldeak, urteko jarduketa planaren jarraipen- eta ebaluazio-prozesuan egindako lanetik abiatuta, amaierako memoria eginen du.

Amaierako memoriak dimentsio bikoitza izanen du. Lehenik, dimentsio ebaluatiboa, ikastetxe bateratuko urteko plangintzaren garapenari buruzko balantzea erakutsiko duena. Honako alderdi hauek nabarmenduko dira: proposatutako ekintzak zenbateraino bete diren, erantzukizunak nola bete diren, denbora-plangintza bete den, aldizkako jarraipena egin den eta helburuak zenbateraino bete diren (adierazleen eta helmugen arabera). Bigarrenik, dimentsio proiektiboa azalduko da, etorkizunean esku hartzeko ildoak zehaztuz eta etorkizunean hobetzeko proposamen zentzuzkoak aurkeztuz.

Memoriaren eranskin moduan, ikasleek barneko (emaitza akademikoak) eta kanpoko (lantokiko prestakuntza, Lanbide Heziketa Dualeko proiektuak...) ebaluazioetan izandako ikaskuntza emaitzen azterketa xehea sartuko da, emaitza horiek eragin dituzten arrazoiei buruzko hausnarketa batekin, eta, hala badagokio, curriculumeko elementuen, materialen eta alderdi pertsonalen eta antolamendukoen funtzionamenduan hautemandako gabeziei eta disfuntzioei buruzkoarekin.

Ikastetxe bateratuko gizarte-kontseiluak amaierako memoria onetsi ondoren, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari bidaliko zaio, bitarteko telematikoen bidez, 2022ko uztailaren 10a baino lehen; halaber, egun hori baino lehenago bidaliko zaio ikastetxe bateratuko erreferentziako ikuskatzaileari.

2.6. Gainbegiratzea.

Ikastetxe bateratuko erreferentziako ikuskatzaileak urteko jarduketa plana eta ikasturte amaierako memoria gainbegiratuko ditu, egiaztatzeko bat datozela indarreko araudiarekin eta ikastetxearen behar eta emaitzekin, eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egitea eskatuko du.

2.7. Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuarekin batera, urteko jarduketa planaren jarraipena eta ebaluazioa eginen du Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak bere eskumenen esparruan markatutako Lanbide Heziketako berariazko planei, proiektuei eta programei dagokienez, egiaztatzeko zuzendaritza nagusiak ezarritako jarraibideekin bat datorren, eta kasua bada, bidezko doikuntzak proposatuko ditu.

3.–Urteko jarduketa plana prestatzeko jarraibideak.

Urteko jarduketa planak kapitulu hauek izanen ditu.

3.1. 1. kapitulua. Alderdi orokorrak eta baliabideen kudeaketari buruzko antolaketa-alderdiak.

a) Ikastetxearen datu orokorrak, identifikazioa eta titulartasuna.

b) Emandako ikasketak.

c) Funtzionamendu plantillaren aurreikuspena.

d) Urteko aurrekontua, kudeaketa-kontua eta urteko memoria ekonomikoa.

e) Ekipamenduaren aurreikuspena.

f) Ikastetxe bateratuaren ingurune sozioekonomikoari eta lan inguruneari buruzko informazioa.

g) Hezkuntza Departamentuak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein gehitu daiteke.

3.2. 2. kapitulua. Antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko alderdiak.

a) Ikastetxe bateratuaren eta haren prestakuntza eskaintzen egutegia. Lanbide gaitasunen egiaztapenerako, enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarrirako edo ikastetxe bateratuen beste edozein jarduketarako egutegian libre dauden egunak.

b) Ikastetxe bateratuaren ordutegi orokorra eta jendeari arreta ematekoa.

c) Ikasleak: matrikula eta taldeak, bai hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketakoak bai enplegurako prestakuntzarako aurreikusitakoak. Gaitasunak egiaztatzeko prozesuetan eta ikastetxe bateratuen beste edozein jarduketatan arreta jaso duten pertsonak.

d) Ikastetxe bateratuak egiten dituen jarduerak eta ematen dituen zerbitzuak. Deskribatu behar ditu ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzu osagarriak, eta adierazi behar ditu zein diren zerbitzu horietarako aurreikusitako onuradunak, arduradunak eta tenporalizazioa.

e) Ikastetxearen ordutegiak egiteko irizpideak:

–Ikastetxearen ordutegi orokorra egiteko irizpide pedagogikoak edo bestelakoak.

–Ikasleen ordutegia egiteko irizpideak.

–Lanbide moduluak eta ikasmailak banatzeko irizpideak.

–Taldeak eratzeko irizpideak (banaketak...).

–Irizpideak prestakuntza espazioak taldeen artean banatzeko eta espazio horiek zuzeneko irakaskuntzarako ez diren orduetan erabiltzeko.

–Tutoretzak esleitzeko irizpideak.

–Zikloaren koordinazioa esleitzeko irizpideak.

–Ikastetxe bateratuetako ekintza espezifikoetako arduradunak esleitzeko irizpideak (enplegurako prestakuntza, egiaztapena...).

f) Ordutegia, prestakuntza eskaintza ezberdinetako ikasleena eta lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozesuetan eta ikastetxe bateratuetako beste edozein jarduketatan parte hartzen duten pertsonena.

g) Prestakuntza eskaintzetako irakasleen ordutegia.

h) Gobernu organoak, irakaslana koordinatzeko organoak eta ikastetxe bateratuetako ekintza espezifikoak eta berezkoak egiteko ardura duten beste egitura batzuk; horiek osatzen dituzten pertsonen zerrenda eguneratua izan beharko dute.

–Klaustroa.

–Gizarte-kontseilua; eta, halakorik bada, eskola-kontseilua.

–Zuzendaritza-taldea.

–Irakasle espezialistak, hala badagokio.

–Enplegurako prestakuntzako irakasleak.

–Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozesuko aholkulariak eta ebaluatzaileak.

–Irakaslana koordinatzeko organoak: tutoretzak, sailak, heziketa zikloetako koordinazioak, koordinazio pedagogikorako batzordea, ikastetxe bateratuetako ekintza espezifikoetako arduradunak (enplegurako prestakuntza, gaitasunen egiaztapena, berrikuntza teknologikoa eta eraldaketa digitala, KIMUA programa...).

i) Ikasleen elkarteak eta guraso elkarteak.

j) Irakasleak ez diren administrazioko eta zerbitzuetako langileak.

k) Administrazio lana antolatzea irakaskuntza eta modalitate desberdinetan onartzeko prozesuetan, prestakuntzetan, gaitasunen egiaztapenean eta bestelako prozesuetan.

l) Testuliburuak eta curriculumeko materialak.

m) Guardiak antolatzea.

n) Irakasleen ibilbideak antolatzea.

o) Ikasleen hezkuntza arreta antolatzea ikasturte amaierara arte (oinarrizko LHko zikloetan).

p) Ebaluazio prozesuko jarduketen egutegia.

q) Familiekin ikasturte hasieran egiten diren taldeko tutoretza bileren egutegia.

r) Irakasleen iraileko eta ekaineko jardueren egutegia, ikasturtea hasi arte eta ikasleek ikasturtea amaitu ondoren, hurrenez hurren.

s) Hezkuntza Departamentuak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein gehitu daiteke.

3.3. 3. kapitulua. Ikastetxearen urteko plana.

Ikastetxearen urteko plana urteko jarduketa planaren elementu garrantzitsua da. 2021-2022 ikasturtean lortu nahi diren urteko helburu nagusiak jaso behar ditu, besteak beste I. kapitulu honetako 2.2 apartatuan adierazitako informazio iturrien ondoriozkoak. Helburu horiek ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalarekin bat etorri beharko dute.

Urteko helburuak nabarmentzeko modukoak izanen dira, eta bat etorriko dira ikastetxe bateratuaren premiekin, zeinak baitatoz hezkuntza eta prestakuntza prozesuetatik eta ikastetxe bateratuak egiten duen beste edozein prozesutik, baita ikastetxearen eraginpeko produkzio eta zerbitzu sektorearen inguruko prozesuetatik ere. Era berean, urteko helburu horiek argiak eta zehatzak izanen dira, beraien lorpen-maila neurtzen ahalko da eta ikasturtean zehar edo epe laburrera lortzen ahalko dira.

Ikastetxearen urteko planak egitura operatiboa izanen du, plana bera gauzatzea eta haren segimendua egitea erraztuko duena, eta honako hauek zehaztuko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.

3.4. 4. kapitulua. Beste irakaskuntza batzuetarako ere komunak diren planak, proiektuak eta programak.

Ikastetxe bateratuko sailek eta gainerako taldeek urteko plan propio bat izanen dute. Horren bidez, urteko jarduketa planean ezarritako helburu nagusiak lortzen lagunduko dute, norberaren helburuak eta ikastetxe bateratuaren beste plan espezifiko batzuetan ezarritakoak formalizatzeaz gainera.

Era berean, ikastetxeak ikasturtean ezarri nahi dituen beste ikasketa batzuekin bat datozen beste jarduketa plan batzuk jasoko dira, bai eta ezarri behar diren beste proiektu eta plan propio batzuk ere.

Planek egitura operatiboa izanen dute, horiek gauzatzea eta horien segimendua egitea erraztuko duena, eta definituta izanen dituzte helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa, bat etorriz dokumentu horiek prestatzeko gidan adierazitako jarraibideekin (EDUCA kudeaketa sisteman daude eskuragarri).

–Ikastetxe bateratuko sailen urteko planak (didaktikoak, lanbide-arloetakoak, orientaziokoak, kanpoko jardueretakoak), heziketa zikloetakoak, Lanbide Heziketako beste ikastaro eta programa batzuetakoak edo beste talde batzuetakoak.

–Aniztasunari erantzuteko urteko plana.

–Orientazio akademikoaren urteko plana / Urteko tutoretza plana.

–Urteko bizikidetza plana.

–Urteko hezkidetza plana.

–Hizkuntza proiektua, ikastetxe bateratuak hura aplikatzea erabaki badu (bat etorriz otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoarekin).

–Irakaskuntza-programazioak.

–Ikastetxearen beste plan batzuk.

–Proiektu eta programa instituzionalak.

–Ikastetxearen prestakuntza plana.

–Eskolaz kanpoko jarduera osagarrien programazioak.

–Hezkuntza Departamentuak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein gehitu daiteke.

3.5. 5. kapitulua. Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak.

Ikastetxe bateratuko lan eta gaitasun arloak Lanbide Heziketakoak badira berariaz, urteko plan propio bat edukiko dute. Horren bidez, urteko jarduketa planean definitutako helburu nagusiak lortzen lagunduko dute, norberaren helburuak eta ikastetxe bateratuaren beste plan espezifiko batzuetan ezarritakoak formalizatzeaz gainera.

Jarraian adierazten diren planek, proiektuek eta programek urteko plan propio bat izanen dute. Plan horrek egitura operatiboa edukiko du, aipatu planen, proiektuen eta programen exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta definituta izanen ditu helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa:

–Lanbide gaitasunen egiaztapena.

–Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria.

–Lanbide Heziketa Duala.

–Lanbide-orientazioa.

–KIMUA programa.

–Eraldaketa digitala. Teknologia aplikatuko ikasgelak.

–Berrikuntza proiektuak.

–Ekintzailetza ikasgelak. INIZIA programa.

3.6. 6. kapitulua. Urteko jarduketa planaren jarraipena eta ebaluazioa.

–UJPren jarraipena. Zehaztuko dira zuzendaritza-taldea, planaren jarraipena egiteko ardura duten pertsonak eta nola eta noiz eginen den UJPren jarraipen prozesua, bai eta zer maiztasunarekin eginen den. Jarraipen prozesu honetan sartzen da UJP osatzen duten planen, proiektuen eta programen egoera edo horien betetze maila baloratzea. Horretarako, beharrezkoa da datuak biltzea eta aztertzea, egiaztatu ahal izateko aurreikusitako ekintzen bilakaera eta garapena, bai eta ezarritako helburuen betetze-maila zehazteko ere.

–Urteko jarduketa planaren ebaluazioa eta amaierako memoria. Urteko jarduketa planaren betetze-maila ebaluatzeko, kapitulu honen 2.5 apartatuan ezarritakoa beteko da, eta UJPren kapitulu eta apartatu guztiei eraginen die. Ebaluazioaren emaitzetan edo ondorioetan, gutxienez ere, proposatutako helburuak zenbateraino bete diren aztertu eta baloratuko da, eta hobetzeko proposamen zentzuzkoak eginen dira, hurrengo ikasturteko urteko jarduketa planean baloratuko direnak.

Horrez gain, amaierako memoriaren eranskin moduan, ikasleek barneko (emaitza akademikoak) eta kanpoko (USE, lantokiko prestakuntza...) ebaluazioetan izandako ikaskuntza emaitzen azterketa xehea sartuko da, edo ikastetxeak edo Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak zehazten dituen beste ebaluazio batzuen emaitzena.

3.7. UJPren eranskinak.

UJPren eranskin gisa, honako agiri hauek gehituko dira:

a) Irakaskuntza-programazioekiko adostasun agiriak.

b) Biurteko hobekuntza plana.

c) Kontingentzia plana.

d) Arreta ez-presentzialaren plana.

4.–UJPren eranskinen garapena.

4.1. Irakaskuntza-programazioekiko adostasun agiriak.

Erantsiko dira ziurtatzeko programazioak egokitasunez jaso dituela eskatzen diren atal guztiak. Hortaz, programazio horiek gordetzeko ardura ikastetxeei dagokie. Dena dela, beharrezkoa den kasuetan, kasuan kasuko Hezkuntza Departamentuko zerbitzuak programazioa berariaz eskatuko du, irakaskuntza ikuskatzeko prozesuetan sartzeko, kalifikazioen erreklamazio kasuetan, analisi estatistikoak egiteko edo beste arrazoi batzuengatik.

Lanbide Heziketako urrutiko online modalitatean irakatsitako moduluen programazioen adostasun-agiriak izan behar du Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren ikus-onespena, ziurtatzeko programazioak bat egiten duela Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako urrutiko online modalitaterako ezarritako proposamen metodologikoarekin.

Irakaskuntza-programazioen adostasun ereduak ororen eskura izanen dira eskola kudeaketako EDUCA sisteman.

4.2. Biurteko hobekuntza plana.

UJPri 2020-2022 aldirako hobekuntza plana erantsiko zaio.

4.3. Kontingentzia plana.

Ikastetxe bateratuek prebentziorako eta hezkuntza jarduera antolatzeko kontingentzia plana eguneratu beharko dute, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko eta hezkuntzako eta prestakuntzako jarduera ahalik eta egokien garatzen dela bermatzeko.

Plan horrek bete beharko ditu Hezkuntza Departamentuak ikasturte hasieran ezarriko dituen berariazko jarraibideak.

Nolanahi ere, planak atal hauek izanen ditu:

a) Sarrera.

b) Aurreikusitako aukerak: eskola jarduera presentzialerako balizko aukerak. Egoera batetik beste batera igaroz gero zer neurri hartzea aurreikusten den; neurriok malgutasunez ezarriko dira, agintaritzek xedatzen dutenaren arabera, era murriztaileagoan edo malguagoan.

c) Sektore blokeagarriak eta bizikidetza talde egonkorrak: guneak zonifikatzea (blokeagarriak izan ala ez) eta pertsonen fluxua mugatzea.

d) Segurtasun eta higiene neurriak: aireztapena, maskarak erabiltzea, eskuen higienea (ura eta xaboia edo gel hidroalkoholikoa), garbiketa eta desinfekzioa...

e) Antolaketa neurri orokorrak: sarrera-irteerak; eraikinaren barruko joan-etorriak; gelen erabilera; jolas ordua eta patioen erabilera; komunen erabilera eta abar.

f) Jarduera eta zerbitzu osagarrien antolaketa arauak: jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak; eskola-garraioa...

g) Pertsonen kudeaketa: ikastetxeko langileak; ikastetxekoak ez diren langileak...

h) Nola jokatu COVID-19aren sintomak izanez gero: nola jokatu COVID-19arenak izan daitezkeen sintomak izanez gero.

i) Irakasle eta ikasle zaurgarriak: irakasle zaurgarriak; ikasle zaurgarriak...

j) Ikastetxe bateratuko COVID-19 arduraduna: Ikastetxe bateratuko zuzendariak izendatuko d(it)u kontingentzia planaren arduradun izanen d(ir)en irakaslea(k) 2021-2022 ikasturterako. Arduradunari dagokio kontingentzia plana abian jartzea eta koordinatzea, baita ikastetxe bateratuko zuzendariak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzea ere.

Ikastetxe bateratuko zuzendaritzak kontingentzia planaren berri emateko ikasturte hasieran egiten dituen bileretan, garrantzi berezia izanen dute familiei eta ikasleei informazioa ematera bideratutako bilerek, eta horiekin batera, lanbide gaitasunak egiaztatzeko ekintzetan, enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriko ekintzetan edo ikastetxe bateratuetako beste edozein ekintzatan esku hartzen duten pertsonei informazioa ematera bideratutakoek.

4.4. Arreta ez-presentzialaren plana.

Ikastetxe bateratuek arreta ez-presentzialaren plan bat prestatuko dute, arreta akademikoa bermatzeko hezkuntza arreta presentziala etenez gero.

Arreta ez-presentzialaren planak honako atal hauek izanen ditu:

a) Hezkuntza arreta ez-presentzialaren antolaketa.

b) Irakaskuntzaren plangintza lanbide moduluak edo lanbide moduluetako proiektuak zikloka emateko.

b) Gune, aplikazio eta baliabide digitalen erabilera.

c) Tutore lana ikasleekin eta familiekin.

d) Aniztasunari erantzutea eta laguntzea.

e) Irakasleen koordinazioa.

f) Simulakroak egitea (proba pilotuak).

g) Zuzkidura teknologikoa: ekipamendua eta konektagarritasuna.

h) Gaitasun digitala indartzeko plana.

Hezkuntza arreta ez-presentziala antolatuko da arreta emateko bai konfinatutako ikasleei, bai eta ikasgela edo ikastetxe osoari ere, konfinatuz gero.

Heziketa zikloetako irakasle taldeak definituko du nola emanen zaien arreta ikasleei lanbide moduluetan (lanbide moduluka, lanbide modulu desberdinak inplikatzen dituzten proiektuen bidez).

Tutore lan ez-presentzialaren esparruan, ikasleen legezko erantzuleei jakinaraziko zaie –ikasleak adingabeak badira– nola antolatzen den hezkuntzako arreta.

Arreta ez-presentzialaren plana EDUCA aplikazioaren bidez prestatu eta argitaratzen ahalko da, familiek ikus dezaten.

Zuzkidura teknologikoari probetxurik onena ateratzeko, ikasturtearen hasierako egunetan, irakasleek beraiek emanen dizkiete ikasleei, ikastetxearen plangintzaren arabera, baliabide teknologikoak era egokian erabiltzen ikasteko behar diren klaseak, beharrezkoa izan baitaiteke gerta daitezkeen egoerei aurre egiteko.

5.–Ikastetxe bateratuak: Ikastetxe bateratuek jarduketa plana prestatzen parte hartzea.

Garatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan egiten da jarduketa plana.

Ikastetxeetako gobernu organoek jarduketa plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, ikastetxe bateratuko zuzendariak, ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duen eta ikastetxeak berak erabakitzen duen barne prozesuaren ondoren, txosten bat bidaliko dio, bitarteko telematikoen bidez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari, egokitzat jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan hurrengo bi urteetarako jarduketa plana prestatzeko orduan.

Txosten hori 2021eko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza, enplegurako prestakuntza, lanbide informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta ikastetxe bateratuak nahi duen beste edozein alderdi.

6.–Bigarren Hezkuntzako institutuak: urteko programazio orokorra.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 250/2021 Ebazpenean adierazitakoaz gain (horren bidez, jarraibideak onetsi ziren antolaketa eta funtzionamendua arautzearren 2021-2022 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan), honako alderdi hauei ere eman beharko diete arreta berezia beste irakaskuntzez gain hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak ere ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek:

6.1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planarekin lotutako neurrien berrikuspena eta programazioa:

2021-2022 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzako institutuek gainbegiratu eta, hala badagokio, aldatu beharko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planean aipatzen diren jarduketa ildo estrategikoekin lotutako neurriak. Ildo horiek kapitulu honen 1. jarraibidean garatzen dira.

6.2. Lanbide Heziketako programa berariazkoen berrikuspena:

Bigarren Hezkuntzako Institutuek berraztertu eta programatu beharko dituzte ikastetxeetan ezarritako Lanbide Heziketako berariazko planak, ebazpen honetan adierazitakoarekin bat.

6.3. LHko ikasketak ematen dituzten BHIen lankidetza jarduketa plana prestatzean:

BHIetako gobernu organoek jarduketa plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, BHIko zuzendariak, ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duen eta ikastetxeak berak erabakitzen duen barne prozesuaren ondoren, txosten bat bidaliko dio, bitarteko telematikoen bidez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari, egokitzat jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan hurrengo bi urteetarako jarduketa plana prestatzeko orduan.

Txosten hori 2021eko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza, enplegurako prestakuntza, lanbide informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta/edo ikastetxeak nahi duen beste edozein alderdi.

7.–Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduak: Plangintza instituzionaleko agiriak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 250/2021 Ebazpenean adierazitakoaz gain, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunduek arreta berezia eman beharko diete honako alderdi hauei, galarazi gabe ikastetxe horietako zuzendariek dituzten eskumenak eta indarreko araudiarekin bat:

7.1. Ikastetxearen hezkuntza-proiektua bat etortzea.

2021-2022 ikasturtean, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduek berrikusi beharko dute bateratzen diren ikastetxearen hezkuntza-proiektua eta Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak definitutako jarduketa plana.

Ikastetxearen hezkuntza-proiektua berrikusi beharko da oinarri harturik kapitulu honetan adierazitako jarduketa ildoak.

7.2. Urteko programazio orokorra bat etortzea eta berrikustea.

2021-2022 ikasturtean, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduek berrikusi beharko dute bateratzen diren urteko programazio orokorra eta kapitulu honetan ikastetxe bateratuen urteko jarduketa planerako ezarritakoa.

8.–Biurteko hobekuntza plana.

Ikastetxeek 2020-2022 aldirako hobekuntza planaren bigarren urtea gauzatuko dute.

Lehenik eta behin, ikastetxearen biurteko hobekuntza plana berrikusiko dute. Horretarako, planean egin litezkeen bestelako egokitzapen eta doikuntzez gainera, hobekuntza proposamenak ere hartuko dira kontuan, hots, aurreko ikasturtearen bukaeran zuzendaritzak, koordinazio pedagogikorako batzordeak eta sailek egindako emaitzen analisiaren ondoriozkoak.

9.–Programazio didaktikoak.

Ikastetxeek lanbide modulu guztien programazio didaktikoak prestatu beharko dituzte, eta dagokien plangintza dokumentuan jasoko dira.

Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:

a) Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren curriculum berria duten zikloak ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena.

b) Egin beharreko egokitzapena martxoaren 5eko 21/2019 Foru Agindua betetzeko (foru agindu horren bidez arautu ziren Nafarroako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena); beste alderdi batzuen artean, honako hauek hartu beharko dira kontuan:

–Ebaluazio irizpideak zehaztea, adierazita zehatz-mehatz zenbateraino lortu behar diren ikaskuntzaren emaitzak kasuan kasuko lanbide modulua gainditzeko, aipatu foru aginduaren 4.2 artikuluan ezartzen den moduan.

–Ebaluazio jarraituko sisteman erabiltzen diren prozedurak eta tresnak, aipatu foru aginduaren 5.2 artikuluan ezarritakoarekin arabera.

–Zehaztea zer hainbanaketa duen, ebaluazio tresna bakoitzarekin lortutako informazioaren arabera, ebaluazio jarraituko jarduera bakoitzak kalifikazio partzialen eta azken kalifikazioei dagokienez ebaluazio jarraituko sisteman, bat etorriz aipatu foru aginduaren 5.2 artikuluan ezarritakoarekin; kontuan hartu behar da ebaluazio jarraituko sisteman, baldin eta programazioan jasotzen bada amaierako ebaluazioko jardueraren bat egitea ebaluazio jarraituko jardueren barruan, amaierako ebaluazioko jarduera horren kalifikazioa ezin dela izan lanbide moduluaren kalifikazioaren % 35etik gorakoa dagokion ebaluazioan.

–Amaierako ebaluazioko sisteman erabiltzen diren prozedurak eta tresnak, aipatu foru aginduaren 5.4 artikuluan ezarritakoarekin arabera.

–Zehaztea zein hainbanaketa duen, ebaluazio tresna bakoitzarekin lortutako informazioaren arabera, ebaluazio jarduera bakoitzak kalifikazio partzialen eta azken kalifikazioei dagokienez amaierako ebaluazioko sisteman, bat etorriz aipatu foru aginduaren 5.4 artikuluan ezarritakoarekin; kontuan hartu behar da amaierako ebaluazioko sisteman, baldin eta programazioan jasotzen bada jarduera osagarriren bat egitea amaierako ebaluazioko jarduerez gain, jarduera osagarri horren kalifikazioa ezin dela izan lanbide moduluaren kalifikazioaren % 80tik gorakoa dagokion ebaluazioan.

–Aipatu foru aginduaren 6. artikuluan ezarritakoa programazioei eta ebaluazioari buruz.

–Ezartzea lorpenaren, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren eta beren irakas-praktikaren adierazleak, aipatu foru legearen 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Programazioa egokitzea aipatu foru aginduaren 18. artikuluan adierazitako alderdiei, erreklamazioak ebazteari dagokionez.

–Irizpideak ezartzea lehen ikasmailako lanbide moduluak gainditu gabe bigarren ikasmailara igarotzen diren ikasleei arreta emateko, bai eta aurreikusitako jarduerak, orientabideak eta laguntzak ere, aipatu foru aginduaren 20.6 artikuluan ezartzen den moduan.

–Antolatzea lanbide moduluetako ikaskuntzen errekuperazioa, baliatuz errekuperazio programa bat ebaluazio partzialeko azken saioaren ondoren moduluren bat “Gainditzeko zain” duten ikasleen kasuan, bai eta Lantokiko Prestakuntza modulua egin aurreko ebaluazio partzialeko saioaren ondoren egoera horretan dauden ikasleen kasuan ere (bigarren ikasmaila bada), bat etorriz aipatu foru aginduaren 22. artikuluan ezarritakoarekin.

c) Egin beharreko egokitzapena, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 17ko 51/2021 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz.

d) Goi mailako zikloetako moduluetarako, ECTS kredituen baliokidetasuna zein den jaso behar da programazio didaktikoetan.

e) Kontingentzia planetik etortzen diren adierazpenak kontuan izanda egin behar diren egokitzapenak, izan litezkeen egoeren arabera.

Bestalde, ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa jaso beharko dute, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen bidearen bitartez, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Foru agindu horren bidez, ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetarako.

Orobat, ikasleek edo gurasoek edo legezko ordezkariek, baldin ikaslea adingabea bada, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bidez, erreklamazio sistemaren berri jasoko dute, hain zuzen ere maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritakoaren berri, honako hauei dagokienez: erreklamazio motak, prozedurak eta erreklamazioak jartzeko epeak.

II. KAPITULUA

Lanbide Heziketako programa berariazkoen inplementazioa

10.–Enplegurako prestakuntza egiaztagarria.

Lanbide Heziketako jarduketa ildo berri eta nagusienetako bat Enplegurako Prestakuntza Egiaztagarriaren Programa izanen da. Hezkuntza Departamentuak hartu ditu bere gain programa horren eskumenak, Eskubide Sozialetako Departamentuarekin akordio batera iritsi ondoren. Akordio hori, hain zuzen ere, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioari esleitutako funtzio berrien ondorio da. Funtzio horiek 498/2020 eta 499/2020 errege dekretuetan jasotzen dira, hurrenez hurren, eta berekin dakarte Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak bere gain hartzea Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalari lotutako enplegurako lanbide-prestakuntzaren eskumen berria, hezkuntza sistemaren LH eta enplegurako lanbide-prestakuntza bateratu ondoren.

Prestakuntza egiaztagarriak, enplegurako prestakuntzaren esparruan, erreferentziatzat hartzen ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotako lanbide kualifikazioak, eta egiaztagiri ofizial bat ematen du (egiaztapen partzial metagarria eta profesionaltasun ziurtagiriak). Prestakuntza hau langabeentzat eta lana dutenentzat da. Hezkuntza Departamentuak bere gain hartzen ditu eskumen hauek: lanbide gaitasunak erregistratzea eta profesionaltasun ziurtagiriak ematea. Horrelako prestakuntza Hezkuntza Departamentuaren eskumena da, eta prestakuntza egiaztagarrirako ez diren gainerako prestakuntza ekintzak, berriz, Eskubide Sozialetako Departamentuarenak.

Ikastetxeek, 2021-2022 ikasturtean, enplegurako prestakuntza egiaztagarri honetan parte hartzeko funtsezko elementu gisa, jarraibide hauek ezarri dira:

10.1. Enplegurako prestakuntza egiaztagarriaren arduradunak.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak erabaki du eskola-ordu kopuru bat jasotzea ikastetxe publikoen plantillan 2021-2022 ikasturterako, enplegurako prestakuntza egiaztagarriaren arloko funtzioak betetzeko.

Ikastetxe bateratu bakoitzeko zuzendaritzak, bere autonomiaren esparruan, ikastetxean jarduketa ildo horretaz arduratuko den pertsona bat(zuk) izendatuko d(it)u, eta horiek prestatuko dute enplegurako prestakuntza egiaztagarrirako urteko plana. Ikastetxeak Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio, 2021eko irailaren 10a baino lehen, nor(tzuk) izendatzen d(ir)en zeregin horretarako.

10.2. Lanbide Heziketaren integrazioa. Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria.

Zuzendariei dagokie gidaritza hartzea beren ikastetxean Lanbide Heziketa integratzeko eta enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria garatzeko. Horregatik, prestakuntza hori ikastetxean garatzen lagunduko duten egiturak eta dinamikak sortu beharko dituzte.

Horretarako, honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:

a) Ikastetxeek beren proiektu funtzionalean eta urteko jarduketa planean (5. kapituluaren barnean, “Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak” izenekoan) ezarri beharko dute enplegurako prestakuntza egiaztagarriaren urteko zehaztapena. Urteko plan horretan azalduko da nola inplementatuko den enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria, eta I. kapituluaren 3.5 jarraibidean ezartzen den bezala, planak egitura operatiboa izanen du, enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriaren exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta honako hauek definituko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.

b) Ikastetxeak lehentasun gisa ezartzen ahalko ditu, bere prestakuntza plan instituzionalaren barruan, lanbide-prestakuntzaren eta enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriaren integrazioari lotutako prestakuntza ekintzak, klaustro osoari edo irakasle talde bati zuzentzen ahal zaizkionak. Gainera, instituzionaltzat joko da irakasleek banaka egindako prestakuntza, baldin eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren bidez eskaintzen badu.

c) Zuzendaritza-taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketaren ondorioz, eskola-ordu gisa kontatzen diren bi orduetatik bat gutxienez esleitzen ahalko dio irakasle bati edo hainbat irakasleri, lanbide-arlo bakoitzeko, laguntzaile gisa aritzeko, dagokion lanbide-arloan, enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriaren arduradun(ar)ekin.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu irakasle laguntzaileak, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari jakinaraziko zaizkio izendapen horiek, 2021eko irailaren 20a baino lehen. Helbide elektroniko honetara bidaliko da jakinarazpena: sfpeduca@navarra.es.

d) Enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarria inplementatzeaz arduratzen direnen artean koordinazioa sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak honako hau erraztuko du:

–Irakasle laguntzaileek c) apartatuan aipatzen diren eskola-orduetako bat ostegunetan, 13:00etatik 14:00etara, izatea beren ordutegian.

–Ikastetxean enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriaz arduratzen diren irakasleek ostegun goizetan eta, beharrezkoa izanez gero, astearte goizetan izatea esleitutako eskola-orduak beren ordutegian.

e) Zuzendaritza-taldea saiatuko da enplegurako lanbide-prestakuntzaren arduradunek klaustroetan parte har dezaten, prestakuntza horren ezarpenarekin eta garapenarekin zerikusia duen guztia zabaltzeko.

f) Enplegurako lanbide-prestakuntzaren arduradunek eginkizun hauek beteko dituzte:

–Ikastetxean enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriaren urteko plana prestatzea, ikastetxeko zuzendaritzak ezarritako jarraibideekin bat.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuarekiko solaskidea izatea, zuzendariarekin edo honek delegatzen duen pertsonarekin batera, enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriari dagokion guztian.

–Irakasle laguntzaileekin eta enplegurako lanbide-prestakuntza egiatagarrirako ekintza bakoitza koordinatzen duten pertsonekin egiten diren bilerak zuzentzea, prestakuntza horren urteko planean zehaztutako egutegiaren arabera.

–Ikastetxearen eragin eremuan, enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriari dagokionez, dauden beharrak diagnostikatzea.

–Ikastetxean enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriarekin lotuta garatzen diren ekintzak kudeatzea eta ezartzea.

–Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein.

10.3. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen arteko lankidetzaren sustapena, enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriaren arloan.

Lankidetza ekintzak sustatuko dira Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen artean, enplegurako lanbide-prestakuntza egiaztagarriaren prestakuntza ekintzak eskaini eta garatzeko. Horretarako, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak lantalde bat sortuko du, ikastetxe bakoitzeko ordezkari batek eta zuzendaritza nagusiaren ordezkariek osatua.

11.–Lanbide gaitasunak egiaztatzea.

Lanbide Heziketako jarduketa ildo berri eta nagusienetako bigarrena da Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko Programa. Hezkuntza Departamentuak hartu ditu bere gain programa horren eskumenak, Eskubide Sozialetako Departamentuarekin akordio batera iritsi ondoren. Akordio hori, hain zuzen ere, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioari esleitutako funtzio berrien ondorio da. Funtzio horiek 498/2020 eta 499/2020 errege dekretuetan jasotzen dira, hurrenez hurren, eta berekin dakarte Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak bere gain hartzea Lanbide Gaitasunen Egiaztapena.

Martxoaren 9ko 143/2021 Errege Dekretuak, zeinaren bidez aldatu baitzen uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretua, laneko esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak aitortzeari buruzkoa, prozedura iraunkor bat irekitzen du laneko esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko, ekoizpen-sektore guztiei eragiten diena. Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu du eskumen hori arau-esparru berri honetan, zeinak aukera ematen baitu prozedura iraunkorrek erreferentziatzat izan ditzaten Nafarroako Lanbide Heziketaren eskaintzan sartutako gaitasun unitate guztiak (eskaintza hori Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotuta dago). Egiaztatze sistema hori metagarria izanen da, onuradunak LHko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko prestakuntza osatu ahal izateko.

Ikastetxeek, 2021-2022 ikasturtean, lanbide gaitasunak egiaztatzeko esparru berri honetan parte har dezaten funtsezko elementu gisa, jarraibide hauek ezarri dira:

11.1. Lanbide gaitasunak egiaztatzeko arduradunak.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak erabaki du eskola-ordu kopuru bat jasotzea ikastetxe publikoen plantillan 2021-2022 ikasturterako, lanbide gaitasunak egiaztatzeko arloarekin zerikusia duten funtzioak betetzeko.

Ikastetxe bateratu bakoitzeko zuzendaritzak, bere autonomiaren esparruan, ikastetxean jarduketa ildo horretaz arduratuko den pertsona bat(zuk) izendatuko d(it)u, eta horiek prestatuko dute lanbide gaitasunak egiaztatzeko urteko plana. Ikastetxeak Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio, 2021eko irailaren 10a baino lehen, nor(tzuk) izendatzen d(ir)en zeregin horretarako.

11.2. Lanbide gaitasunen egiaztapena inplementatzea.

Zuzendariei dagokie gidaritza hartzea beren ikastetxean lanbide gaitasunen egiaztapena egiteko eta garatzeko. Horregatik, lanbide gaitasunen egiaztapena ikastetxean garatzen lagunduko duten egiturak eta dinamikak sortu beharko dituzte.

Horretarako, honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:

a) Ikastetxeek beren proiektu funtzionalean eta urteko jarduketa planean (5. kapituluaren barnean, “Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak” izenekoan) ezarri beharko dute lanbide gaitasunak egiaztatzeko urteko zehaztapena. Urteko planean azalduko da nola inplementatuko den lanbide gaitasunen egiaztapena, eta I. kapituluaren 3.5 jarraibidean ezartzen den bezala, planak egitura operatiboa izanen du, lanbide gaitasunen egiaztapenaren exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta honako hauek definituko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.

b) Ikastetxeak lehentasun gisa ezartzen ahalko ditu, bere prestakuntza plan instituzionalaren barruan, lanbide gaitasunen egiaztapenari buruzko prestakuntza ekintzak, klaustro osoari edo irakasle talde bati zuzentzen ahal zaizkionak. Gainera, instituzionaltzat joko da irakasleek banaka egindako prestakuntza, baldin eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eskaintzen badu Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuaren bidez.

c) Zuzendaritza-taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketaren ondorioz, eskola-ordu gisa kontatzen diren bi orduetatik bat gutxienez esleitzen ahalko dio irakasle bati edo batzuei, lanbide-arlo bakoitzeko, laguntzaile gisa aritzeko, dagokion lanbide-arloan, lanbide gaitasunak egiaztatzeko ardura du(t)en pertson(ar)ekin.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu irakasle laguntzaile horiek, eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari jakinaraziko zaizkio izendapen horiek, 2021eko irailaren 20a baino lehen. Helbide elektroniko honetara bidaliko da jakinarazpena: scualiedu@navarra.es.

d) Lanbide gaitasunen egiaztapena inplementatzeaz arduratzen direnen artean koordinazioa sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak honako hau erraztuko du:

–Irakasle laguntzaileek c) apartatuan aipatzen diren eskola-orduetako bat ostegunetan, 13:00etatik 14:00etara, izatea beren ordutegian.

–Ikastetxean lanbide gaitasunak egiaztatzeaz arduratzen diren irakasleek ostegun goizetan eta, beharrezkoa izanez gero, astearte goizetan izatea esleitutako eskola-orduak beren ordutegian.

e) Zuzendaritza-taldea saiatuko da lanbide gaitasunak egiaztatzeko ardura dutenek klaustroetan parte har dezaten, gaitasunak egiaztatzeko esparru berriaren ezarpenarekin eta garapenarekin zerikusia duen guztia zabaltzeko.

f) Lanbide gaitasunak egiaztatzeko ardura dutenek eginkizun hauek beteko dituzte:

–Ikastetxean lanbide gaitasunak egiaztatzeko urteko plana prestatzea, ikastetxeko zuzendaritzak ezarritako jarraibideekin bat.

–Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuarekiko solaskidea izatea, zuzendariarekin edo honek delegatzen duen pertsonarekin batera, lanbide gaitasunak egiaztatzeari dagokion guztian.

–Irakasle laguntzaileekin egiten diren bilerak zuzentzea, prestakuntza horren urteko planean zehaztutako egutegiaren arabera.

–Ikastetxearen eragin eremuan, lanbide gaitasunak egiaztatzeari dagokionez, dauden beharrak diagnostikatzea.

–Ikastetxean lanbide gaitasunak egiaztatzeko garatzen diren ekintzak kudeatu eta ezartzea, baita parte hartzen duten kanpoko langileen, aholkulariaren eta ebaluatzailearen jarduketak ere.

–Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein.

11.3. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen arteko lankidetzaren sustapena, lanbide gaitasunak egiaztatzearen arloan.

Lankidetza ekintzak sustatuko dira Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen artean, lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozesuak eskaini eta garatzeko. Horretarako, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak lantalde bat sortuko du, ikastetxe bakoitzeko ordezkari batek eta zuzendaritza nagusiaren ordezkariek osatua.

12.–KIMUA programa. Proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI).

Lanbide Heziketaren arloan, jarduketa ildo nagusietako bat da ikaskuntza metodologia aktiboak, zehazki proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI), erabil daitezela bultzatzea.

KIMUA programa Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe guztietan ezarri da azken urteotan, honako jarduketa printzipio hauetan oinarrituta: Erantzukizun partekatua-Sareko lana - Malgutasuna-Metodo berriei bide ematea-Talde-lana-Irakasle taldeen koordinazioa.

2021-2022 ikasturtean KIMUA programa garatzen jarraitzeko funtsezko elementu gisa, jarraibide hauek ezarri dira:

12.1. KIMUA programaren koordinatzaileak.

Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak bi pertsona izendatu ditu KIMUA programaren koordinatzaile izateko 2021-2022 ikasturtean. Pertsona horiek eskola-orduak izanen dituzte beren eginkizunak betetzeko.

Ikastetxe bakoitzean erreferentziako koordinatzaile bat izanen da. Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak adieraziko du nor den pertsona hori 2021eko irailean zehar.

12.2. KIMUA eredua ikastetxeetan finkatzea.

Ikastetxeetako zuzendariei dagokie gidaritza hartzea beren ikastetxeetako aldaketa metodologikoari dagokionez; horrenbestez, metodologia aktiboak garatzeko bide emanen duten egitura funtzionalak sortu beharko dituzte, eta orobat, neurriak hartuko dituzte ordutegiak, espazioak, irakasleak eta abar egon daitezen.

Horretarako, honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:

a) Ikastetxeek beren proiektu funtzionalean eta urteko jarduketa planean (5. kapituluaren barnean, “Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak” izenekoan) ezarri beharko dute KIMUA programaren urteko zehaztapena. Urteko plan horretan zehaztuko da zenbateraino hartu diren metodologia aktiboak eredu pedagogiko gisa, eta, I. kapituluaren 3.5 jarraibidean ezartzen den bezala, planak egitura operatiboa izanen du, programaren exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta, besteak beste, honako hauek definituko ditu: langileen prestakuntza, programazioen garapena eta lankidetza proiektuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.

b) Ikastetxeak lehentasun gisa ezartzen ahalko ditu, bere prestakuntza plan instituzionalaren barruan, metodologia aktiboei buruzko prestakuntza ekintzak, klaustro osoari edo irakasle talde bati zuzentzen ahal zaizkionak. Gainera, instituzionaltzat joko da irakasleek banaka egindako prestakuntza, baldin eta KIMUA programaren prestakuntza bada eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eskaintzen badu Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Atalaren bidez.

c) Zuzendaritza-taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketaren ondorioz, eskola-ordu gisa kontatzen diren bi orduetatik bat gutxienez esleituko dio irakasle bati lanbide-arlo bakoitzeko, KIMUAko dinamizatzaile gisa aritzeko, dagokion lanbide-arloan.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu irakasle horiek, eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari jakinaraziko zaizkio izendapen horiek, 2021eko irailaren 20a baino lehen. Helbide elektroniko honetara bidaliko da jakinarazpena: metodologiasactivas.fp@educación.navarra.es.

d) KIMUA programa inplementatzeaz arduratzen direnen artean koordinazioa sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak honako hau erraztuko du:

–KIMUAko dinamizatzaileek c) apartatuan aipatzen diren eskola-orduetako bat ostegunetan, 13:00etatik 14:00etara, izatea beren ordutegian.

–KIMUAko koordinatzaileek esleitutako 6 eskola-orduak astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 14:00etara, izatea beren ordutegian.

e) Zuzendaritza-taldeak sustatu behar du KIMUAko dinamizatzaileek klaustroetan parte har dezaten, KIMUA programaren ezarpenarekin eta garapenarekin zerikusia duen guztia zabaltzeko.

f) Beste alde batetik, hala eskatzen duten irakasle guztiei, eskola-ordu gisa kontatzen diren bi orduetatik bat gutxienez emanen zaie KIMUA programak bultzatzen duen aplikazio metodologikoan aritzeko.

g) Heziketa zikloko koordinatzaileek, KIMUA programaren garapen esparruaren barruan, funtzio hauek izanen dituzte, bat etorriz otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritakoarekin:

–Gidatzea, lanbide-arloko saileko buruak gainbegiratuta, zikloko irakasleen koordinazio bilerak.

–Diagnostikatzea prestakuntza zikloan KIMUA programa ezartzearekin eta garatzearekin lotutako premiak.

–Heziketa zikloaren gaitasun mapa berrikusi eta osatzea, Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Atalak garatutako eredua eskura izanik.

–Hautematea premia materialak eta dagozkion gestioak egitea zikloan behar diren baliabide materialak erosteko, KIMUA programa ezartzeko eta garatzeko behar direnak barne.

–Arrazionalizatzea eta koordinatzea espazio eta baliabide didaktikoen erabilera, zenbait lanbide moduluren edo heziketa zikloren artean partekatzen badira, batez ere KIMUA programa ezartzeko eta garatzeko baliatzen direnak.

12.3. Europako hainbat herrialdetako Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetza sustatzea.

Lankidetza ekintzak sustatuko dira Europako herrialdeetako Lanbide Heziketako ikastetxeen artean, eTwinning plataformaren bidez. Horretarako, “ABP sin fronteras” taldea sortu da, zeinetan parte hartuko baitute Nafarroako Foru Komunitateko eta beste herrialde batzuetako ikastetxeek.

13.–Spainskills.

Hezkuntza Departamentuaren iritziz, ikastetxeek eta beren ikasleek espezialitateen lehiaketetan parte hartzea aukera egokia da Lanbide Heziketa sustatzeko eta haren erakargarritasuna eta bikaintasuna sustatzeko. Ikasleek parte hartzea motibatzeko eta lanerako aurreikuspenak hobetzeko pizgarri bat da haientzat. Gainera, Espainian bi urtez behin egiten diren txapelketetan (Spainskills) parte hartzeak aukera ematen die, lehenengoak geldituz gero dagokien “Skill”ean, Europakoetan (Euroskills) eta mundukoetan (Worldskills) parte hartzeko.

Hona noiz eginen diren Espainiako, Europako eta munduko hurrengo txapelketak:

–Spainskills 2021. Aurreikusita dago 2021eko abenduaren 1etik 3ra egitea, Madrilen. Informazio gehiago: https://spain-skills.es/

–Euroskills Graz-2021. Aurreikusita dago 2021eko irailaren 22tik 26ra egitea, Styrian (Austria). Informazio gehiago: https://euroskills2021.com/en/

–Worldskills Shanghai-2022. Aurreikusita dago 2022ko urriaren 12tik 17ra egitea, Shanghain (Txinako Herri Errepublika). Informazio gehiago: https://worldskills2022.com/en/index/

Estatu mailako hurrengo lehiaketarako, Spainskills 2021erako, Nafarroa ordezkatuko duen taldea osatuko duten ikasleak eta irakasleak zehaztu dira. Horretarako, Navarraskills 2021 lehen lehiaketa egin zen 2021eko apirilaren 29an. Informazio gehiago: https://www.youtube.com/watch?v=KZqzdI5o2BY, Hezkuntza Departamentuaren Youtube kanala.

Espainiako hurrengo lehiaketa 2023an eginen da (Spainskills 2023). Hezkuntza Departamentuak 2021-2022 ikasturtean finka dezan zein Skills lehiaketatan parte hartuko duen Nafarroak eta zein ikaslek eta irakaslek osatuko duten Nafarroako taldea, 2022ko apirilean eginen da Nafarroan ikasleen lehenbiziko hautapena eta, kasua bada, behar diren Skill lehiaketak. Horretarako, beharrezkoa da ikastetxe bakoitzean estatu mailako lehiaketa horietan parte hartzeko ikasleak hautatzea aldez aurretik, 2021-2022 ikasturteko lehendabiziko hilabeteetan. Horretarako, ikastetxeko zuzendariak jakinaraziko dio Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko zuzendariari, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendariekin 2021-2022 ikasturtean egiten duen lehendabiziko bileran zehazten den egunean, zer Skills lehiaketatan parte hartu gogo duen, parte hartuko duten ikasleak eta irakasleak zehaztuta proposamenean.

Ikasleak hautatu eta prestatzeak ohiz kanpoko ahalegina eskatzen die eginkizun horretan inplikatzen diren irakasleei; izan ere, ikasgelan kasuan kasuko moduluen curriculumak garatuz prestatzeaz gainera, beharrezkoa da praktikak nabarmenki handitzea. Horregatik, 2021-2022 ikasturtean ikastetxeko zuzendaritzak ordu osagarriak esleitzen ahalko dizkie irakasleei lan hori egin dezaten.

14.–Lanbide Heziketa Duala.

Lanbide Heziketa Antolatzeko eta Integratzeko Lege Organikoaren aurreproiektuak arautuko du, lehen aldiz, oinarrizko arautegitik Lanbide Heziketa Duala, lanbide heziketa bikaintasuneko prestakuntza bihurtzeko erronkari erantzuteko. Bertan, hezkuntza sistemaren egungo lanbide heziketa osoa dual deklaratuko da eta Lanbide Heziketa Dualaren oinarrizko antolaketari dagozkion alderdiak arautuko dira.

Nafarroako Lanbide Heziketa Dualari dagokionez, jarraibide berriak zehazten ez diren bitartean, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean xedatutakoa aplikatuko da, 2021-2022 ikasturterako, Lanbide Heziketa Dualeko proiektuen garapenari dagokionez. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

15.–Egonaldiak enpresetan.

Enpresetako egonaldiak prestakuntza ekintzak dira, Lanbide Heziketan irakats dezaketen irakasleei ahalbidetzen dietenak eguneratze proiektu bat garatzea, zientifikoa, teknologikoa eta didaktikoa, lanbide ingurune benetako batean.

2021-2022 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak hiru modalitate desberdin eskaini ditu enpresetan egonaldiak egiteko:

a) EE_1: astean egun bat ikasturte osoan zehar, eskola-ordutegian. Berekin dakar hiru eskola-ordu eta bi ordu osagarri murriztea. Modalitate horretarako deialdia 2022-2023 ikasturterako 2022ko urtarrilean eginen da, eta hura esleitzeko erabiliko den irizpideetako bat da eskatutako prestakuntza egonaldi hori ikastetxeko prestakuntza planean integratzea.

Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoak kudeatzen du modalitate hori. Argibide gehiagotarako, Zerbitzuen katalogoko tramiteen fitxa kontsultatzen ahal da (“Egonaldiak enpresetan Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako irakasleen gaurkotze zientifiko eta teknologikorako”), helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Estancias-en-empresas-para-actualizacion-cientifica-y-tecnologica-de-docentes

b) EE_2: iraupen txikiko aldiak eskola ordutegitik kanpo. Ez dakar berekin inolako ordutegi murrizketarik. Modalitate honen deialdia ikasturte guztian dago irekia.

Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoak kudeatzen du modalitate hori. Informazio gehiago lortzeko, aurreko atalean aipatutako izapideen fitxan jasotako informazioa kontsultatu daiteke.

c) EE_3: egonaldiak Europar Batasuneko beste herrialde bateko enpresetan. Egonaldi horiek gutxienez 2 egunekoak izaten ahal dira, eta 2 hilabetekoak gehienez, eta Erasmus + Europako urteko programaren deialdiaren barnean gara daitezke.

Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Ataleko Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoan kudeatzen da modalitate hori. Informazio gehiago nahi izanez gero, Hezkuntza Departamentuaren webgune hau kontsulta daiteke:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/programas-europeos-de-fp/proyectos-europeos-de-movilidad

16.–Berrikuntza proiektuak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 7/2021 Ebazpenaren bidez, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan garatu beharreko Berrikuntza Proiektuen deialdia onetsi zen Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetarako, irakaskuntza horiek Nafarroan ematen dituzten ikastetxe publikoentzat.

Proiektuaren koordinatzaileak 3 ordu osagarri kontsignatzen ahalko ditu astean bere ordutegiaren barruan, deialdia onesten duen ebazpenean ezartzen diren funtzioak garatzeko.

17.–Eraldaketa digitala. Teknologia Aplikatuko Ikasgelak.

2021-2022 ikasturterako eraldaketa digitalerako planean integratutako jarduketa garrantzitsuenetako bat da “Lanbide Heziketan Teknologia Aplikatuko Ikasgelak sortzea” (aurrerantzean ATECA ikasgelak). Jarduketa hori gauzatuko da Hazkunde ekonomiko eta sozialerako eta enplegagarritasunerako Lanbide Heziketako Plana finantzatzeko autonomia-erkidegoei bideratutako kredituaren bidez (PCT bereizia). Kreditu hori autonomia-erkidegoei banatu zaie Ministroen Kontseiluaren 2020ko abenduaren 15eko Erabakiaren bidez.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak ikastetxe bateratu publiko batzuk aukeratu ditu ATECA ikasgelak sortzen hasteko. Datozen ikasturteetan zabalduz joanen dira Lanbide Heziketako gainerako ikastetxeetara. Hauek dira aukeratutako ikastetxe horiek: Sakana LH IBP, Lizarrako Politeknikoa II, Tafallako IBP, Lumbier IB LH.

17.1. ATECA ikasgelen helburuak.

–Arazo bat konpondu edo hezkuntzako egoera bat hobetzen duten proiektuak sustatzea eta, ondorioz, praktikara eramatea modu frogatuan.

–Ikaskuntza digitalerako metodologiak sustatzea.

–Lanbide gaitasunak eta gaitasun pertsonalak eta sozialak hobetzea, curriculumean jasotzeko.

–Ikasleen autonomia bultzatzea.

–Ikasleen inklusioa eta autoestimua hobetzea.

–Hezkidetzaren, berrikuntzaren, ekitatearen eta jasangarritasunaren printzipio gidariak sustatzea.

–Ikasleen gaitasun digitala bultzatzea.

–Ekoizpen sektorearekin elkarlana areagotzea, batez ere sektoreko enpresa txiki eta ertainekin eta mikroenpresekin.

–Ikastetxe bateratuan eta Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten beste ikastetxe publiko batzuetan egiten ari diren ekimen sortzaileak laguntzea, baldin eta ez badute horrelako baliabide ekintzaile bat beren ingurune hurbilenean.

–Ezagutza-trukea sustatzea produkzio ingurunetik hezkuntza eremu profesionalera eta hezkuntza eremu profesionaletik produkzio ingurunera.

17.2. ATECA ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko batzordea.

Ikastetxe bateratu bakoitzeko zuzendaritzak, bere autonomiaren esparruan, teknologia aplikatuko ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko arduraduna izendatuko du. Arduradun horren lana izanen da proiektu hauek garatzeko batzordea koordinatzea; eta batzordeak, bere aldetik, ATECA ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko urteko plana prestatuko du. Ikastetxeak jakinarazi beharko dio Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari nor izendatzen den zeregin horretarako 2021eko irailaren 10a baino lehen.

Honako hauek osatuko dute ATECA ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko batzordea:

–Batzordea koordinatzeaz arduratzen den irakaslea.

–Ikastetxe bateratuko zuzendaria.

–Ikastetxe bateratuko ikasketaburua.

–Ikastetxe bateratuko lanbide-arloaren saileko buruak.

Batzorde horren zeregina izanen da teknologia aplikatuko ikasgeletako proiektuak diseinatu, abiarazi, gauzatu, ebaluatu, jarraipena egin, kontrolatu eta aprobetxatzea.

17.3. ATECA ikasgelak ezartzea.

Ikastetxeko zuzendariei dagokie gidaritza hartzea ATECA ikasgelak ikastetxean ezartzeko, eta bertan garatzen diren proiektuak aurrera ateratzeko. Hori dela eta, proiektuak ATECA ikasgeletan ezartzea errazten duten egiturak eta dinamikak sortu behar dituzte.

Horretarako, honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:

a) Ikastetxeek beren proiektu funtzionalean eta urteko jarduketa planean (5. kapituluaren barnean, “Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak” izenekoan) zehaztu behar dituzte ATECA ikasgeletako urteko proiektuak. Urteko planean azalduko da nola inplementatuko diren teknologia aplikatuko ikasgelak, eta I. kapituluaren 3.5 jarraibidean ezartzen den bezala, planak egitura operatiboa izanen du, ATECA ikasgelen exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta honako hauek definituko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.

b) Ikastetxeak lehentasun gisa ezartzen ahalko ditu, bere prestakuntza plan instituzionalaren barruan, ATECA ikasgelei lotutako prestakuntza ekintzak, klaustro osoari edo irakasle talde bati zuzentzen ahal zaizkionak. Gainera, instituzionaltzat joko da irakasleek banaka egindako prestakuntza, baldin eta ATECA ikasgelekin lotuta badago eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuaren bidez eskaintzen badu.

c) Zuzendaritza-taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketaren ondorioz, eskola-ordu gisa kontatzen diren bi ordu esleitzen ahalko dizkio ATECA ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko batzordearen koordinazioaz arduratzen den irakasleari.

d) Ikastetxeetan batzorde horien koordinazioaz arduratzen diren pertsonen arteko koordinazioa handiago izan dadin, ikastetxeko zuzendaritzak bideak jarriko ditu irakasle arduradunek, beren ordutegian, goiko c) apartatuan aipatzen diren bi eskola-ordu horiek ostegunetan 12:00etatik 14:00etara izan ditzaten.

e) Zuzendaritza-taldeak bideak jarriko ditu ATECA ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko batzordearen koordinazioaz arduratzen diren irakasleek klaustroan parte har dezaten, ikasgela horiei buruzko guztia zabaltzeko.

f) ATECA ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko batzordearen koordinazioaz arduratzen denak eginkizun hauek izanen ditu:

–Koordinatzea ATECA ikasgelaren urteko planaren prestaketa, ATECA ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko batzordeak prestatuko duena.

–ATECA ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko batzordearen bilerak koordinatzea, ATECA ikasgelaren urteko planean definitzen den egutegiaren arabera.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiarekiko solaskidea izatea, zuzendariarekin edo honek delegatzen duen pertsonarekin batera, ATECA ikasgelei dagokien guztian.

–Teknologia aplikatuko ikasgelari lotutako proiektuen abioa dinamizatzea.

–Proiektuen ebaluazioa, jarraipena eta kontrola zuzentzea.

–Ikasgelaren ezarpen logistikoa, ikastetxearen testuinguruan, koordinatzea.

–ATECA ikasgelari lotutako irakasleen prestakuntza-beharrak diagnostikatzea.

–Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein.

17.4. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen arteko lankidetzaren sustapena, ATECA ikasgelari lotutako proiektuen garapenean.

ATECA ikasgelak zuzentzen zaizkie ikasgelak sortu diren ikastetxe bateratuko ikasleei, baita horrelakorik oraindik sortu ez duten Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuetako ikasleei ere.

Lankidetza-ekintzak eginen dira, Lanbide Heziketako Nafarroako ikastetxe publikoen artean, ATECA ikasgelak erabiltzeko eta horiei loturiko proiektuak garatzeko. Horretarako, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak lantalde bat sortuko du, ikastetxe bakoitzeko ordezkari batek eta zuzendaritza nagusiaren ordezkariek osatua.

18.–Ekintzailetza ikasgelak. INIZIA programa.

Beste jarduera bat, 2021-2022 ikasturtean gauzatuko dena Hazkunde ekonomiko eta sozialerako eta enplegagarritasunerako Lanbide Heziketako Plana finantzatzeko autonomia-erkidegoei bideratutako kredituaren bidez (PCT bereizia), hauxe da: “Lanbide Heziketako ekintzailetza ikasgelak sortzea”. Nafarroan, INIZIA programaren bidez garatzen da. Aipatu kreditua, bestalde, autonomia-erkidegoei banatu zitzaien Ministroen Kontseiluaren 2020ko abenduaren 15eko Erabakiaren bidez.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak ikastetxe bateratu publikoen aukeraketa bat egin du, eta horietan programa hori abian jarri da 2020-2021 ikasturtean. Datozen ikasturteetan programa zabalduko da Lanbide Heziketako gainerako ikastetxeetara. INIZIA programa ikastetxe hauetan jarri da martxan: Burlata LH IB, Bideko Ama Birjina IBP, San Juan Donibane IB, Hezitzaile Eskola II IB, Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB, Elizondo Lanbide Eskola IBP, Agroforestal IB eta EGA BHI.

18.1. Lanbide Heziketako ekintzailetza ikasgelen eta INIZIA programaren helburuak.

–Ikastetxe bateratuko ikasleak sentsibilizatzea ekintzailetzan, oro har, eta bertsio sozial, jasangarri edo kolaboratiboetan.

–Gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzea ikasleengan, beren aukera profesionalak areagotzeko.

–Ekintzailetzarako esperientziak sustatzea, horretarako egokia den gune bat sortuz ikastetxe bateratuetan, non irakasleek, ikasleek, ikasle ohiek, enpresa-sareko profesionalek eta administrazioko eragileek parte hartuko duten.

–Espazio bat sortzea, non sormena, berrikuntza eta taldean lan egitea bilatuko baita, eta ondorioz, berrikuntza eta ekintzailetza.

–Ekintzailetzako hasierako esperientzia errealak eskaintzea parte hartzen duten ikasleentzat.

–Ikasleengan piztea enpresak sortzearekin loturiko kezkak, konfiantza, ilusio eta sormenarekin, beren burua lan-sortzaile moduan ikus dezaten.

–Ikasleak beren prestakuntzaz kontzientziatzea, autoenpleguaren bidez lan-munduan arrakastaz sar daitezen.

–Aldaketa metodologikoak bultzatzea, enplegua sortzeko ildoan materialak hautatu, bilatu eta lantzea dakartzaten jarduerak sustatuz.

–Ikastetxe bateratuen, enpresen, instituzioen eta inguruko erakundeen arteko lankidetza, laguntza eta aliantza sare bat sortzea, ekintzailetzarekiko konpromisoarekin.

Helburu hauek denak INIZIA programak bere baitan biltzen ditu, programa hori baita tresna ireki eta malgua, ikasleei lagunduko diena beren ibilbide profesionalean, eta gure gizartean ekosistema ekintzaile eta egonkorra sortzen lagunduko duena. INIZIA programa hurrenez hurreneko 3 zatitan dago antolatua:

a) 1. zatia: Hasierako jarduerak, “Esperientzien panela”. Lehen ikasmailako ikasleei zuzendutako jarduerak, hirugarren hiruhilekoan garatzen direnak. Jarduera horien funtsa da sektore profesional, prestakuntza eta adinaren aldetik hurbilak diren esperientziak transmititzea, emaitza edozein izan delarik (arrakasta, adaptazioa, porrota).

b) 2. zatia: “INIZIA laborategia” garatzeko jarduerak. 2. ikasmailako ikasleei zuzentzen zaizkien jarduerak dira. Ikasle horiek, lehengo urtean, “Esperientzien panela”ren jarduerak egin dituzte, Ikasturteko lehen eta bigarren hiruhilekoan garatuko dira, “Enpresa eta ekintzailetza” moduluan. Helburua da “Ekintzailetza ikasgelaren plana” garatzea. Hauek dira planaren ezaugarriak:

–Ez da plan finalista bat: helburua ez da hainbeste enpresa plan baten garapen osoa lortzea, ez bada enpresa planaren faseetan esperimentatzea, probatzea, saiatzea, sortzea eta laguntzea.

–Zehatza izatea, bai negozio-ideian (zehatza izan behar baita), bai garapenean, usteak, iragarpenak, datu-asmatzeak... eta abar saihestuz.

–Metodologia aktiboen bidez garatzea. Horretarako KIMUA programaren euskarria dauka.

–Irakasleen papera garrantzitsua izatea, plana dinamizatuko duten eragileak baitira.

–Esperientzia-plan bat izatea, zeinean oso garrantzizkoa baita emozioak kudeatzen laguntzen duten ohiturak eta jarrerak eskuratzea: irabazten eta galtzen jakitea, arrakasta lortzen eta porrot egiten jakitea, ziurgabetasunean bizitzen jakitea, lankidetzan aritzen jakitea...

c) 3. zatia. Egindako lana ikusgai bihurtzeko eta sozializatzeko jarduerak. 2. ikasmailako hirugarren hiruhilekoan eginen dira.

18.2. Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuak garatzeko batzordea.

Ikastetxe bateratu bakoitzeko zuzendaritzak, bere autonomiaren esparruan, Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuak garatzeko arduraduna izendatuko du. Arduradun horren lana izanen da proiektu hauek garatzeko batzordea koordinatzea; eta batzordeak, bere aldetik, Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuak garatzeko urteko plana prestatuko du. Ikastetxeak jakinarazi beharko dio Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari nor izendatzen den zeregin horretarako 2021eko irailaren 10a baino lehen.

Honako hauek osatuko dute Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuak garatzeko batzordea:

–Batzordea koordinatzeaz arduratzen den irakaslea.

–Ikastetxe bateratuko zuzendaritza-taldeko ordezkaria.

–Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuetan parte hartzen duten irakasleak.

Batzorde horren zeregina izanen da Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programetako proiektuak diseinatu, abiarazi, gauzatu, ebaluatu, jarraipena egin, kontrolatu eta aprobetxatzea.

18.3. Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programa ezartzea.

Ikastetxeko zuzendariei dagokie gidaritza hartzea Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programa ikastetxean ezartzeko, eta programa honi loturiko proiektuak aurrera ateratzeko. Hori dela eta, proiektuak ezartzea errazten duten egiturak eta dinamikak sortu behar dituzte.

Horretarako, honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:

a) Ikastetxeek beren proiektu funtzionalean eta urteko jarduketa planean (5. kapituluaren barnean, “Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak” izenekoan) zehaztu behar dituzte Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programako urteko proiektuak. Urteko plan horretan azalduko da nola inplementatuko den Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programa, eta I. kapituluaren 3.5 jarraibidean ezartzen den bezala, planak egitura operatiboa izanen du, ekintzailetza ikasgelaren exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta honako hauek definituko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.

b) Ikastetxeak lehentasun gisa ezartzen ahalko ditu, bere prestakuntza plan instituzionalaren barruan, Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako prestakuntza ekintzak, klaustro osoari edo irakasle talde bati zuzentzen ahal zaizkionak. Gainera, instituzionaltzat joko da irakasleek banaka egindako prestakuntza, baldin eta Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programarekin lotuta badago eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eskaintzen badu.

c) Zuzendaritza-taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketaren ondorioz, eskola-ordu gisa kontatzen diren bi ordu esleitzen ahalko dizkio Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programarekin lotutako proiektuak garatzeko batzordearen koordinazioaz arduratzen den irakasleari.

d) Ikastetxeetan batzorde horien koordinazioaz arduratzen diren pertsonen arteko koordinazioa handiago izan dadin, ikastetxeko zuzendaritzak bideak jarriko ditu irakasle arduradunek, beren ordutegian, goiko c) apartatuan aipatzen diren bi eskola-ordu horiek ostegunetan 12:00etatik 14:00etara izan ditzaten.

e) Zuzendaritza-taldeak bideak jarriko ditu Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuak garatzeko batzordearen koordinazioaz arduratzen diren irakasleek klaustroan parte har dezaten, ikasgela horiei eta programa horri buruzko guztia zabaltzeko.

f) Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuak garatzeko batzordearen koordinazioaz arduratzen denak eginkizun hauek izanen ditu:

–Koordinatzea Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programaren urteko planaren prestaketa, Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuak garatzeko batzordeak prestatuko duena.

–Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuak garatzeko batzordearen bilerak koordinatzea, aipatu ikasgela eta programaren urteko planean definitzen den egutegiaren arabera.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiarekiko solaskidea izatea, zuzendaritza-taldea ordezkatzen duen pertsonarekin batera, Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari dagokion guztian.

–Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako proiektuen abioa dinamizatzea.

–Proiektuen ebaluazioa, jarraipena eta kontrola zuzentzea.

–Ikasgelaren ezarpen logistikoa, ikastetxearen testuinguruan, koordinatzea.

–Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programari lotutako irakasleen prestakuntza-beharrak diagnostikatzea.

–Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein.

18.4. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen arteko lankidetzaren sustapena, Ekintzailetza ikasgela - INIZIA programaren garapenean.

Nafarroako Ekintzailetza Ikasgelen Sarea pentsatuta dago ikasleei erantzun espezifikoa emateko, lanbide-arloa kontuan hartuz. Sortu diren ikasgelak lanbide-arlo hauetakoak dira: “Instalazioa eta mantentze-lanak”, “Elektrizitatea eta elektronika”, “Ostalaritza eta turismoa”, “Irudi pertsonala”, “Administrazioa eta kudeaketa”, “Nekazaritza”, “Elikagaien industriak”, “Gizarte eta kultur eta komunitatearentzako zerbitzuak” eta “Energia eta ura”.

Horregatik beharrezkoa da lankidetza-ekintzak egitea, lanbide heziketako Nafarroako ikastetxe publikoen artean, Ekintzailetza ikasgelak - INIZIA programa erabiltzeko eta horiei loturiko proiektuak garatzeko. Horretarako, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak lantalde bat sortuko du, ikastetxe bakoitzeko ordezkari batek eta zuzendaritza nagusiaren ordezkariek osatua.

19.–Mugikortasun proiektuak.

2018-2019 ikasturtean hasitako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasleentzako talde-mugikortasuneko proiektuek ikastetxeen eta Lanbide Heziketaren nazioarteko eremua sustatzeko helburuari erantzuten diote.

2021-2022 ikasturterako, jarduketa hau sustatuko da, eta aukera emanen du Lanbide Heziketako irakastetxe publikoetako irakasle talde batzuek prestakuntza egonaldiak egin ditzaten beste herrialde batzuetako enpresetan eta/edo prestakuntza entitateetan. Mugikortasun proiektuen gaiak eta parte hartuko duten irakasleak hautatzeko irizpideak zehazteko, bai eta proiektu horien garapen eta antolaketarekin lotutako beste alderdi batzuk ere, kontuan hartuko da Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak mugikortasun proiektu hauen garapena eta antolaketa arautzeko emandako ebazpenean ezarritakoa.

20.–Lanbide informazioa eta orientazioa.

Lanbide Heziketa Antolatzeko eta Integratzeko Lege Organikoaren aurreproiektuak arautuko du, lehen aldiz, oinarrizko arauditik eta era integratuan, lanbide-orientazioko prozesua, honela definitzen dena: bizitzan zehar etengabeko ikasteko prozesuari ezinbestez laguntzen dion zerbitzu bat. Legean definituko dira bere zeregina, baita lanbide-orientazioaren helburuak, xedeak eta emateko baldintzak ere.

Nafarroan, Hezkuntza Departamentuko eskumen eremuan lanbide-orientazioari buruzko jarraibide berriak zehazten ez diren bitartean, lanbide-orientazioari dagokionez Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturterako. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

III. KAPITULUA

Hezkuntza Departamentuko beste programa orokor batzuk garatzea

21.–Aniztasunari erantzutea.

Ikastetxea da, bere osotasunean, bertako ikasle guztien aniztasunari erantzun inklusiboa eta hezkidetzan oinarritua emateko arduraduna, haien presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza bermatuz, eta, horretarako, konpromiso irmoa erakutsi behar du bikaintasunaren, ekitatearen eta genero-berdintasunaren printzipioekin, hezkuntza inklusiboaren oinarri diren aldetik.

Ikasleen aniztasunari ahalik eta egokien erantzuteko, funtsezkoa da irakasle talde osoaren lana, fokua jarriz ikaskuntzan sartzeko oztopoen detekzioan, eta oztopo horiek desagerrarazteko helburu zehatzak adieraziz. Helburu horiek hobekuntza planean jaso beharko dira. Erantzun hori ikasturtea antolatzeko alderdi nagusietako bat izan behar da.

Ikastetxeak aniztasunari erantzuteko urteko plana prestatu behar du, zeina Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura igorriko baita 2021eko urriaren 31 baino lehen.

21.1. Antolaketari dagozkion alderdiak.

Ikastetxeak koordinazio eraginkorra izanen du, irakasleek ikasleen heziketa inklusiboari hezkuntza ibilbide osoan emandako arreta koherentea dela bermatuko duena, eta hori guztia ikastetxeetako antolamendu egituretan landu beharko da.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetako hasierako ebaluazioa baterako berrikuspen tresna da, ikasleentzako hezkuntza erantzun inklusiboa eta hezkidetzakoa planifikatzeko eta diseinatzeko. Tutorea izanen da irakaskuntza taldeko burua, eta talde horrek zehaztuko ditu adostasunez hezkuntzaren arloko esku-hartzeari erantzuna emanen dioten hezkuntza neurriak, neurri metodologikoak, antolamendukoak edo curriculumekoak.

Koordinazioa jarraitua izanen da, garatutako jarduketen jarraipen xehea, doikuntza eta ebaluazioa egiteko, kontuan hartuz edozein unetan detektatzen ahalko direla ikasle guztien garapena eragozten duten oztopoak.

Neurrien ezarpenak paradigma kontestualari erantzunen dio Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) ikuspegitik, hala, curriculumaren malgutasuna sustatuz, curriculuma irekia eta inklusiboa izateko hasieratik, etorkizuneko beharrezko eta ekidin ezinezko egokitzapenak murrizten saiatuz.

Salbuespenezkoagoak diren bestelako neurriak antolatuko dira jarduketa oso zehatz eta justifikatuei erantzuna emateko soilik, ohiko testuinguruan egin ezin daitezkeenak, hain zuzen ere. Antolatzean, ahal dela, Esku-hartzearen Erantzun Eredua hartuko da oinarri.

Espezialistek partekatutako ikaskuntza gauzatuko dute, zenbait helburu indartzeaz gain, ikaskuntza komuneko prozesuan ikasle guztiek parte hartzeko, eta Aniztasunari Erantzuteko urteko Planean jasoko da.

Prozesu horren sustapena eta garapena ikastetxeko zuzendaritzaren eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen (KPB) ardura izanen da.

Ikastetxe bakoitzeko Aniztasunari Erantzuteko Planak ikastetxe horren irizpideak eta baliabideen eta neurrien antolaketa jasoko ditu. Irakasle-taldeen proposamenak jaso ondoren, ikasketaburutzak ikasleen premiei dagokien laguntza antolatuko du hezkuntza orientabidearen arduradunen aholkuei jarraikiz eta AEPn ezarritakoa kontuan hartuz. Halaber, lehentasuna emanen zaio Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen arretari eta zainduko da Lanbide Heziketako zikloetako mailetarako trantsizioa.

Ikastetxeak hainbat programatan parte hartzen badu (Proeducar-Hezigarri, Hezkidetza plana, Laguntza...), batzorde bat sortuko da, eta bertan egonen dira programetako koordinatzaileak, zuzendaritza-taldeko pertsona bat eta orientazio saileko beste pertsona bat. Batzorde horrek zainduko du hobekuntza proposamenak koordinatuta daudela eta ikastetxeetan benetan gauzatzen direla.

Ikastetxe aldaketa edo ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketara bideratzea dakarren neurri bat proposatzeko, kasu berezia izan behar da, eta aniztasunari erantzuteko bide arrunt guztiak agortu ondoren soilik ezarriko da; horretarako ezarritako protokoloak zehatz-mehatz beteta kudeatu beharko da. Bideratze txostenetan zehaztu beharko da Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak zer eskaintzen dion ikasleari, eremu arruntean bete ezin dena.

Ikastetxeetan ezartzen diren antolaketa, metodologia eta curriculum neurri guztien helburua izan behar da erantzun inklusibo bat ematea, sustatuko duena ikasleak ibilbide akademiko batean mantentzea, zeinak ahalbidetuko baitu zikloa bukatzea, lehentasunez horretarako ezarritako epean, eta hori ezinezkoa bada, denbora-tarte luzeagoetan bukatzea.

Hezkuntza arloko osasun premiei erantzuteko helburuarekin, ezartzen da iraileko lehen hamabostaldian bilera bat egiteko beharra dagoela ikastetxeetako zuzendaritzen eta lehen mailako arretako zentroen zuzendaritzen artean, gaixotasun kroniko bat diagnostikatu zaien edo zaintza espezifikoak behar dituzten ikasleen kasuak aztertzeko, beharrezkoa baldin bada ikastetxeetan prestakuntza jarduerak koordinatzea eta/edo egitea 2021-2022 ikasturtean zehar.

21.2. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei ematen zaizkien erantzun espezifikoak Lanbide Heziketan.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

21.3. Orientazio gida, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturterako. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

22.–Berdintasuna eta hezkidetza. Hezkidetza plana.

Arauetan ezarri da ikastetxeek badutela erantzukizuna emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Heziketa plana, hain zuzen, arauzko eskakizun horiei erantzun bat ematera dator.

Plan hau ikastetxeen eraldaketa globalerako gako-elementu bat da, ikastetxeak hezkidetzako ikastetxe bihurtzea bilatzen duena. Irakasteko gaitasunak hobetu nahi ditu, ikasleei “Berdintasunean bizitzen ikasteko” gaitasuna garatzen laguntzeko.

Finkatutako helburuek ikastetxearen bi antolaketa mailak hartzen dituzte: batetik, ikasgela eta, bestetik, ikastetxea egituratzen duten elementuak. Planaren helburuek hezkidetzako ikuspegiaren alde egitea erraztu behar dute, hala curriculumaren edukietan eta beste alderdi batzuetan, nola ikastetxea osatzen duten beste elementu batzuetan, zeinek berdintasunean bizitzen ikasteko hezten baitute eta hartarako kultura sortu.

Ikastetxearen kudeaketa eta curriculuma hezkidetzaren aldetik aldatzeak faboratzen du ikasleek gara ditzaten berdintasunean bizitzeko aukera ematen dieten gaitasunak, eta jokabide eta eredu berriak ikusgai jarriko dira, indarkeriarik gabeko kultura berdinzalea sortzen laguntzeko; hala, ikasleek erantzun argi eta irmoa ematen ahalko dute diskriminazioaren, indarkeriaren eta genero desberdinkerien aurrean.

23.–Bizikidetza. Laguntza programa.

Hezkuntza Departamentuak, Laguntza programaren eta ikastetxeen eskura jartzen diren beste baliabide batzuen bidez, bizikidetza planak egiteko orientazioa, prestakuntza eta aholkularitza emanen du.

Laguntza programaren bidez sostengua emanen da irakasleak pixkana-pixkana trebatzen joan daitezen emozioen hezkuntzan, gatazken konponketan eta eskola bitartekaritzaren arloan, azkar eta kalitatez esku hartu ahal izateko edonolako indarkeria edo ezinegona sor dezaketen egoeren aurrean.

Ikastetxe bakoitzeko bizikidetza planean curriculum eta antolaketa neurriak jasoko dira, bizikidetza, tratu ona eta eskolako giroa hobetzeko. Nabarmendu eginen da zein garrantzitsua den hezkuntza komunitate osoa inplikatzea arlo horretan prebentzio lana egin eta tratu onak eta hezkuntza emozionala ikasteko, gatazkak konpontzeko, emozioen aldetik seguruak eta osasungarriak diren inguruneak sortzeko eta eskola jazarpena eta indarkeria modu guztiak desagerrarazteko konpromisoaren ikuspegitik.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoak izanen du hezkuntza komunitatearen prestakuntzaren eta aholkularitzaren ardura. Prestakuntzarako ekintza hori Aholkularitza Bulegoak antolatuko du, eta helburuetako bat irakasleek eskolako bizikidetzaren inguruan prestakuntza jasotzea da.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoaren webguneak zenbait baliabide, eredu, protokolo eta iradokizun jartzen ditu ikastetxeen eskura beren jarduketa plana zehazten laguntzeko eta berariazko erantzuna bideratzeko zenbait kasuren aurrean (suizidioak, dolua, ziberbizikidetza eta abar). Ikastetxe guztietan, bizikidetza plana eta haren urteko zehaztapena eguneratu beharko dira, eta egokituko dira orri honetan bildu den bizikidetzari eta indarkeriaren prebentzioari buruzko indarreko araudira.

2021-2022 ikasturtean, bizikidetzaren arloko proiektu pilotua garatuko da, heziketa emozionalaren ikuspegitik abiatuta, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.

IV. KAPITULUA

Lanbide Heziketako ikasketak garatzeko jarraibideak

24.–Oinarrizko Lanbide Heziketa - Lanbide lantegiak.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak arautzen dira Nafarroan Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan lanbide lantegiak, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren Lanbide Heziketako prestakuntza programak, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat.

Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 6an emandako 67/2016 Foru Aginduaren bidez arautu, onetsi eta garatu da Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta lanbide lantegietan sartzeko modua.

24.1. Esku hartzea absentismoaren aurrean.

Absentismoari aurre egin behar zaio lehen zantzuak agertzen direnean, epe laburrean arrakasta izateko bermeren bat izan nahi badugu. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta lanbide lantegietan erabateko eskolatzea lortzeko eta absentismoa murrizteko, batera eta testuinguruari helduta jardun behar dute hezkuntza komunitate osoak, oinarrizko gizarte zerbitzuek, Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalak eta fiskaltzak.

Arazoa diagnostikatu eta hari aurre egiteko, ikastetxeek absentismoaren protokoloa erabili behar dute. Bertan, esku hartzeko lau maila zehazten dira, absentismoaren larritasunaren edo iraunkortasunaren arabera, baita maila bakoitzean gauzatu beharreko ekintzak ere. Esku hartzeko maila guztietan, ikastetxeak kasuen jarraipena egin beharko du, aldian behin egoeraren berri emanez eta koordinazio bilerak eginez sareko kideekin.

Jarraipen hori eraginkorra izan dadin, oso garrantzitsua da EDUCAn erregistra daitezela, ikasturte osoan, bidezko arrazoirik gabe ikastetxera ez agertzeak. Era berean, protokoloan ezarritako 2. mailara igarotzean, horren berri emanen zaio Inklusio Proiektuetarako Bulegoari (mezu elektronikoa bidaliz helbide honetara: proyectos.de.inclusion@navarra.es).

24.2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak graduko heziketa ziklo oinarrizko bihurtzea.

Lanbide Heziketa Antolatzeko eta Integratzeko Lege Organikoaren aurreproiektuak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak graduko heziketa ziklo oinarrizko bihurtu nahi ditu. Azken horiek berrikuntzak edukiko dituzte antolaketari eta ordenamenduari dagokionez.

Aldaketa horren aurrean, Hezkuntza Departamentuak lantalde bat sustatuko du proposatzen diren aldaketak aztertzeko eta Nafarroan gerora izanen duten garapena aztertzeko.

24.3. Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzea.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

24.4. Lanbide lantegietako ikasleek erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria lortzea.

Ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 24. artikuluak ezartzen du lanbide lantegi bat gainditzen duen ikasleak erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria lortuko duela.

2022ko probetarako dei egin eta haiek arautzen dituen ebazpenak arautuko du ziurtagiri hori lortzeko prozedura.

25.–Orientazio neurriak eta Lanbide Heziketako ikasleek ikasketak buka ditzaten sustatzeko neurriak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

26.–Ebaluazioa eta hobekuntza.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

27.–Maila ertaineko heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa eta Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa.

Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena) indargabetu du abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa, hezkuntzaren kalitatea hobetzekoa (LOMCE). Hori horrela, Hezkuntza Departamentuak ezin du jarraitu antolatzen Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa, joan diren ikasturteetan egin izan den bezala, hau da, teknikari titulu bat zeukan ikaslegoari zuzendutako ikastaro bat bezala.

Beste alde batetik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak ematen dion idazketan (lege organiko honek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen du), bere 41.5 artikuluan ezartzen du ezen “hezkuntza administrazioek Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroak eskainiko dizkietela sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleei”.

Hezkuntza Departamentuak antolatu ditu ikastaro horiek izen hauekin: “Maila ertaineko heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa” eta “Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa”. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 87/2021 Ebazpenak arautzen ditu ikastaroak, baita 2021-2022 ikasturtean sartzeko prozedura ere.

28.–Profesionaltasun ziurtagirien eta egiaztapen partzial metagarrien eskaera tramitatzeko jarraibideak.

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasleek profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak eskatzeko prozedura arautzen du.

Hezkuntza Departamentuak berriki bereganatu dituen eskumenak ikusita, egokia da jarraibide hau seinalatzea:

–Aipatu foru aginduan ezartzen diren prozedurak eta dokumentazio beharrezkoak balio dute oraindik.

–Dokumentazioa Hezkuntza Departamenturen erregistroan aurkeztu behar da, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

–Behin profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak eman ondoren, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak kasuan kasuko ikastetxeei bidaliko dizkie.

29.–Proiektu modulua.

2021-2022 ikasturtean, Nafarroako curriculumean eskola-ordurik ez duten goi mailako zikloetako Proiektua moduluaren kasuan, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 191/2018 Ebazpenean xedatutakoari jarraituko zaio.

30.–Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE aurrerantzean) babesean ezarritako Lanbide Heziketako ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE aurrerantzean) arabera ezarritakoetara pasatzea.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa 2021-2022 ikasturtean aplikatuko da, ikasturte bakoitzean egindako egokitzapenekin. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

31.–Gainditu gabeko moduluak izanik, deialdi guztiak –arruntak eta bereziak– agortu dituzten ikasleak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

32.–Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortzea.

Ekainaren 2ko 562/2017 Errege Dekretuak 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Lanbide Heziketako teknikariaren edo goi mailako teknikariaren edo Musikako edo Dantzako lanbide ikasketen teknikariaren titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortzen ahalko dute, ikasleak aukeratzen duen Batxilergoko modalitateko enborreko irakasgaien multzoko irakasgai orokorrak eginda eta gaindituta.

Beraz, batxilergo titulurik ez duen eta Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua duen ikasleak, Batxilergoko 1. eta 2. ikasmailako enborreko irakasgaien multzoko gai orokorrak 2021-2022 ikasturtea amaitzean gainditu dituenak, batxilergoko titulua eskuratuko du, gainerako gaiak eman edo gainditu ez baditu ere.

Helburu horrekin, Hezkuntza Departamentuak aukera ezarri du ikasleek Batxilergoko enborreko irakasgaien multzoko irakasgai orokorrak egin ditzaten helduentzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan, baldin eta ikasketak egiten ari badira Batxilergoko titulua lortzeko asmoz 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua lortzeko eta adinaren baldintza betetzen badute.

33.–Goi mailako teknikari titulua duten ikasleak unibertsitatean sartzea.

Goi mailako teknikari titulua duten ikasleak matrikulatzen ahal dira “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan horretarako ematen den ikastaroan, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba prestatzeko. Irakaskuntza horietan matrikulatzen diren ikasleek eskubidea izanen dute ikaskuntzaren bilakaera egiaztatzeko ebaluazio prozesuan parte hartzeko. Hala ere, ebaluazio prozesu horretan lortutako kalifikazioek ez dute eskubidea emanen ikasketa espedientea aldatzeko.

Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua duten ikasleek aukera izanen dute unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba egiteko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako baldintzetan.

34.–Proba libreetarako berariazko deialdia, LH.I-eko eta LH.II-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

35.–Ez ohiko matrikula lanbide modulu guztiak gainditu, akreditatu eta/edo baliozkotu dituzten ikasleentzat, lantokiko prestakuntza (LP) izan ezik eta, hala badagokio, Proiektua.

Ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen dituzten ikasleek eskatzen ahal dute ez ohiko matrikula dagokion heziketa zikloan. Baldintza hauek guztiak bete beharko dituzte aldi berean:

–Heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditu eta/edo baliozkotu direla (edo baliozkotzeko baldintzak betetzen direla) egiaztatzea, lantokiko prestakuntza (LP) izan ezik eta, goi mailako heziketa zikloetan, Proiektua modulua.

–Lan esperientzia edukitzea, ez ohiko matrikula eskatzen dutenean, ikastetxeak LP modulua ez egiteko salbuespena eman diezaien.

Matrikula eskaera ikasturtean zehar egiten ahalko da, irailaren 1etik apirilaren 30era. Eskatzaileak ikastetxeak eskatzen dion dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.

Baldin eta ikastetxeak erabakitzen badu aurkeztu den dokumentazioak ez duela frogatzen lanbide modulu guztiak gainditu eta/edo baliozkotu direla (edo baliozkotzeko baldintzak betetzen direla), Nafarroako curriculumaren arabera, ezin izanen da ez ohiko matrikularik egin. Halaber, baldin eta ikastetxeak erabakitzen badu aurkeztu den dokumentazioak ez duela eskatzailea salbuesten LP modulua bere osotasunean egitetik, ezin izanen da ez ohiko matrikularik egin.

Ikasleak ez ohiko matrikula egiten ahal badu, ikastetxeak dagozkion kalifikazioak gaineratuko ditu haren espedientean, eta LP modulua egitetik salbuetsita dagoela adieraziko du. Goi mailako heziketa zikloen kasuan, ikasleak Proiektu modulua egin beharko du ikastetxeak ematen dizkion jarraibideak betez.

36.–Lankidetza Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen dituen ekintzetan. Operazioak lanbide heziketan, Lanbide Heziketa bultzatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak kofinantzatuak.

Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 aldiko Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntza Programa Operatiboan parte hartu duten ikastetxeek lagunduko dute, Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen moduan, operazioetan sartuta egon diren ikastetxeetako irakaslegoaren eta ikaslegoaren datuak biltzen eta jarraipena egiten, baita programa honek kofinantzatutako operazioekin zerikusia duten jarduketa jakin batzuk egiaztatzean ere.

Beste alde batetik, 2020-2021 ikasturtean hasiera eman zaie Lanbide Heziketa bultzatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak kofinantzatutako hainbat ekintzari. Ikastetxeek lagundu behar dute, zentzu horretan 2021-2022 ikasturtean zehar emanan diren jarraibideen arabera.

37.–Txostenak egitea Lanbide Heziketako eskaintza planifikatzeko.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 42. artikuluan ezartzen duenez, hezkuntza administrazioei dagokie Lanbide Heziketako ikasketen eskaintza programatzea. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

38.–Irakasle espezialistak kontratatzeko eskaera.

Lanbide Heziketako ikastetxeek irakasle espezialistak kontratatzea eska dezakete. Bi kasutarako aurreikusten da, oro har, horrelako irakasleak kontratatzea:

–Irakasle espezialistei dagozkien moduluak.

–Prestakuntzan lan munduko pertsonen parte-hartzea komenigarria duten moduluak.

Bi kasuetan, gehienez ere 150 orduz kontratatuko da espezialista ikasturte bakoitzeko. Bigarren kasuan, ez da hamar orduko edo hortik beherako kontratazio eskaerarik tramitatuko.

38.1. 2021-2022 ikasturterako irakasle espezialistak.

Ikastetxeetako zuzendaritzek dagoeneko egin dituzte eskaerak 2021-2022 ikasturterako espezialistak kontratatu daitezen, zeinak beharrezko baitira ikasturte guztian zehar eskolak emateko esleituta duten irakaslanaren arabera dagokien moduluetan, bai eta 2021-2022 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan edo lehengo hiruhilekotik aurrera modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan parte hartuko duten irakasle espezialistei dagozkien eskaerak ere.

Modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan 2021-2022 ikasturteko urtarriletik aurrera parte hartuko duten irakasle espezialistei dagozkien eskaerak 2021eko azaroa baino lehen egin behar dira.

38.2. 2022-2023 ikasturterako irakasle espezialistak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren jarraibideekin bat eginen dira espezialisten kontratazio eskaerak 2022-2023 ikasturterako, honako data hauek kontuan harturik:

a) Irakasle espezialistei dagozkien moduluak ikasturte osoan zehar irakasteko kontratazio eskaerak 2022ko maiatza baino lehen egin beharko dira.

b) Epe hauetan egin beharko dira irakasle espezialisten eskaerak, komenigarritzat jotzen denean haiek parte hartzea modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan 2022-2023 ikasturtean:

–2022ko maiatza baino lehen, 2022-2023 ikasturteko lehen hiruhilekoan hastekoak diren espezialisten kasuan.

–2022ko azaroa baino lehen, 2023ko urtarriletik aurrera hastekoak diren espezialisten kasuan.

Horrenbestez, ikastetxeetako lanbide-arloko sail didaktikoek aztertu beharko dituzte espezialistak kontratatzeko beharrak, eta bere ikastetxeko zuzendaritzari bidali beharko diote kontratazio proposamena, kontuan izanda zein den azken eguna kontratazio eskaera igortzeko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari. Proposamen horretan jaso beharko dira Hezkuntza Departamentuak eskatutako kontrataziorako datu guztiak. Eskaerek behar bezala oinarriturik egon beharko dute.

39.–Europass gehigarria.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

40.–Baliozkotzeak Lanbide Heziketan.

Lanbide moduluen baliozkotzeak egiteko, kontuan hartuko da estatuko oinarrizko araudi indardunean xedatutakoa: abenduaren 9ko 1085/2020 Errege Dekretuan bateratu dena (errege dekretu horrek Espainiako hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluetako lanbide moduluen baliozkotzeak eta horiek aplikatzeko neurriak ezartzen ditu eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, aldatzen du).

Errege Dekretu honek nabarmentzeko moduko bi berrikuntza dakartza:

–Baliozkotutako moduluaren kalifikazioa (3.3 artikulua): “Baliozkotutako lanbide modulu bakoitza dokumentu akademikoetan jasoko da, Lanbide Heziketako heziketa zikloaren batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileak egindako lanbide moduluan lortutako kalifikazioarekin, dagokion dokumentazio akademikoan jasota dagoena. Baliozkotzeak lanbide modulu bat baino gehiago kontuan hartzea eskatzen duen kasuetan, modulu horietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoaren kalkuluaren emaitza izanen da azken kalifikazioa, eta hezkuntza sistemako lanbide heziketako lanbide moduluak aurkezten direnean soilik aplikatuko da”.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak ebazten dituen baliozkotzeak eskatzeko epeak (5. artikulua): “Lanbide Heziketako Antolamendu eta Berrikuntzako Zuzendariordetza Nagusiak ebazten dituen baliozkotzeak eskatzeko epea ikasturtea hasten den egunean hasiko da, eta ikasturteko azken egunean amaituko. Baliozkotze-eskaera bakar bat aurkezten ahalko da ikasturte bakoitzeko. Lehentasuna izanen dute matrikula egiteko epea hasten denetik ikasturte bakoitzeko urria amaitu arte aurkeztutako espedienteek.”

41.–Erreklamazioak eta ebaluazio prozesuari buruzko agirien kopien eskaera.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

42.–Lanbide moduluak errepikatzen dituzten ikasleen amaierako ebaluazio saioen tenporalizazioa.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

V. KAPITULUA

Hezkuntza Departamentuko beste irakaskuntzetarako ere komunak diren jarraibideak

43.–AbiesWeb eta eskolako liburutegia.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

44.–Ikastetxeko hizkuntza proiektua.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

45.–Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 250/2021 Ebazpenaren 2. eranskinaren II.9 apartatuak (“Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak”) ematen dituen jarraibideak aplikatzekoak dira (ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2021-2022 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak).

VI. KAPITULUA

Antolaketaren gaineko alderdiak

46.–LOMLOE ezartzeko egutegia, Lanbide Heziketari dagokionez.

Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren alderdi batzuk aldatu zituen. 3/2020 Lege Organiko horren azken xedapenetako bosgarrenean jasotzen da hura ezartzeko egutegia, zeina gauzatuko baita behean adierazten den bezala.

2022-2023 ikasturtean eta 2023-2024 ikasturtean, irakaskuntza hauen curriculumean, antolaketan eta helburuetan sartutako aldaketak jarriko dira indarrean:

–2022-2023 ikasturtea: Oinarrizko mailako heziketa zikloak: aldaketa horiek 1. zikloan aplikatuko dira.

–2023-2024 ikasturtea: Oinarrizko mailako heziketa zikloak: aldaketa horiek 2. zikloan aplikatuko dira.

2021-2022 ikasturtearen hasieran, honako hauei buruzko aldaketak ezarriko dira:

–Hezkuntza etapen ebaluazioa eta horietan gora egiteko baldintzak.

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, oinarrizko mailako heziketa zikloetako eta Batxilergoko tituluak lortzeko baldintzak.

–Irakaskuntza bakoitzean sartzeko baldintzak.

Hezkuntza Departamentuak araudi berariazko bat edota jarraibideak prestatuko ditu aipatu egutegia ezartzeko.

47.–Lanaldia.

47.1. Ohar orokorrak.

Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, beren eginkizunetara egokitua.

Bestalde, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen du ezen irakasleek astean hogeita hamar ordu emanen dituztela ikastetxeko jardueretan, eta gainerako orduak (ikastetxean egon beharrik gabekoak) irakas-jarduerak prestatzeko erabiliko direla, eta irakasleen hobekuntza profesionalerako, galarazi gabe irakasleek duten obligazioa batzorde eta hautapen epaimahaietan edo antzeko jardueretan parte hartzeko, horretarako izendatzen dituztenean.

47.2. Eskola-orduak.

18 eskola-orduetan sartzen dira ikasleei zuzeneko eskola edo irakaskuntza ematea eta aplikatu beharreko gainerako jarduerak eta zereginak, bai uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, bai Nafarroako irakaskuntza publikoa hobetzeko itunak aplikatzetik sortzen diren erabakien arabera.

Zuzeneko irakaskuntza-orduen artean daude ikasleei eskola edo irakaskuntza ematekoak, izan talde/klase arruntarekin emandako orduak edo banaketa orduak.

47.3. Zuzeneko irakaskuntza-orduak murriztea, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez.

Irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez argitaratutako Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Hitzarmenaren ondorioz, foru agindu horretan jasota dagoen zuzeneko irakaskuntza-orduen murrizketa honela erabiliko da: ordu bat ikastetxea koordinatzeko zereginetarako eta plangintza instituzionalerako agiriak egiteko, eta beste ordu bat ikastetxea sartuta dagoen proiektu, programa edo planetan lan egiteko eta aipatu foru aginduan ezarritako zereginetarako.

Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen testuinguruan, Hezkuntza Departamentuak proposatzen dituen lanak, planak eta proiektuak ebazpen honetan proposatzen diren jarduketa ildoen ondorioak dira, baita ebazpen honen 5. kapituluan garatzen diren Lanbide Heziketako plan, proiektu eta programa berariazkoen ondorioak ere. Halaber, ikastetxearen koordinazioaren lanen artean sartzen da ebazpen honen 5. kapituluan garatzen diren Lanbide Heziketako plan, proiektu eta programa berariazkoen koordinazioa ere.

Zehazterakoan eskola-ordu gisa zenbatzen diren bi ordu horien dedikazioa, gainerakoen gainetik lehentasuna izanen du orduak ematea ikastetxearen zuzendaritzak erabakitako eta bere plangintza instituzionaleko agirietan jasotako zeregin, plan eta proiektuetan, aurreko apartatuan aipatutako beste batzuen artean.

Horretarako, zuzendaritza-taldea arduratuko da lan plana ezartzeaz eta betetzen dela bermatzeaz. Lan plan hori nahitaezkoa izanen da, eta irakasleen gainerako aukera guztien aurretik lehenetsiko da. Planak “edukiak” eta “egikaritzeko egutegia” izeneko atalak izanen ditu, eta azken horren barrenean, bileren maiztasuna zehaztuko da.

Horretarako, ikastetxeko zuzendaritza-taldeak lanerako plan horretarako orduak definituko ditu, eta horiek ikasleen ordutegiarekin bat ez datorren ordutegian antolatzen ahalko dira.

47.4. Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak erabiliko dira jarduerak eta zereginak egiteko, ondorioztatzen direnak uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 24. artikuluan, “hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan” eta jarraibide hauetan ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik.

Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen kasuan eta Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen kasuan, jarraibide hauek hartu beharko dira kontuan astean zenbatu beharreko ordu osagarri horietan egin beharreko jarduerei dagokienez.

–Guardiak egiteko, eranskin honetako jarraibidean (Guardiak Lanbide Heziketan) ezarritakoari jarraituko zaio.

–Koordinazioari eskaintzen zaizkion orduak (saileko bilerak, irakasle taldeenak...) egiten ahalko dira ikasleen ordutegiarekin bat ez datorren ordutegian. Ikastetxeko zuzendaritzari dagokio zehaztea.

–Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzea eta berrikustea (proiektu funtzionalak eta urteko jarduketa planak jarraituko diete ikastetxeak aipatu agirietan zehaztutako plan eta programei).

47.5. Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Hilabetean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak erabiliko dira jarduerak eta zereginak egiteko, ondorioztatzen direnak uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 26. artikuluan (klaustroa, ebaluazio saioak eta irakasle taldea, familiei arreta ematea, beste jarduera osagarri eta eskolaz kanpoko batzuk, plangintza instituzionaleko tresnak, prestakuntzarako 35 orduak), “hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan” eta jarraibide hauetan ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik.

47.6. Irakasleen lanaldiaren laburpena.

Laburpen gisa, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako irakasleen lanaldia honako hau izanen da:

IRAKASLEEN LANALDIAREN LABURPEN KOADROA

Urteko lanaldia

(225/1998 FDaren 1. artikulua)

Astean 30 ordu ikastetxeko jardueretarako

(225/1998 FDaren 2. artikulua)

Astean 25 ordu (eskola-orduen eta astean zenbatu beharreko eskola-orduen batura)

(225/1998 FDaren 21-24. artikuluak)

18 ordu

Zuzeneko irakaskuntza-orduak

(Ikus 47.2)

Eskola-ordu gisa zenbatzen diren orduak

(Ikus 47.2)

2 ordu

Eskola-ordu gisa zenbatzen diren orduak (Ordutegia berreskuratzea. 2018ko hitzarmena)

(Ikus 47.3)

Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak, astean 5 ordu (Ikus 47.4)

Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak, astean 5 ordu

(225/1998 FDaren 26. artikulua)

Urteko lanaldia osatu arteko gainerako orduak (Ikus 47.1)

Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lanegunetan, egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea egin beharko dute irkasleek.

47.7. Informazioa ikastetxe bateratuen jarduera berariazkoei buruz eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta ikastetxeek berek sustatutako programa eta proiektuei buruz.

Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek eta ikastetxe bateratuek bidali beharko diote Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari, 2021eko azaroaren 1a baino lehen, laburpen taula bat ikastetxean zereginak nola banatuko diren azaltzen duena astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriei dagokienez eta eskola-orduak 20tik 18ra murriztearen ondorioz ateratzen diren 2 orduei dagokienez; han jasoko da, halaber, zein izanen den irakasleen parte-hartzea (ordutan) zazpi ordu horietan egin beharreko jardueretan. Dokumentu hori, zeina informatiboa izanen baita Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuarentzat, oinarri izanen da analisia egiteko, 2021-2022 ikasturtean zehar, ikastetxe bateratuetan eta Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten BHIetan garatzen diren zereginei buruz.

48.–Banaketa orduak.

2021-2022 ikasturtean heziketa zikloetako taldeei esleitutako banaketa orduak baliabide bat dira, ematen dena aurreikusita 20 ikasletik gorako matrikula izanen dela, oro har.

Departamentuak ikastetxeei proposatzen die lehentasunez banaketa gisa erabiltzea (irakasle bat taldearen erdiarekin aritzen da), eta ez irakaskuntza partekatu gisa (bi irakasle aritzen dira talde osoarekin), ahal den neurrian.

Ikasturtean desagertzen bada banaketa esleitzea ekarri duen ratioa, ikastetxeko zuzendaritzak ezar dezake banaketaren ordu guztiak edo batzuk erabil daitezela hark zehazten dituen beste lan eta eginkizun batzuk egiteko.

49.–Irakasleen ordutegia prestatzea eta onartzea.

Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuak, zeina aldatu baitzuen uztailaren 16ko 60/2014 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriak, ezartzen du ezen irakasleen ordutegiak ikasketaburuak prestatu behar dituela, ikastetxeko zuzendariak onetsi behar dituela eta EDUCA kudeaketa programaren bitartez jakinarazi behar direla irailaren 30erako. Horren gaineko erreklamazio guztiak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ebatziko ditu, eta, horretarako, hamabost eguneko epea izanen du.

Ordutegiak prestatzeko, hauek guztiak izanen dira eskura: dokumentazio lagungarria, kontratuen ordukako taula eta irakasleen ordutegiaren kontzeptuak. Horiek guztiak eskola kudeaketako EDUCA sisteman egonen dira eskuragarri.

50.–Zuzendaritza-taldeen koordinazioa.

Ikastetxe bateratuen arteko koordinazioa hobetzeko eta programetan parte-hartzea areagotzeko, zuzendariak ez du eskola-ordurik izanen astearte eta ostegun goizetan, ikastetxearen aukeren arabera. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak edo haren zerbitzuek egiten dituzten bileretarako deiek lehentasuna izanen dute Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuek egindako gainerako parte-hartze deien aurretik.

51.–Irakasleak lanera ez agertzea.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

52.–Guardiak Lanbide Heziketan.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

53.–Irakasle ibiltarien dietak.

Oinarrizko ikastetxeetako zuzendaritzek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari jakinaraziko diote, epe barruan jakinarazi ere, zer joan-etorri egiten dituzten beren irakasle ibiltariek (irakasleek, orientatzaileek eta logopedek) ikastetxekoaz bestelako udalerrietara.

Egoera orria edo fitxa urriaren 31 baino lehen igorriko da, oinarrizko ikastetxeko zuzendariak eta irakasle ibiltariak beteta.

Gainerako joan-etorriak kudeatuko dira bileretarako deia egiten duen zerbitzuaren bitartez, zer joan-etorri eragiten dituzten kontuan hartuta.

Irakasle ibiltarien berri emateko dokumentazioa, jarraibideak eta joan-etorrien hileroko eskabidea eta fitxa eskola kudeaketako EDUCA sisteman egonen dira eskuragarri.

54.–Nahitaezko prestakuntza.

Etengabeko prestakuntza irakasleen eskubide eta betebehar bat da, baita Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen ardura bat ere; izan ere, azken finean, irakasleen lanbidea garatuz Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea baita helburua.

Ildo horretan, ikastetxeek prestakuntza instituzionalaren programa bat ezarriko dute ikastetxeko irakasle guztientzat. Nahitaezko prestakuntza horrek 35 ordu iraunen du.

Ikastetxearen prestakuntza planean jasoko dira haren edukia eta ikasturteko ordu banaketa; zuzendaritza-taldeak finkatuko eta antolatuko ditu, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak prestakuntza lehentasunei buruz ezarritako jarraibideak, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak proposatzen dituen lanbide heziketako plan, proiektu, programa espezifiko eta lerro estrategikoen ondorioz eta titulu berriak ezartzetik sortzen diren beharrak. Prestakuntza hori lehentasunezkoa izanen da, eta irakasle guztiek nahitaez egin beharko dute. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du irakasle guztiek egiten dutela.

2021-2022 ikasturtean, LOMLOE legea onartu denez, Hezkuntza Departamentuak prestakuntza ekintzen plan bat ezarriko du, 10 ordukoa, lege horren hasierako ezagutza garatzeko. Prestakuntza ekintza horiek prestakuntza instituzional gisa hartuko dira, eta, beraz, irakasle guztiek egin beharko dituzte nahitaez.

Era berean, gogoeta eta lehentasun berarekin, Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuek gidatutako sareetan parte hartzea sartuko da, hala nola KIMUA programaren barruan dagoen metodologia aktiboen sarean eta ebazpen honetan garatutako Lanbide Heziketako gainerako plan, programa eta proiektu berariazkoei lotutako prestakuntzan.

Goian azaldutako prestakuntza hori lehentasunezkoa dela deusetan galarazi gabe, prestakuntza instituzionaltzat hartuko da, orobat, ikastetxeak, zuzendaritza-taldeak gidaturik, beste proiektu estrategiko, plan eta lehentasunezko lerroetan parte hartzea Hezkuntza Departamentuak proposaturik, bai eta ikastetxeetako klaustroen eta irakasle taldeen lanaren ondoriozko prestakuntza beharrei erantzuteko jarduerak ere.

Prestakuntza instituzionala gehitzen ahalko da ikastetxeak edo, hala badagokio, Hezkuntza Departamentuak ezarritako beharrak eraginkortasunez betetzeko. Kasu horretan, irakasleen parte-hartzea borondatezkoa izanen da.

Ikasturte berean beste ikastetxe batean lanean hasten diren irakasleek ikastetxe berriko zuzendaritzan dagokien egiaztapena aurkeztu beharko dute, aurreko ikastetxean egindako prestakuntza mota eta ordu kopurua adieraziz.

Prestakuntza instituzionalerako 35 orduez gain, irakasleek, borondatez, banakako prestakuntzarako eskubidea baliatzen jarraitzen ahalko dute.

Ikastetxe bakoitza Irakasleen Laguntza Zentro (ILZ) bati atxikita dago, eta erreferentziazko aholkulari bat du, hautemandako prestakuntza-premien arabera ikastetxearen prestakuntza plana egiten lagun dezakeena. Orobat, ikastetxeko prestakuntza plana prestatzean, kontuan hartu behar dira Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek zehaztutako prestakuntza premiak. Ikastetxe bakoitzak prestakuntzako arduradun bat izendatuko du, lotura lanak eginen dituena ikastetxearen eta ILZko aholkulariaren artean eta ikastetxearen eta Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuaren artean. Ez bada inor izendatzen, ikasketaburuak bere gain hartuko du zeregin hori.

2021-2022 ikasturtean, gaitasun digitala (laborategiak) garatzeko antolatzen diren prestakuntza jarduerak berriz eskuragarri egonen dira berritik sartzen diren irakasleentzat, ikasturte honetan bukatu ez dituzten pertsonentzat eta ikastetxeentzat.

Halaber, 2021-2022 urtetik zehar, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak prestakuntza jarduerak eskainiko ditu gaitasun digitala garatzeko, lanbide-arlo guztiak kontuan hartuta.

55.–Saileko burutza.

Sail bakoitzeko buruak Erregelamendu Organikoan eta 258/1998 Foru Aginduan aipatzen diren eginkizunak bere gain hartuko ditu, eta, horretaz gainera, 2021-2022 ikasturterako saileko urteko lan plana gidatu eta garatzeaz arduratuko da; plan horretan, zuzeneko eta zeharkako eragina duten hobekuntza arloen gaineko jarduketak sartuko dira. Gainera, behar denean, profesional espezialistak kontratatzeko probak antolatu beharko ditu. Halaber, irakasle espezialistei esleitutako moduluetan egin beharreko amaierako ebaluazioko proben arduraduna izanen da, baldin eta kasuan kasuko irakasle espezialistaren izendapen edo kontratu alditik kanpo egiten badira.

Lantokiko Prestakuntza modulua egiten ari diren ikasleen gainbegiratzea irakasle zenbaiten artean banatzen denean, lanbide-arloko sail didaktikoko buruak zainduko du zereginak eta ikasle kopurua berdintasunez eta proportzionaltasunez banatzen direla parte hartzen duten irakasle guztien artean. Horretarako, proposamen bat eginen dio ikasketaburuari.

56.–NUHEOko irakasle laguntzaileak.

Aplikatzekoak dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 250/2021 Ebazpenaren dagokion apartatuan ematen diren jarraibideak (horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2021-2022 ikasturtean arautzeko jarraibideak).

57.–Prestakuntza ziklo bateko irakasleen jarduera Lantokietako Prestakuntzaren aldian eta eskola-ordu guztiak ez dituzten irakasleena.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako. Aplikazio horretatik salbuetsita dago g) apartatua, lehentasunezko jarduketak bermatu eta gero egin beharreko jarduketei buruzkoa, honela idatzita geldituko dena:

g) KIMUA programaren metodologia aktiboak ezartzea helburu duten lan-taldeetan parte hartzea. Hori helburu, hurrengo ikasturtean ikastetxean emanen diren irakaskuntzei loturiko proiektuak planifikatu, antolatu eta programatuko dira.

58.–Familientzako informazioa - Adin txikiko ikasleak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

59.–Eskola informazioaren kudeaketa: EDUCA. ECOEDUCA kontabilitate sistema.

2021-2022 ikasturtean aplikatuko dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 250/2021 Ebazpenaren 2. eranskinaren apartatu honetan ematen diren jarraibideak: “II.16. Eskolako informazioaren kudeaketa: EDUCA. Kontabilitate sistema: ECOEDUCA” (ebazpen horren bidez onesten dira Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2021-2022 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak).

60.–Matrikulak bateragarri egitea.

2021-2022 ikasturtean Heziketa Ziklo batean, Lanbide Lantegi batean edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek aldi berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin nahi izanez gero, horretarako modua izanen dute; betiere, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko modalitatean, ikastetxe horretan sartzeko baldintzak beteta.

Goi mailako edo erdi mailako heziketa ziklo bat egiten ari diren eta Batxilergoko ikasketak amaitu ez dituzten ikasleek ikasketok amaitzen ahalko dituzte helduentzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, baldin eta adinaren baldintza betetzen badute. Arteen modalitateko ikasleek 27. puntuan aipatzen diren proba libreen bidez amaitzen ahal dituzte (“27. Batxilergoko titulua lortzea, araubide arruntean egoteko epea agortu ondoren” izenekoan). Aipatu puntu hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana da, eta onesten ditu DBH eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxeen antolakuntza eta funtzionamendurako jarraibideak.

2021-2022 ikasturtean erdi mailako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeke duten modulu bakarra Lantokiko Prestakuntza baldin bada, zilegi izanen dute irakaskuntza horiek helduentzako Batxilergoko irakaskuntzekin bateratzea, baldin baldintza akademikoak eta Batxilergoan sartzekoak betetzen badituzte.

Lanbide Heziketako erdi mailako edo goi mailako ziklo batean ari diren ikasleek egin ditzakete Batxilergoko enborreko irakasgaien multzoko irakasgai orokorrak, helduentzako bigarren irakaskuntza ematen duten ikastetxeetan, baldin eta adinari buruzko baldintzak betetzen badituzte, Batxilergo titulu lortzeko.

2021-2022 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleek aldi berean egin ditzakete araubide bereziko kirol irakaskuntzak, onarpen prozesua bukatzen denean esleitu gabeko ikasposturik bada, itxaron zerrendan inor ez badago eta ordu-bateragarritasuna % 90ekoa bada gutxienez.

61.–Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

62.–Kalitatea kudeatzeko sistema.

2021-2022 ikasturtean aplikatuko dira Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 250/2021 Ebazpenaren 2. eranskinaren apartatu honetan ematen diren jarraibideak: “II.19. Kalitatea kudeatzeko sistema” (ebazpen horren bidez onesten dira Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2021-2022 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak).

63.–Lan arriskuen prebentzioa.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 87/2020 Ebazpenean arlo horretan xedatutakoa aplikatuko da 2021-2022 ikasturtean. Ebazpen horren bidez, Nafarroan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua arautu zen 2020-2021 ikasturterako.

64.–Ikastetxeetako ikerketa.

Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako unibertsitate zentroen artean horretarako egindako hitzarmenean ezarri bezala gauzatuko da funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetako ikerketa jarduera. Hitzarmen horrek barnean du ikastetxe laguntzaileek unibertsitateetan sortzen den jakintza zientifikoaren transmisio saioak jasotzeko duten eskubidea, besteak beste. Horren gaineko informazioa hemen eskuratu daiteke: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/actividad-investigadora

VII. KAPITULUA

Erreferentziazko agiri estrategikoak eta araudia

65.–Erreferentziazko agiri estrategikoak.

–Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa.

–Lanbide Heziketa Modernizatzeko Plana. Hazkunde ekonomiko eta sozialerako eta enplegagarritasunerako Lanbide Heziketako Plana.

66.–Araudia. Lanbide Heziketako ikasketak.

66.1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

–247/2000 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua (Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren sorrera).

–112/2017 Foru Agindua, abenduaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolaketari eta funtzionamenduaren araubideari buruzko Erregelamendua.

66.2. Ikastetxe bateratuak.

–63/2006 Foru Dekretua, irailaren 4koa (ikastetxe bateratuen erregulazioa). Abenduaren 13ko 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatua.

–198/2010 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa (ikastetxe bateratu publikoen izendapena eta ikastetxe bateratuetako sare publikoaren sorrera).

–42/2017 Foru Agindua, martxoaren 29koa (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzea).

66.3. Antolamendua.

–1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (Hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketaren antolamendua).

–127/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa (Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdien erregulazioa).

–54/2008 Foru Dekretua, maiatzaren 26koa (Hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroan).

–65/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa (Lanbide Lantegien erregulazioa).

–66/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa (Oinarrizko Lanbide Heziketaren erregulazioa).

–52/2015 Foru Agindua, maiatzaren 22koa (Lanbide Heziketa Bereziko zikloen erregulazioa).

66.4. Onarpena. Zikloetan sartzeko probak. Zikloetan sartzeko ikastaroak.

–54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, apirilaren 28ko 53/2017 Foru Aginduaren bidez eta maiatzaren 4ko 47/2021 Foru Aginduaren bidez aldatua (ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, ikasleak erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartzeko prozeduraren gaineko erregulazioa).

–67/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa (Ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren erregulazioa, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko).

–41/2021 Ebazpena, maiatzaren 11koa. (Erdi eta goi mailako zikloetan onartzeko jarraibideen erregulazioa eta egutegia 2021-2022 ikasturterako).

–42/2021 Ebazpena, maiatzaren 12koa. (Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko jarraibideen erregulazioa eta egutegia 2021-2022 ikasturterako).

–11/2021 Ebazpena, otsailaren 24koa (Heziketa zikloetan sartzeko 2021ean egin behar diren probetarako deialdia).

–87/2021 Ebazpena, abuztuaren 11koa (Maila ertaineko heziketa zikloetan sartzeko ikastaroaren eta Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroaren erregulazioa. Eskaintza eta onarpena 2021-2022).

66.5. Ebaluazioa.

–21/2019 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa (Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloen ebaluazioa).

–49/2013 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa (ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).

–665/2014 Ebazpena, abenduaren 15ekoa (Oinarrizko LHaren ebaluazioa). 665/2014 Ebazpenaren akats zuzenketa.

–121/2020 Ebazpena, azaroaren 2koa (LH onlinearen ebaluazioaren garapena).

66.6. LP (Lantokiko Prestakuntza) eta Proiektua.

–45/2009 Foru Agindua, zeina aldatu baitzuen 34/2013 Foru Aginduak (Lantokiko prestakuntza).

–191/2018 Ebazpena, apirilaren 27koa (Proiektu modulua arautzen duena).

66.7. Lanbide Heziketa malgutzen duten eskaintzak.

–122/2010 Foru Agindua, uztailaren 19koa (On line Lanbide Heziketaren erregulazioa).

–60/2021 Ebazpena, ekainaren 4koa (LHko lehengo ikasleak online onartzea).

–98/2021 Ebazpena, abuztuaren 6koa (Lanbide Heziketako ikasle berriak online eta modalitate honen antolamendurako eta funtzionamendurako jarraibide espezifikoak onartzea).

–80/2021 Ebazpena, abuztuaren 4koa (Lanbide Heziketa semipresentzialaren onarpena arautzen duena 2021-2022 eskaintza, baita modalitate horren antolamendu eta funtzionamendurako jarraibide berariazkoak ere).

66.8. Tituluak lortzeko bideak. Proba libreak.

–76/2016 Foru Agindua, ekainaren 27koa (LHko tituluak eskuratzeko proba libreak).

–140/2020 Ebazpena, abenduaren 30ekoa (Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreen deialdia, 2020-2021 ikasturtea). 2021-2022 ikasturteko deialdia onarpenaren zain dago.

–598/2014 Ebazpena, azaroaren 18koa (LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzako berariazko proba libreak).

66.9. Lanbide gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena. Profesionaltasun ziurtagirien eta egiaztapen partzial metagarrien eskaera.

–66/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 27koa (Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura ezartzeko arauak).

–29/2021 Ebazpena, apirilaren 12koa (Lanbide gaitasunak aitortzeko eta egiaztatzeko prozedura ireki iraunkorra).

–13/2021 Ebazpena, martxoaren 3koa (Aholkulariak eta ebaluatzaileak gaitzeko ikastaroak).

–59/2021 Ebazpena, ekainaren 4koa (Aholkulariak eta ebaluatzaileak izendatzea).

–2/2017 Foru Agindua, urtarrilaren 12koa (Profesionaltasun ziurtagiria eta egiaztapen partzial metagarria eskatzeko prozedura arautzen du LHko ikasleentzat).

66.10. Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila egiaztatzea.

–27/2017 Foru Agindua, martxoaren 6koa (Arautzen duena laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako prestakuntza egiaztatzeko prozedura Nafarroan LOEko EMko edo GMo zikloak egiten dituzten ikasleentzat).

66.11. Lanbide Heziketako berariazko beste programa batzuk.

–31/2012 Foru Agindua, apirilaren 3koa (prestakuntza egonaldiak atzerrian: LHko ikasleak eta irakasleak).

–97/2020 Ebazpena, uztailaren 28koa (Erasmus+ 2021-2022).

–324/2018 Ebazpena, ekainaren 27koa. (“KIMUA programa” onesten du).

66.12. Beste batzuk.

–51/2021 Foru Agindua, maiatzaren 17koa (salbuespenezko neurriak hartzea, irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege Dekretua).

–93/2008 Foru Agindua, ekainaren 13koa (ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena).

–287/2013 Ebazpena (Unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoan parte hartzen duten ikastetxe eta irakasleentzako aitorpena).

66.13. Estatuko araudia Lanbide Heziketari buruz.

Ondoko helbidean kontsulta daiteke:

http://www.todofp.es/profesores/normativa/legislacion/normativa-estatal.html

66.14. Europako araudia Lanbide Heziketari buruz.

Ondoko helbidean kontsulta daiteke:

http://www.todofp.es/profesores/normativa/legislacion/normativa-europea.html

Iragarkiaren kodea: F2113059