217. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 1797/2021 Ebazpenaren aurka. Haren bidez onetsi da onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda eta ezarri dira oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua honako deialdi honetan: deialdia, oposizio bidez bete daitezen administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 2861/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio bidez betetzeko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak. Hain zuzen, deialdi horretan onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda onetsi zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 1797/2021 Ebazpenaren bidez, eta Carlos Echeveverría Redrado jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du haren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko irailaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2113405