215. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

339/2021 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Hezkuntza kontseilariak emana, aldatzen dituena bost ikastetxe pribatuk dauzkaten baimenak haien titularra aldatu delako. Aurrerantzean Hezkuntzarako Nafarroako Elizbarrutiko Fundazioa izanen da ikastetxe horien titularra.

Ikusirik Abel Arrieta Azpilicueta Iruñea eta Tuterako Elizbarrutietako Hezkuntzarako Apezpiku-bikarioak eginiko eskaeraren aurrean abiarazitako espedientea, zeinak eskaera-orri bat aurkeztu baitu egun Artzapezpikutzak kudeatzen dituen bost ikastetxe pribaturen baimen-aldaketa eskatzeko, haien titulartasuna aldatu eta aldatzen denetik aurrera “Hezkuntzarako Nafarroako Elizbarrutiko Fundazioa” izeneko erakundea izan dadin haien titularra.

Ikusirik notario agiriak eta eskatzaileak aurkeztu dituen beste ziurtagiri batzuk.

Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluko g) letrak ezarritakoa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri baitzen.

Ikusirik martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluaren e) letran ezarritakoa (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zen eta hura ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloaren hezkuntza edukiak ezarri ziren).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoren aipatzen diren ikastetxe pribatuek daukaten baimena aldatzea:

1.–Lizarrako “Nuestra Señora del Puy” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua; ikastetxe-kodea: 31002230; Iruñeko Artzapezpikutza (IFK: R3100071D) da gaur egun haren titularra.

2.–Lizarrako “Mater Dei-Puy-Andéraz” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua; ikastetxe-kodea: 31008542; “Consorcio escolar Mater Dei-Puy-Andéraz” (IFK: V31546930) da gaur egun haren titularra.

3.–Aiegiko “Mater Dei” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua; ikastetxe-kodea: 31000831; “Consorcio escolar Mater Dei-Puy-Andéraz” (IFK: V31546930) da gaur egun haren titularra.

4.–Aiegiko “Mater Dei” Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxe pribatua; ikastetxe-kodea: 31013574; “Consorcio escolar Mater Dei-Puy-Andéraz” (IFK: V31546930) da gaur egun haren titularra.

5.–Berako “Sagrado Corazón-Jesusen Bihotza Ikastetxea” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua; ikastetxe-kodea: 31006065; Iruñeko Artzapezpikutza (IFK: R3100071D) da gaur egun haren titularra.

Haien titulartasuna aldatu egin baita; hemendik aurrera “Hezkuntzarako Nafarroako Elizbarrutiko Fundazioarena” izanen da titulartasuna kasu guztietan.

2. Adieraztea titular berriak ikastetxe horiei dagokienean indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta karga guztiak izaten jarraituko duela, batez ere Nafarroako Gobernuarekiko hezkuntza itunen araubideari dagokion guztian.

3. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora igortzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 11n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2112640