215. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Kanpoan izanen naizenez, Javier Azcona Zabalza alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2021eko irailaren 9tik 21era, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarriarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Javier Azcona Zabalzari igortzea, bai eta Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Antzinen, 2021eko irailaren 3an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2113336