214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1791/2021 EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Almudena Sánchez Villegas andrea unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2021eko maiatzaren 12an emandako 980/2021 Ebazpenaren bidez, deia egin zen unibertsitateko katedradunen irakaskidegoko 2020 zenbakiko lanpostua betetzeko lehiaketarako, irakasleen mugikortasunari buruz Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 63. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanpostu hori Osasun Zientzien Saileko “Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa” izeneko jakintza-arlokoa da.

Ikusirik lehiaketa ebazteko batzordeak María Almudena Sánchez Villegas andrearen aldeko proposamena egin zuela 2021eko uztailaren 20an.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Almudena Sánchez Villegas andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa” jakintza-arlokoa da, 2020 zenbakia du, eta Osasun Zientzien Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da hautazko berraztertze-errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 26an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2113121