214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2021eko lan egutegia

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Lehendakariak 1/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zuen 2021eko lan egutegia.

Ondotik aipatuko den egutegia ezartzeko 145/2020 Foru Agindua, abenduaren 11koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena izan da kontuan.

• Urtarrilak 1: Urte Berria.

• Urtarrilak 6: Errege eguna.

• Martxoak 19: San Jose.

• Apirilak 1: Ortzegun Santua.

• Apirilak 2: Ortziral Santua.

• Apirilak 5: Pazko astelehena.

• Maiatzak 1: Lanaren eguna.

• Abuztuak 16: herriko bestak.

• Abuztuak 17: herriko bestak.

• Abuztuak 18: herriko bestak.

• Abuztuak 19: herriko bestak.

• Abuztuak 20: herriko bestak.

• Azaroak 1: Santu Guztien Eguna.

• Abenduak 3: San Frantzisko Xabierrekoa.

• Abenduak 8: Sortzez Garbia.

• Abenduak 24: Gabon gaua.

• Abenduak 31: Urte zaharra.

Honela, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko urteko lanaldia 1.592 lanordukoa izanen da, honela banatuta geraturik:

a) Orobat, baliogabeak izanen dira larunbat, igande eta Mankomunitateak ezarritako jaiegunak.

b) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

c) Lanorduen banaketa doitzeko langileek 6 ordu eta 40 minutuko ordu poltsa izanen dute urtean zehar hartzeko, zerbitzuaren beharraren arabera betiere.

Arantzan, 2021eko abuztuaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2113146