214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Okupazio-aktak egiteko deialdia. Ordainketa - Gordailua. UE 19. Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia. Coscolín labea

Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkariaren 2021eko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez, honako hau xedatu da:

Lehena.–Dei egitea espedientean ukiturik suertatu diren lurzatien jabeei eta bestelako eskubideen titularrei (zerrendan ageri dira), ager daitezen okupazio-aktak egiteko egintzara, bertan zehaztuko baitzaie desjabetu beharreko ondasun edo eskubidea; hori guztia, ezarritako legezko bideei jarraikiz. Akta horiek eginen dira Tuterako Udalaren bulegoetan (Plaza zaharra, 1, 1. aretoa) 2021eko irailaren 17an, aipatzen den orduan. Interesdunek agertu beharko dute aldean dituztela jabetza frogatzen duten tituluak edo agiriak:

19. EXEKUZIO UNITATEA, TUTERAKO BARNE ERABERRITZE ETA BABESERAKO PLAN BEREZIKOA

POLIGONOA

KATASTROKO LURZATIA

ERREGISTROKO FINKA

JABEAK/BESTELAKO INTERESDUNAK. PARTAIDETZAREN %

DESJABETUTAKO AZALERA

(m²)

EGUNA ETA ORDUA

5

683

50

Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA): % 5,52

Julia Niño Bartolomé: % 39,50

Ana María Sotés Clemos: % 27,49

Víctor Sotes Clemos: % 27,49

235,67

2021-09-17. 09:00etan

5

684

6817

José María Fernández Ciria: % 33,34

Luis Fernández Ciria: % 33,33

María Luisa Fernández Ciria: % 33,33

107,10

2021-09-17. 09:00etan

5

685

1493

Saida Louali: % 100

52,07

2021-09-17. 09:00etan

Bigarrena.–Deitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo bidali beharko dute beren izenean aritzeko delegatutako edo baimendutako ordezkari bat, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Tuteran, 2021eko abuztuaren 30ean.–Arloko zinegotzi delegatua, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2113183