214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1638.1. lurzatian. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Gobernu Batzarraren 2020ko abenduaren 2ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Orkoiengo 1. poligonoko 1638.1. lurzatian (Maiatzaren bata kalea, 2 eta 4), Mikel Iriarte Garcíak, Iñaki Carbón Bretosek eta Jose Javier Constanza Serranok sustatua.

Espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkien ondotik, eta alegazioak aurkeztu ziren. Bada 2021eko ekainaren 17ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, horiek hein batean onetsi ziren eta xehetasun-azterketa behin betiko onetsi zen, Orkoiengo 1638.1 lurzatiaren aurrealdeari eragiten dion zatian.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2021eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112477