214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Enderizko 1. poligonoko 71. eta 72. lurzatien xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko 1. poligonoko 71. eta 72. lurzatien xehetasun-azterketa, Luis Fernando Indart Ilarregik sustatua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4an, eta ondotik alegazioa aurkeztu zuten 1. poligonoko 72. lurzatiaren titularrek, haien lurzatiari ere xehetasun-azterketa berdin aplikatzeko eskatzeko. Behar diren txosten teknikoak jaso ondotik, Osoko Bilkurak erabaki zuen baiestea aurkeztutako alegazioa.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Olaibarren, 2021eko ekainaren 23an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112490