214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

207/2021 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Carlos Lahoz Pes jauna eta Piedad Rosúa Soldado andrea praktiketako funtzionario izendatzen dituena eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen diena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 2ko 260/2019 Ebazpenaren bidez aldatua, onetsi ziren, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko maisu-maistren kidegoko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura. María de la Piedad Rosúa Soldado andrea Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitatean onartua izan zen; Carlos Lahoz Pes jauna, berriz, Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean.

Hautapen prozesuko probak eginik, María de la Piedad Rosúa Soldado andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen oposizioaldiko lehen proban lortutako kalifikazioen aurka, eta 2020ko ekainaren 23an, bere espedienteko agiriak ikusita, errekurtsoa zabaldu zuen.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 24ko 92/2021 Ebazpenaren bidez, hein batean onetsi zen María de la Piedad Rosúa Soldado andreak jarritako errekurtsoa, eta 5,0627 puntu eman zitzaizkion oposizioaldiko lehen proban. Hori horrela, ebazpen horrez bidez premiatzen da Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitateko 3. epaimahaia errekurtsogileari oposizioaldiko bigarren proba egin diezaion, eta Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua ere premiatzen da bigarren proba hori egin ondoren molda ditzan Giza Baliabideen Zerbitzuko apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduran emandako ebazpenak.

Oposizioaldiko bigarren proba eginik, María de la Piedad Rosúa Soldado andreak gainditu egin du 6,7200 puntuko kalifikazioa lortuta; beraz, oposizioaldian 5.8913 puntu erdietsi ditu, eta hautapen prozesuko puntuak batuta, 7,5348 puntu guztira. Hartara, María de la Piedad Rosúa Soldado andreak lanpostua eskuratu du. Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 2an emandako 2854/2019 Ebazpena aldatu behar da. Ebazpen horren bidez onetsi ziren aipatutako hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrendak, hizkuntzaren eta espezialitatearen arabera sailkatuak. Aldaketa hori eginda, María de la Piedad Rosúa Soldado andreak 2021-2022 ikasturteko praktiketako destinoak esleitzeko ekitaldian parte hartu du.

Hautapen prozesuko probak eginik, Carlos Lahoz Pes jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen oposizioaldiko bigarren proban lortutako kalifikazioen aurka, eta 2020ko urtarrilaren 17an, bere espedienteko agiriak ikusita, errekurtsoa zabaldu zuen.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 24ko 91/2021 Ebazpenaren bidez, ontzat eman zen Carlos Lahoz Pes jaunak jarritako errekurtsoa, eta 5,015 puntu eman zitzaizkion oposizioaldiko bigarren proban. Horrek esan nahi du hautapen prozesua gainditu egin duela, guztira 4,4205 puntu erdietsita. Hartara, Carlos Lahoz Pes jaunak lanpostua eskuratu du.

Arestian aipatutako 91/2021 Ebazpenak Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua premiatzen du Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2854/2019 Ebazpena molda dezan. Ebazpen horren bidez hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrendak onetsi ziren, hizkuntzaren eta espezialitatearen arabera sailkatuta.

Ebazpenaren aldaketa eginda, Carlos Lahoz Pes jaunak 2021-2022 ikasturteko praktiketako destinoak esleitzeko ekitaldian parte hartu du.

Horrenbestez, María de la Piedad Rosúa Soldado andreak eta Carlos Lahoz Pes jaunak 2021-2022 ikasturteko praktiketako destinoak esleitzeko ekitaldian parte hartu dutenez, bidezkoa da praktiketako funtzionario izendatzea eta praktika horiek egiteko destinoak esleitzea.

Praktikaldia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 4an emandako 3057/2019 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz eginen da.

Horiek horrela, erabiliz Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Praktiketako funtzionario izendatzea Carlos Lahoz Pes jauna eta María de la Piedad Rosúa Soldado andrea, eta praktikaldia egin dezaten destinoa esleitzea I. eranskinari jarraikiz. Izendapenek 2021eko irailaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

2. Adieraztea aipatutako pertsonek egin beharreko praktikaldia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 4ko 3057/2019 Ebazpenean xedatuak arautzen duela.

3. Adieraztea praktikaldia egiteko esleitzen zaien destinoa behin-behinekoa izanen dela.

Praktiketako funtzionario horiek behartuta daude deitzen diren lekualdatze lehiaketetan parte hartzera, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetako lanpostuak eskatzera, praktiketako funtzionario diren espezialitatean eta hizkuntzan.

Hautatutako izangai guztiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean aukeratu beharko dute behin betiko lehenengo destinoa. Lekualdatze lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

4. Ebazpen honek eta eranskinak ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan.

6. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 25ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Praktikaldia egiteko esleitutako lanpostuak

PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIOAK

ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA

LANPOSTUA

MARÍA PIEDAD ROSÚA SOLDADO

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA (gaztelaniaz)

PLAZA DE LA CRUZ BHI (Iruña)

CARLOS LAHOZ PES

GORPUTZ HEZKUNTZA (gaztelaniaz)

SAN BARTOLOMÉ HLHIP (Ribaforada)

Iragarkiaren kodea: F2113048