214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, AR-1 exekuzio unitatearen plan partzialeko M2.1, M2.2 eta M2.3 lurzatietan (Zaldu). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko uztailaren 8an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen M2 etxe-sailaren xehetasun-azterketa, Udal Plan Orokorreko plan onartua duen APA1 eremuan. Sustatzailea Ana Belén Garrués Iñigo da.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2021eko abuztuaren 17an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112636