214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Alkatetzak, 2021eko abuztuaren 30eko 456 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Gizarte-langilearen izendapena.

Izapideturik Castejongo Udaleko gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko prozedura.

Izangaiek lortutako puntuazioak ikusita, epaimahaiak Susana Gutiérrez Perello izendatzeko proposamena egin du, bera izan baita puntuazio onena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak aurkeztu du oposizio-lehiaketa arautu zuten oinarrietako 7.ean eskatutako dokumentazioa. Beraz, bidezkoa da lanpostua eskuratu duen izangai hori izendatzea, legez ezarritako prozedurarekin jarraitzeko:

1. Susana Gutíerrez Perello funtzionario izendatzea, Castejongo Udaleko gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko.

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea hilabeteko epea duela, izendapen-jakinarazpen honetatik aurrera, lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko du lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioen aitorpena alegia. Hala egin ezean, Castejongo Udaleko funtzionarioaren izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Castejonen, 2021eko abuztuaren 30ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2113136