214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARRAKAZTELU

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

2021eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitaratu zen deialdi bat, betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, albientearen eginkizunak ere izanen dituena, oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan, betiere Zarrakazteluko Udaleko plantillan sartuta aritzeko. Deialdiaren 7. oinarriari jarraituz, kalifikazio epaimahaiak proposamena igorri dio alkateari, proba guztiak gaindituta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatzeko:

–Javier Miqueleiz Tamargo.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 eguneko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Zarrakazteluko Udalaren bulegoetan.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Zarrakaztelun, 2021eko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2113196