214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Udaltzaingorako 2 polizia-agente-plaza oposizio-prozeduraren bidez betetzeko deialdia bertan behera

2021eko irailaren 1ean, Baztango alkate-udalburuak 2021/160 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“2021eko uztailaren 14an, 115/2021 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Baztango Udaltzaingorako polizia-agenteen bi lanposturen prozedura hastea onartu zen.

Abuztuaren 10ean Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 146. zenbakian Baztango Udaltzaingorako 2 polizia-agente-plaza oposizio-prozeduraren bidez betetzeko deialdia argitaratu zen. Biak txanda librean.

Kontuan hartuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikulua, foru dekretu horrek onesten baitu Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, non ezartzen baita hautaketa-deialdi bakoitzean honako formula honen arabera zehaztuko direla sustapen-txandarako erreserbatutako lanpostu hutsak: lehenbizikoa, txanda irekikoentzat; bigarrena, sustapen txandakoentzat; eta hirugarrenetik aurrera, bakoitiak sustapen txandakoentzat eta bikoitiak txanda irekikoentzat. Ikusita deialdi honetan bi lanpostuak txanda librean eskaini direla eta horrek arestian aipatutako araudia urratzen duela,

XEDATU DUT:

1.–Bertan behera uztea Baztango Udaltzaingorako 2 polizia-agente plaza oposizio bidez betetzeko deialdia, Alkatetzaren 115/2021 Ebazpenaren bidez onartua.

2.–Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean”.

Baztanen, 2021eko irailaren 1ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2113240