214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko koordinatzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian

Akatsa atzeman denez Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko koordinatzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan, Alkatetzaren 912/2021 Ebazpenaren bitartez (2021eko abuztuaren 27koa) zuzendu egiten da deialdiaren oinarrietako 2.b) puntua. Deialdia argitara eman zen 2021eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 26an. Hona hemen:

Honela dioen tokian:

“Diplomadunen mailan sailkatua egotea”.

Honako hau behar du:

“Gizarte Laneko diplomadunen mailan sailkatua egotea”.

Horrenbestez, eskabideak aurkezteko hamabost egun naturaleko epe berria irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barañainen, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2113127