214. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

76/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 1ekoa, zeinaren bidez onesten baita uztailaren 6ko 494/2021 Errege Dekretuan adierazitako langile finkoen behin-behineko plantilla organikoa, 2021eko abuztuaren 1ean. Errege Dekretu horren bidez, Estatuko Administrazioaren zenbait eginkizun eta zerbitzu, espetxeetako osasunaren arlokoak, utzi ziren Nafarroako Foru Komunitatearen esku.

2021eko uztailaren 6an 494/2021 Errege Dekretua onetsi zen, espetxeetako osasun arloko Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzu batzuk Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzekoa. Errege dekretu hori 2021eko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14koan.

Errege dekretu horren eranskinean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko dagokion organoari atxikiak izan diren hainbat motatako langileak ageri dira; langile horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan sartu behar dira, 2021eko abuztuaren 1etik aurrerako ondorioekin, hori baita aipatutako eginkizun eta zerbitzuen eskualdatzearen eraginkortasunaren data.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hamahirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatutako funtzionarioak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketan txertatuko direla, Nafarroako Gobernuaren 1988ko irailaren 26ko eta 1990eko urtarrilaren 25eko erabakietan xedatutako baldintzetan.

Era berean, Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera lekualdatutako langile lan-kontratudun finkoei dagokienez, arestian aipatutako xedapen gehigarriaren 2. apartatuan xedatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketan txertatuko direla, lan-kontratudunentzat indarrean den lan hitzarmenaren arabera, dagokien estatuko lan-hitzarmena betetzen dela bermaturik.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 12 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan-kontratudunen lan hitzarmen kolektiboaren 6. artikuluak xedatzen dute, sartzeko eskatu zaien titulazioaren arabera eta lanpostuaren eginkizunen arabera atxikiko direla langileak maila edo taldeetara, eta hori dagokion plantilla organikoan zehaztuko dela. Bestalde, arau horiek aurreikusten dute, lanpostu bakoitza zein maila edo talderi atxikitzen zaion adierazteaz gain, bakoitzari dagozkion ordainsari osagarriak ere adierazi beharko direla plantillan.

Bestetik, adierazi beharko da baita ere, aipaturiko errege dekretuaren eranskineko zerrendan jasota dauden funtzionarioei zein hasierako gradu dagokien eskualdatzearen eraginkortasunaren egunean.

Horiek horrela, behin-behineko plantilla organikoa onesten da espetxeetako osasunaren arloko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko uztailaren 6ko 494/2021 Errege Dekretuaan adierazten diren langile finkoei dagokienean, eta haren eranskinean ageri diren langileak bakoitzari dagokion mailan edo taldean sailkatzen dira, lanpostuaren eginkizunei dagokien ordainsari osagarriak adierazita, eta langile funtzionarioen kasuan, baita 2021eko abuztuaren 1ean dagokien hasierako gradua ere, bat etorriz Nafarroako Gobernuaren 1988ko irailaren 26ko eta 1990eko urtarrilaren 25eko erabakiekin.

Era berean, eguneratzen da urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentuen eta espezialitateen eranskina, Espetxe Osasuneko Zerbitzuko* buruaren izendapena sartuta. Foru lege horrek arautu zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko irailaren batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Foru dekretu honen I. eranskinean xedatuarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen behin-behineko plantilla organikoa aldatzen da, 2021eko abuztuaren 1etik aurrerako ondorioekin, bertan sartzeko espetxeetako osasunaren arloko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko uztailaren 6ko 494/2021 Errege Dekretuan adierazten diren langileen lanpostuak.

2. artikulua. Foru dekretu honen II. eranskinean jasotzen denaren arabera, errege dekretuan adierazitako langileak dagokien mailetan eta taldeetan sailkatzen dira, 2021eko abuztuaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 12. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan-kontratudunen lan hitzarmen kolektiboaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren 1988ko irailaren 26ko eta 1990eko urtarrilaren 25eko erabakietan ezarritako baldintzetan.

3. artikulua. Foru dekretu honen II. eranskinean dagokien hasierako gradua eta graduko antzinatasuna esleitzen zaizkie errege dekretuan aipatzen diren funtzionarioei, aipaturiko akordioekin bat eta 2021eko abuzturen 1etik aurrerako ondorioekin.

4. artikulua. Estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentu eta espezialitateen eranskina (azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jaso zen) eguneratzen da, eta handitzen, ondoren azaltzen den izendapenarekin, eta izendapen horri dagokion kodea ere adierazten da:

ESTAMENTUAK

ESPEZIALITATEAK

IZENDAPENAK

Kodea

Izena

Kodea

Izena

Kodea

Izena

A.2

OSASUN ARLOKO BESTE FAKULTATIBO BATZUK

A.2.5

MEDIKUNTZA

A.2.5.11

ESPETXE OSASUNEKO ZERBITZUKO BURUA*

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, baina 2021eko abuztuaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2021eko irailaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

I. ERANSKINA

LANPOSTUA

ZENBAKIA

MAILA / TALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

BERARIAZKO OSAGARRIA

LANPOSTU MAILAKO OSAGARRIA

ESPETXE OSASUNEKO ZERBITZUKO BURUA*

1

A

F

53,26

9

OOLTko MEDIKUA

3

A

F

50,56

B.F.E./OSPITALEKO FARMAZIAKO ALBOKOA

1

A

F

51,31

8

ERIZAINA

3

B

F

34,55

EZLT

2

D

Al.

30,67

II. ERANSKINA

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

IZENA

ADMINISTRAZIO EGOERA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA / TALDEA

ANTZINATASUNA GRADUAN

LANPOSTUA

72334

ZAMARREÑO ARAMENDÍA, ESTHER SONIA

F

A

2

2020-05-01

Espetxe Osasuneko Zerbitzuko burua*

72335

DE LA VILLA VERLA, ALBERTO

1

F

A

2

2015-09-27

OOLTko medikua

72336

GARCÍA-FALCES LARRAÑETA, JESÚS IGNACIO

F

A

5

2020-12-19

OOLTko medikua

72337

HUTSIK (1)

F

A

OOLTko medikua

72338

MARTÍNEZ DE LECEA PLACER, LUISA

LK

A

F.E.A./Adjunto-Farmacia Hospitalaria

72339

GUTIÉRREZ SERRANO, FRANCISCO

F

B

5

2015-11-28

Erizaina

72340

IBARROLA OYÓN, SUSANA

F

B

4

2017-04-04

Erizaina

72341

RODRÍGUEZ CASAS, SOFÍA

F

B

3

2017-05-15

Erizaina

72342

GARCÍA SORIA, ALFONSO

LK

D

EZLT

72343

SÁNCHEZ DÍAZ, CONSUELO

LK

D

EZLT

(1)

GIANCARLO, HÉCTOR MARIANO

A

A

Medikua

(1) Administrazio-kontratua 72337 lanpostu hutsean, mediku lanpostuan.

Kodeen azalpena:

–Administrazio-egoera:

Zerbitzu eginkizunetan, beste administrazio batetik. Kodea: 1.

–Araubide juridikoa:

Funtzionarioa. Kodea: F.

Lan-kontratuduna. Kodea: LK.

Administrazio-kontratuduna. Kodea: A.

–Lanpostua:

Iraungitzeko lanpostua. Kodea: *.

Iragarkiaren kodea: F2113226