211. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2108/2021 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaileen hogei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, koordinazioko operadore laguntzaileen hogei lanpostu sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 2963/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Azkenean, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 1395/2021 Ebazpenaren bidez, deialdia ebatzi zen.

Martxoaren 6ko 18/2019 Foru Dekretuak, 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arautzen duenak, 17. artikuluan ezartzen du koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez, oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez beteko direla. Prozesu horien barruan, betiere, bete beharreko eginkizunei buruzko berariazko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da, edo, bestela, hura lehenago gainditu izana frogatu.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaileen hogei lanpostu betetzea onestea. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio-lehiaketa bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta dagozkion oinarriak onestea koordinazioko operadore laguntzaileen hogei lanpostu sarrera-prozeduran eta oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, KOORDINAZIOKO OPERADORE LAGUNTZAILEEN HOGEI LANPOSTU OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaileen hogei lanpostu, C mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen III. eranskinean zehazten dira.

1.2. Hogei lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

a) Bederatzi lanpostu txanda irekian.

b) Bederatzi lanpostu, igoera txandan.

c) Bi lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, gainerako txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Titulu hauetako bat izatea: Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

d) Titulazioaren betebeharraren ordez, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatzen ahalko da.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Igoera txandako izangaiei dagokienez, aurrekotik salbuetsita dago borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko betebeharra. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da hori, bai eta deialdiaren 9.2 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere. Hala ere, beste administrazio publiko batetik datozen izangaien kasuan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta deialdi honetan jasotako prestakuntza ikastaroa hasi arte bete beharko da betebehar hori.

2.3. Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, “Enplegu publikoko deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 26 euroko tasa ordaindu beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautapen deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera (langabezia egoera). Baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badu eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Bost.–Alegaturiko merezimenduak frogatzen dituzten agiriak, II. eranskineko baremoaren araberakoak, eta, horiekin batera, alegatzen diren merezimenduak jasotzen dituen zerrenda bat.

Hori dela-eta, organo eskudunak emandako zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko da, non adieraziko baitira, xehetasunez, deialdiaren xedea den lanpostuaren antzeko beste lanpostu batean emandako zerbitzuak (edozein administrazio publikotako zentro edo unitate batean), II. eranskineko baremoaren arabera, eta berariaz adieraziz emandako zerbitzu horien hasiera eta amaiera datak, maila eta egoki jotzen den beste edozein datu gehigarri ere.

Edonola ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan egindako zerbitzuak zuzenean emanen dizkio organo dei-egileak epaimahaiari, eta ez da beharrezkoa izanen izangaiek horiek frogatzea.

3.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen fitxatik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Osaera.

Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: José Javier Boulandier Herrera jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Francisco Javier Baldanta Petrirena jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Rut Angelina Indave Rípodas andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoko burua.

Ordezkoa: Ana Isabel Munguira Elizondo andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Boluntarioen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Juan Manuel Lobo Palanco jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko burua.

Ordezkoa: Elena Iribarren Gorriz andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Larrialdietako Prebentzio, Informazio eta Prestakuntza Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Dionisio Cabezas Fernandez jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Juan Antonio Ruiz Cubillo jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Juana María Villanueva Esparza andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko SOS Nafarroako Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: Consuelo Ijurco Calvo andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Laguntza Administratiboaren eta Langileriaren Bulegoko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin kalifikazio epaimahaia eratua denean, baldin epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badaude edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, jarraituko zaie martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluei (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala).

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Merezimenduen baloraziorako fasea, lehiaketa alegia. Horretan, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

b) Oposizio fasea. Horretan, hainbat proba eginen da, lanpostuaren funtzioak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruzkoak.

c) Prestakuntza ikastaroaren fasea.

7.–Merezimenduen baloraziorako fasea edo lehiaketa.

7.1. Epaimahaiak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimenduak egiaztatzeko agiriak telematika bidez aurkeztuko dira, on line eskaerarekin batera.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.2. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, epaimahaiak argitara emanen du deialdiaren web fitxan izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek puntuazioaren edo merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

8.–Oposizio fasea.

8.1. Oposizio fasea 2022ko otsailetik aurrera hasiko da. Fase horretan, oinarri honetan deskribatzen diren probak egin beharko dira.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizio faseko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 13. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizio faseko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean eskatu badute.

8.2. Lehenbiziko proba:

Lehen proba teorikoa izanen da. Gehienez ere bi orduan, test motako 100 galderari –gehienez ere– erantzun beharko zaie idatziz. Galderak ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoak izanen dira. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Eranskinean ageri diren gaiak ondoren aipatzen diren bi gai-multzoei buruzkoak izanen dira:

–1. multzoa: Geografia.

–2. multzoa: Oinarrizko araudia.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Lehenbiziko proba horretan, gehienez, 80 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak: geografiari buruzko 1. multzoan, gehienez 50 puntu; eta oinarrizko araudiari buruzko 2. multzoan, gehienez 30 puntu.

Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Bazterturik geldituko dira probari esleitutako gehieneko guztirako puntuazioaren erdira, hau da, 40 puntura, iristen ez diren izangaiak, bai eta probako bi gai multzoetako bakoitzari esleitutako kalifikazioaren erdia gutxienez lortzen ez dutenak ere.

Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, eta txanda irekiari dagokionez, gehienez ere 300 izangaik egiten ahalko dute bigarren proba; hortaz, txanda horretan gutxieneko puntuazioa duten izangaiak gehiago badira, kalifikazio hoberenak dituztenak bakarrik sartuko dira. 300. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak hautapen-prozesutik baztertuta geldituko dira.

8.3. Bigarren proba:

Praktikoa. Kalifikazio epaimahaiak proposatutako testu bat transkribatu beharko da, ordenagailuaren teklatuarekin duten lastertasuna eta eraginkortasuna baloratzeko. Joaldi kopurua, zuzentasuna eta epaimahaiak proposatutako testuarekiko fideltasuna baloratuko dira. Akats mekanografikoak, omisioak eta ariketa egiteko arauen ez-betetzeak zehatuko dira.

Izangaiek gehienez ere 10 minutu izanen dituzte proba egiteko.

Izangaiei proba egiteko beharrezko bitarteko teknikoak emanen zaizkie.

Proba honen gehieneko balorazioa 20 puntu izanen da, eta baztertuko dira gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, edo hirurogei akats mekanografiko edo gehiago egiten dituztenak.

Proba irizpide hauek kontuan hartuz baloratuko da:

Akats mekanografikoengatik puntuak kendu ondoan, 10 puntu emanen dira lehenbiziko 1.800 joaldiengatik. Horietatik goiti, beste puntu bat emanen da 120 joaldi zuzenengatik, edo proportzioan bidezkoa den puntuazioa. Bi puntuazioen baturak probari esleitu zaion gehieneko puntuazioa izanen du muga, 20 puntu, alegia.

Joaldiak zenbatzerakoan, normalez gain, honako hauek ere zenbatuko dira:

  • Joaldi bat paragrafoa aldatzen den bakoitzean.
  • Joaldi bat letra larri bakoitzarengatik edo letra larrien tekla sakatu beharra duen zeinu bakoitzarengatik.
  • Joaldi bat azentu ortografiko edo tilet bakoitzarengatik.

Eta joaldi zuzenetatik bost joaldi kenduko dira akats mekanografiko bakoitzetik. Hauek dira akatsak:

–Honako hauek sartzea:

  • Alfazenbakizko karaktereak, zuriuneak, edo puntuazio zeinuak, transkribatu beharreko testuan ez daudenak: 5 joaldi kenduko dira halako hutsegite bakoitzeko.

–Honako hauek ez egitea:

  • Alfazenbakizko karaktereak (baita letrak ez idaztea ere, azentudunak izan ala ez), puntuazio zeinuak (horietan sartzen dira puntu eta bereiz guztiak edo lerroalde arteko bereizketak), edo hitzen arteko bereizketak: halako hutsegite bakoitzeko 5 joaldi kenduko dira.

–Nahasteak:

  • Alfazenbakizko karaktereen, puntuazio zeinuen edo elkarren segidako bi karaktereren transkripzio okerra, horren ondorioz alfazenbakizko karaktere baten ordez beste bat agertzen bada: halako hutsegite bakoitzeko 5 joaldi kenduko dira.

Programa automatiko baten bidez eginen da zuzenketa, kalifikazio epaimahaiak emandako testua eta izangaiak transkribatua alderatuta, haiek karakterez karaktere aztertuta.

Antolaketa-kontuak direla eta, probak egiteko deia ordu ezberdinetan egiten ahalko da, izangaien kopurua kontuan hartuta. Horretarako, argitaratuko da, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin, eta deialdi honen 13. oinarrian ezartzen den moduan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda, deialdiaren tokiaren, egunaren eta orduaren berri emanez. Kasu horretan, kalifikazio epaimahaiak ariketa desberdinak baina antzeko zailtasunekoak prestatuko ditu.

Kalifikazio epaimahaiak proba egiteko beharrezko deritzon laguntza teknikoa eskatzen ahalko du.

8.4. Hirugarren proba:

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, neurtu dadin izangaiak noraino egokitzen zaizkien lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunei.

Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen du, eta haren puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Hirugarren proba egitera dei eginen zaie igoera txandako 60 izangairi eta txanda irekiko beste 60 izangairi bakarrik, aurreko bi probak gainditzen dituztenen artetik. Horretarako, lehenbiziko eta bigarren proban lortutako kalifikazioak baturik, guztirako puntuazio onena lortzen dutenak aukeratuko dira; gehi desgaitasun txandako izangaiak. Bi txandetako batean 60 pertsona baino gutxiago badaude, izangaien kopurua ez da beteko beste txandako izangaiekin. Hala igoeran txandan nola txanda irekian, 60. lekuan izangai bat baino gehiago izanez gero puntuazio berberarekin, horiek denak onartuko dira. Gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba honek gehienez ere 20 puntuko balorazioa izanen du. Bazterturik geldituko dira proban gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

8.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

9.–Prestakuntza ikastaroaren fasea.

9.1. Oposizio faseko probak eta merezimenduen balorazioa amaituta, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean jarriko du, deialdiaren fitxan, oposizio aldia gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazio osoaren ordenan. Puntuazio osoa lortzeko, izangaik bakoitzak merezimenduen fasean eta oposizio faseko probetan lortutako kalifikazioak batuko dira.

Izangaien artean gertatzen diren berdinketak oposizio faseko lehen proban puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko dira. Berdinketak iraunez gero, bigarren eta hirugarren probetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenkera horretan. Berdinketak iraunez gero, lehiaketa fasean eskuratutako puntuazio osoa hartuko da kontuan.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden pertsonen artean ausaz bat aukeratuko da: berdinduta dauden izangai bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, ordena alfabetikoan ordenatuta. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

9.2. Jarraian, kalifikazio epaimahaiak prestakuntza ikastaroan behin-behinean onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du, txanda bakoitzerako deitutako lanpostu kopuruan sartzen direnak, eta lortutako puntuazioaren hurrenkeran. Izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, zehaztuko den bidea erabiliz, argitaratu eta hurrengo egunetik hamar egun balioduneko epean, prestakuntza ikastaroan parte hartu ahal izateko:

a) Deialdiko 2.1.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jardunean daudela frogatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute, prestakuntza ikastaroan sartu arte.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

9.3. Apartatu honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, eskatutako betebeharrak betetzen baditu, eta horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.6. Aurreko apartatuan aipatu izapideak eginda eta, hala badagokio, sortutako bajak beteta, kalifikazio epaimahaiak prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko du, eta hura zein egunetan hasiko den adieraziko.

9.7. Prestakuntza ikastaro hori egin eta gainditu dutela Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak luzatutako baliokidetze-agiriaren bidez egiaztatzen duten izangaiek ez dute prestakuntza ikastaroa egin beharrik izanen.

9.8. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da, eta irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eta martxoaren 6ko 18/2019 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da (lehen foru dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua, eta bigarrenaren bidez, 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arautu zen).

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du hautapen prozeduran jarraitzeko eskubidea galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa “Gai” edo “Ez gai” izanen da.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

9.9. Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak izangaiek prestakuntza ikastaroan lortu duten kalifikazioen zerrenda igorriko dio epaimahaiari, prestakuntza ikastaroan “Gai” kalifikazioa lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena egin dezan.

“Ez gai” kalifikazioa lortzen duten izangaiak hautapen prozesutik baztertuta geratuko dira.

9.10. Kalifikazio epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du, txanden arabera, eta txanda bakoitzean, hautapen-prozesuan ateratako puntuazio osoaren arabera.

10.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

10.1. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun hurrenkera.

10.2. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

10.3. Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

11.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

11.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.

11.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

d) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik. Txosten hori ofizioz emanen da, horretarako berariaz egindako osasun-azterketa egin eta gero.

11.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiek eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

11.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 9. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta huts geratu den lanpostuaren baldintzak betetzen baditu eta dagokion prestakuntza ikastaroa gainditu eta gero, eta horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

11.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 11.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

12.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

12.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

12.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), bi aukera izanen dituzte Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea (babes dutela martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea), edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

12.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 11.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio, aldez aurretik dagokion prestakuntza ikastaroa gainditu eta gero.

12.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 11.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da, dagokion prestakuntza ikastaroa gainditu eta gero.

12.5. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

13.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

14.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

14.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

2) Probak gainditu gabe, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

14.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

Gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena.

Probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko apartatuko b) letran ezarritakoa betetzen bada; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 9.1 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen. Aldez aurretik aipatutako zozketa ez bada egin, hautapen prozesuaren momentu horretan eginen da. Berdinduta dauden pertsonen artean ausaz bat aukeratuko da: berdinduta dauden izangai bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, ordena alfabetikoan ordenatuta. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

14.3. Aldi baterako lan-kontraturako izangaien zerrendan egoteko, hautapen-prozesuaren barruan prestakuntza ikastaro bat dago, gainditu behar dena “Gai” kalifikazioa lortzeko eta lanpostuan kontratatua izateko.

Aldian behin, behar diren langileen arabera, izangaiei beste prestakuntza ikastaro batzuetarako deia eginen zaie. Prestakuntza ikastarora deitutako pertsonen kopurua, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuan aurreikuspenen arabera behar diren langileen arabera ezarriko da. Edonola delarik ere, izangaiei deituko zaie ikastaroa egiteko puntuazio ordenaren arabera, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduaren arabera.

Prestakuntza ikastaro hori egitetik salbuetsita daude Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan ikastaroa egina eta gainditua duten izangaiak.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ofizioz igorriko dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari gai eta ez-gai kalifikazioa lortu duten izangaien zerrenda, kontratazio zerrendan sartzeko edo bertatik kentzeko.

Prestakuntza ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak (“Ez gai” kalifikazioa lortu dutenak), aldi baterako lan-kontrataziorako zerrendatik kanpo geratuko dira.

14.4. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Ez zaie inoiz deituko, zerrendan kontratatzeko moduan egon arren, hurrenkerari dagokionez prestakuntza ikastarora deitu ez zaien izangaien atzetik dauden izangaiei.

14.5. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko da euskara maila egiaztatzeko, lanpostu elebidunetara sartzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

14.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

Iruñean, 2021eko uztailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. multzoa.–Geografia

Nafarroako geografia.

1. gaia.–Nafarroako geomorfologia: unitate morfoestruktural handiak: Ebroko sakonunea eta Pirinioak.

2. gaia.–Nafarroako orografia: ezaugarri nagusiak eta Pirinioen adarren deskribapena, iparraldekoak eta hegoaldekoak.

3. gaia.–Nafarroako klimatologia: Nafarroan kliman eragiten duten faktoreak. Klima motak Nafarroan. Landaredia: motak eta banaketa.

4. gaia.–Nafarroako hidrologia: Nafarroako ibaien ezaugarriak. Isurialdeak eta arro hidrografikoak: ikerketa eta deskribapena. Unitate hidrogeologikoak.

5. gaia.–Nekazaritza Nafarroan. Eskualdeak eta motak. Abeltzaintza Nafarroan: espezieak, alderdiak, ekoizpena eta kokapena. Nafarroako meatzaritza.

6. gaia.–Industria Nafarroan: bilakaera, kokapena eta arazoak.

7. gaia.–Turismoa Nafarroan: kanpinak, hotelak, landa etxeak. Nafarroan barnako ibilbideak. Donejakue Bidea eta kultura ibilbideak.

8. gaia.–Komunikazioak, merkataritza. Nafarroako errepideen sarea. Mendateak.

9. gaia.–Nafarroako biztanleria: ezaugarriak, bilakaera, banaketa, alderdiak, migrazio mugimenduak. Nafarroako habitata. Biztanleriaren egitura sozioprofesionala.

10. gaia.–Ipar-mendebaldeko eta Pirinio haranetako Nafarroa hezea.

11. gaia.–Pirinioetako arroak.

12. gaia.–Nafarroako eki-erdialdea eta mendebal-erdialdea.

13. gaia.–Ekialdeko Erribera eta mendebaldeko Erribera.

Geografia aplikatua:

14. gaia.–Babes Zibileko Zerbitzua: Antolaketa eta eginkizunak. Baliabideak.

15. gaia.–Su-itzaltze eta salbamendu Zerbitzua. Antolaketa, zonifikazioa eta eginkizunak. Baliabideak.

16. gaia.–Foruzaingoa: antolaketa, zonifikazioa eta hedapena. Baliabideak.

17. gaia.–Osasuna: antolaketa, Ospitalez kanpoko eta Ospitaleetako Larrialdietarako Zerbitzuaren zonifikazioa (RTSU). Antolaketa, zonifikazioa eta larrialdi sarearen baliabideak.

2. multzoa.–Oinarrizko araudia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia. Europako Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

6. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

7. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

8. gaia.–Administrazio egintzak. Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

9. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Egikaritzea.

10. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

11. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

13. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa.

14. gaia.–17/2015 Legea, uztailaren 9koa, Babes Zibilaren Sistema Nazionalari buruzkoa.

15. gaia.–112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arautzen duen martxoaren 6ko 18/2019 Foru Dekretua.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1.–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio Publikoetako zentroetan deialdiaren xede den lanpostu berdinetan edo antzekoan emandako zerbitzuak: puntu 1 lanean egindako urte bakoitzeko.

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

Apartatu honetako puntuazioa 10 puntu izanen da gehienez ere.

Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

2.–Hizkuntzak jakitea.

Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

Ondorio hauetarako, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Hiru hizkuntzen jakite-maila frogatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak gainditu direla egiaztatzen ahalko da; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 emanen zaio gainditutako maila bakoitzari.

III. ERANSKINA

Koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

4144

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4145

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4146

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4147

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4149

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4155

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4156

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6492

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6494

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

8171

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10671

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10672

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10664

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10665

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10666

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10667

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10668

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10669

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10670

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10772

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2112246