210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

168C/2021 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Azkoiengo Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Azkoiengo Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31100352012013), erregistro honetan sartu zena 2021eko uztailaren 6an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko ekainaren 11n izenpetua, eta 2021eko uztailaren 27an zuzendua. Horrenbestez, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 3an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Azkoiengo Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Hitzarmen Kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2112314