209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Basaburuan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimena, proiektuaren onespena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. Espedientea: SAT11218.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Basaburuko udal-mugartea.

b) Helburua: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

c) Ezaugarri nagusiak: erdi tentsioko linea berria, itxiera egiten duena “4661 LO1 Igoa-Arrarats-Eratsun” eta “4668 LO6 Irurtzun-Basaburua” lineen artean.

d) Aurrekontua: 185.327,60 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, esteka honetan ere kontsultatzen ahalko da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat11218, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak edozein erregistro bulegotan aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERDI TENTSIOKO LINEA BERRIA (AL), ITXIERA EGITEN DUENA IGOA-ARRARATS-ERATSUN ETA IRURTZUN-BASABURUA (NAFARROA) LINEEN ARTEAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKA

p/a

TITULARRAK

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

(*) Lurzatiak biltzeari buruzko datuak

Euskarri zk.

Desmuntatu beharreko euskarria

Hodien luzera

Kutxatila kop.

Kanalizazioaren azalera

Aldi baterako okupazioa

Pol.

Naturalak eta mota

UM: BASABURUA

1

JOSE LUIS LECIAGA ARRECHEA

77,31

2,56

50

14

323

Larreak

JUAN JOSE LECIAGA ARRECHEA

MARTIN LECIAGA ARRECHEA

2

JOSE LUIS LECIAGA ARRECHEA

40N

11,63

40

4

1,60

63

14

344

Belardia

JUAN JOSE LECIAGA ARRECHEA

3

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (errepideak)

10

2

12,00

41

14

47

Eraikuntza

4

TRINIDAD PRIETO MORENO

87

2

41,60

287

14

366

Belardia

5

JOSEFA BLANCO ITURZAETA

65

26,00

208

10

15

Larreak

6

AITOR IRAGUI ITURRALDE

2820

10,56

280

112,00

921

10

35

Belardia/larreak/zuhaitzak

MIGULE ANGEL IRAGUI ITURRALDE

YOLANDA IRAGUI ITURRALDE

Laburdurak:

Pol.: Poligonoa, Lurz.: Lurzatia.

Iragarkiaren kodea: F2112842