209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

933/2021 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez akatsak zuzentzen baitira uztailaren 22ko 766/2021 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onetsi ziren, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren barnean.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 22ko 776/2021 Ebazpenaren bidez, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onetsi ziren, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2020-2022ko Programa Nazionalaren barnean.

Oharturik ebazpen horretan, (2021eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 12koan), akats bat dagoela 1.4. apartatuan, “1.4. Dirulaguntzak, laguntzak eta bekak”, 10679. orrialdetik 10685. orrialdera bitartean, akatsa zuzentzen da aipaturiko ebazpenaren akats zuzenketa argitaratuta.

10680. orrialdeko ezkerreko zutabean, “Ebazten dut” atalaren 5. apartatuan, honela dio:

5. 117.221,80 euroko gastua baimentzea deialdi honetarako. Horietatik, 58.610,90 euro 2021eko Nafarroako Gastu Aurrekontuko “Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. NBEUF” izeneko 710001-71230-4700-414212 partidaren kontura izanen dira, eta beste 58.610,90 euro “Erlezaintzarako Berariazko Laguntza. 1308/13 E. 55. artikulua - 2021eko Programa” izeneko NBEUF 08 02 03 08 0000 lerroaren kontura.

Honako hau behar du:

5. 117.221,80 euroko gastua baimentzea deialdi honetarako. Horietatik, 58.610,90 euro 2021eko Nafarroako Gastu Aurrekontuko “Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. NBEUF” izeneko 710001-71230-4700-414212 partidaren kontura izanen dira, eta beste 58.610,90 euro “Erlezaintzarako Berariazko Laguntza. 1308/13 E. 55. artikulua - 2021eko Programa” izeneko NBEUF 08 02 03 08 0000 024 lerroaren kontura.

Bestetik, 10685. orrialdean, ezkerreko zutabean, hamalaugarren oinarrian, 1. apartatuan, honela dioen tokian:

1. Dirulaguntzaren erdia honako partida honen kargura ordainduko da: 2021eko Nafarroako Gastu Aurrekontuko “Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)” izeneko 710001-71230-4700-414212 partida. Gainerako %50a, berriz, honako honen kargura: “Erlezaintzarako Berariazko Laguntza. 1308/13 E. 55. artikulua - 2021eko Programa” izeneko NBEUF 08 02 03 08 0000 lerroa. Betiere, egindako gastu eta ordainketak justifikatu eta baliozkotu ondoren.

Honako hau behar du:

1. Dirulaguntzaren erdia honako partida honen kargura ordainduko da: 2021eko Nafarroako Gastu Aurrekontuko “Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)” izeneko 710001-71230-4700-414212 partida. Gainerako %50a, berriz, honako honen kargura: “Erlezaintzarako Berariazko Laguntza. 1308/13 E. 55. artikulua - 2021eko Programa” izeneko NBEUF 08 02 03 08 0000 024 lerroa. Betiere, egindako gastu eta ordainketak justifikatu eta baliozkotu ondoren.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea 2021eko uztailaren 22ko 776/2021 Ebazpena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2021eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 12koan, argitaratua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 26an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2113124