209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2021eko ekainaren 22an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunen epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Espedientea Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea 22, Iruña) egonen da ikusgai, baita ondorengo loturan ere:

https://www.nilsa.com/fls/dwn/basesejec2021.pdf

Iruñean, 2021eko abuztuaren 23an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2112894