209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak, 2021eko ekainaren 23an, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa. 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an. Bada, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Garesko Udalaren 2021eko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin. Esan bezala, plantilla behin betiko onetsi da, aldaketa hauekin:

–Kontu-hartzailetza: lanpostu 1. Maila: A. Sarbidea: barne igoera murriztua, testu bateginaren 15.6 artikulua. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Agintaritzako osagarria: %5. Prestasuneko osagarria: %4. Lanpostuko osagarria: %5. Egoera: hutsik.

–Kontu-hartzailea: lanpostu 1. Maila: B. Agintaritzako osagarria: %15. Prestasuneko osagarria: %4. Lanpostuko osagarria: %30. Egoera: jardunean, iraungi beharrekoa.

Lanpostuen zerrenda izendunak ondoko aldaketak izanen ditu; erantsi da:

Funtzionarioak.

–Elisa García Leránoz: kontu-hartzailea. Maila: B. Agintaritzako osagarria: %15. Prestasuneko osagarria: %4. Lanpostuko osagarria: %30. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasun aitortua: 1996ko urriaren 26a; sarrera eguna: 2021eko maiatzaren 14a, 4. gradua, 4. bosturtekoa.

–Susana Arana Guembe: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %28,36. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizioa. Antzinatasun aitortua: 1997ko uztailaren 1a; sarrera eguna: 1998ko urtarrilaren 12a, 4. gradua, 4. bosturtekoa.

Kendu egiten dira:

Gaitutako funtzionarioak.

–Susana Arana Guembe: kontu-hartzailea. Maila: B. Agintaritzako osagarria: %15. Prestasuneko osagarria: %4. Lanpostuko osagarria: %30. Egoera: hutsik. Sarbidea: 6/1990 Foru Legearen 234. artikuluaren araberako gaikuntza. Antzinatasun aitortua: 1997ko uztailaren 1a. Sarrera eguna: 1998ko urtarrilaren 12a. Gradua: 4. Bosturtekoak: 4.

Aldi baterako langileak.

–Marta Echarri Erice: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %28,36. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizioa. Antzinatasun aitortua: 2011ko urriaren 24a. Sarrera eguna: 2014ko irailaren 16a. Hirurtekoak: 3.

Garesen, 2021eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2112858