209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2021eko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2koan. Jendaurreko epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK

1. kapitulua

Zuzeneko zergak

53.650,00 euro

2. kapitulua

Zeharkako zergak

1.000,00 euro

3. kapitulua

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

10.430,00 euro

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

67.318,00 euro

5. kapitulua

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

67.075,00 euro

6. kapitulua

Inbertsio errealak besterentzea

0,00 euro

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

0,00 euro

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0,00 euro

Diru-sarrerak, guztira:

199.473,00 euro

GASTUAK

1. kapitulua

Langileria-gastuak

19.000,00 euro

2. kapitulua

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

120.265,00 euro

3. kapitulua

Finantza-gastuak

0,00 euro

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

42.721,00 euro

6. kapitulua

Inbertsio errealak

17.487,00 euro

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

0,00 euro

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0,00 euro

Gastuak, guztira:

199.473,00 euro

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da aurrekontuaren behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elizagorrian, 2021eko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2112933