209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2021eko apirilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Udalaren 2020ko plantilla organikoaren aldaketa.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an.

Honako hauek sartzen dira:

–Udaltzain-agente lanpostuaren amortizazioa deklaratzea.

–Lanpostu berria sortzea, “zerbitzu anitzetako enplegatua” izenekoa (funtzionarioa, D maila); esleituko zaion mailako osagarria izanen da Udalak plantilla organikoko maila horretako enplegatu guztiei aplikatzen diena.

Cabanillasen, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2113088