208. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 24an emandako 200/2021 Ebazpenarena. Haren bidez ebatzi da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako prozeduraren deialdia, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak eskuratzekoa.

Ebazpen hori 2021eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31koan. Eranskinean ikusi da formatu desegokia erabili dela bi espezialitateren izena ematerakoan. Eduki aldetik akatsik ez badago ere, formatu horrek zaildu egiten du haiek behar bezala ulertzea. Hortaz, eranskina argitaratzen da, formatu egokia duela.

ERANSKINA

0590 Bigarren Hezkuntzako irakasleak

–Biologia eta Geologia (euskaraz).

Izena:

URROZ GOICOECHEA, OLGA

–Filosofia (gaztelaniaz).

Izena:

ULLATE OJER, EDUARDO

–Informatika (gaztelaniaz).

Izena:

URIO LARREA, ASIER

–Esku-hartze Soziokomunitarioa (gaztelaniaz).

Izena:

GONZÁLEZ ZAZPE, EVA MARÍA

–Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak (gaztelaniaz).

Izena:

RUIZ BARBARIN, MARÍA JESÚS

–Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak (gaztelaniaz).

Izena:

GOÑI BERISA, OSCAR

Iruñean, 2021eko abuztuaren 31n.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2113203