206. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TARAZONICAREN BIDE BERDEAREN PARTZUERGOA

Aldaketa, Tarazonicaren bide berdearen Partzuergoaren estatutuetan

Honen bidez aditzera ematen da Tarazonicaren bide berdearen Partzuergoko Batzar Orokorrak erabaki zuela, 2021eko uztailaren 16an egin bilkuran, estatutuen aldaketari hasiera ematea, horiek egokitzeko xedez indarrean dagoen araudiari, Moncayo eta Tarazonako Eskualdearen izen berriari eta burutzaren araubidean izaniko aldaketari.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete Tuterako Udalaren Idazkaritzan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2021eko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2112593