206. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, xede dituena garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak, 2021erako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 580782.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/580782).

Ebazpena, Tafallako Udaleko Alkatetzak 2021eko abuztuaren 9an emana.

Onuradunak: pertsona juridikoak, legeari jarraikiz eratuak, inskribaturik daudenak Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneraturik dutenak. Nafarroan eduki behar dute egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa.

Xedea: garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramaten laguntzea, 2021. urtea. Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak herrietako edo hirietako komunitateendako. Proiektuek komunitate/udalerrien eta haien ordezkarien zuzeneko parte-hartzea sustatuko dute, proposatu, kudeatu eta gauzatzean. Orobat, arreta berezia emanen diete ingurumenaren gaineko eraginari eta baliabide naturalen erabilera iraunkorrari.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian eta 2017ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 5ekoan.

Zenbatekoa: 47.000 euro. Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: “0-23992-4820004 GKEentzako eta hondamendietarako transferentziak”.

Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2112878