206. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 672. lurzatian. Hasierako onespena

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko maiatzaren 26an egin bilkuran, besteak beste, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

1. Hasiera batez onestea Fernando Soteras Sánchezek sustatutako xehetasun-azterketa, Zangozako Kale Nagusiko 64an (5. poligonoko 672. lurzatia) den eraikinaren fatxada eta estalkia definitzeko. Hori guztia, bat etorriz espedienteko dokumentazioarekin eta Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak ezarritako hurrengo determinazioekin:

–Fatxadako bao berriek gaur egungo itxura eta akaberak mantenduko dituzte solairu horretan.

2. Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2021eko abuztuaren 23an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2112871