206. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 41. eta 42. lurzatietan. Hasierako onespena

Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2021eko abuztuaren 23ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, HAPOko 5. poligonoko 41. eta 42. lurzatietan, Ana María Martínez Benitok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Los Arcosen, 2021eko abuztuaren 23an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2112876