205. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Herri-lurretako usategien enkante publikoa

Donamaria-Gazteluko Udalak plegu itxien bidezko enkante publikoan atera du ondoko usategien aprobetxamendua:

–Lehen frontea, Bidasosta izenekoa. 11 ehiza-postu ditu. Postu bakoitzeko 200 euro (BEZa kanpo).

–Bigarren frontea, Txaruta izenekoa. 7 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 2.200,00 euro (BEZ kanpo).

–Hirugarren frontea, Golbai izenekoa. 11 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 6.500,00 euro (BEZa kanpo)+ 9. postua moldatzea.

–Laugarren frontea, Argibel izenekoa. 8 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 401,00 euro (BEZ kanpo).

–Bosgarren frontea, Labeaga izenekoa. 11 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 2.200 euro (BEZa kanpo).

Interesdunek honako dokumentazioa hau aurkeztu beharko dute, gutun bakar itxian:

Proposamen eredua betea, NANaren fotokopia eta, behin-behineko fidantza gisa, prezioaren %10 utzi izanaren frogagiria.

Proposamenak aurkezteko epea 2021eko irailaren 13ko 14:00etan amaituko da.

Esleipena arautzen duten baldintzen agiria eta proposamen eredua interesdunen eskura Udal webgunean dago.

Bulegoko ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 12:00etatik 15:00etara.

Telefonoa: 948450127. Emaila: udala@donamaria.eus.

Donamarian, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2113117