205. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1599E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Anatomia Patologikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 5 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 13an emandako 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anatomia Patologikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 5 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 4an emandako 448E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anatomia Patologikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 5 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau:

Txanda irekia.

Onartuak:

AGUIAR LOSADA, BEGOÑA

AISA RIVERA, GREGORIO

ATIENZA ROBLES, MARTA

AZCARRETAZABAL GONZALEZ ONTANEDA, MARIA TERESA

DE LIMA PI;A, GINA PATRICIA

FERNANDEZ DE LOS REYES, IRENE

FUERTES NEGRO, BEGOÑA

GARCIA GUEVARA, KELLY SHANDY

GONZALEZ OBESO, ELVIRA

LABIANO MIRAVALLES, TANIA

MERCADO GUTIERREZ, MARIA DEL ROSARIO

NOVA CAMACHO, LUIZ MIGUEL

PARRA CUBILLOS, MARIO ALEJANDRO

RESANO ABARZUZA, MIGUEL ANGEL

SCAVARDA LAMBERTI, YANELA ANDREA

SIMON PORTERO, SARA

TERAN VILLAGRA, NURIA

TRIGO CEBRIAN, MIGUEL ANGEL

YAGUE HERNANDO, ADRIANA

ZELAYA HUERTA, MARIA VICTORIA

ZOZAYA ALVAREZ, ENRIQUE

ZUDAIRE FUERTES, TAMARA

ZUFIAURRE ECHAVARRI, MAITE

Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, Osasunbidea.

Inor ez.

2. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko urriaren 1ean eginen dela, 15:00etan, NUPeko Osasun Zientzien Fakultatean (Barañaingo etorbidea z.g., Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2021eko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2111923