205. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1563E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasuneko kontseilariak urriaren 21ean emandako 306E/2020 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 4an emandako 443E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau:

Txanda irekia.

Onartuak:

BARRIUSO LAPRESA, LAURA MARIA

CASADO BUESA, MARINA ITZIAR

DE LA HOZ GONZALEZ, CESAR ALBERTO

DIAZ GONZALEZ, JORGE ALBERTO

EGÜES OLAZABAL, M.ª NEREA

ESTEVEZ CORO, INGRID

EZPELETA LOBATO, GUILLERMO

GARCIA CENOZ, MANUEL

GARDE GARDE, MARIA CARMEN

GUERRERO FERNANDEZ DE ALBA, INMACULADA

GUEVARA ESLAVA, MARCELA PILAR

HERNAN GARCIA, CRISTINA

HERNANDEZ DIAZ, ROGELIO

JIMENEZ CALLEJO, ELENA

LOPEZ BARRACHINA, RUTH

MENDOZA LOPEZ, CLAUDIA

RECALDE ARRECHEA, FERNANDO

SAYON OREA, MARIA DEL CARMEN

VALLE CRISTIA, MONICA MARIA

VIDAN ALLI, JUANA M.ª

Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, Osasunbidea.

Inor ez.

Aldi baterako barne igoerako txanda, NOPLOI.

Inor ez.

2. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko urriaren 23an eginen dela, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian (Arrosadiko campusa, Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2021eko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2111948