205. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1596E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten 10 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 13an emandako 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten 10 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 4an emandako 448E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten 10 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau:

Txanda irekia.

Onartuak:

ABAD BAROJA, DANIEL

ARESTE ANDUAGA, IRENE

ARIÑO PEREZ, INES

BASTERRA EDERRA, MARTA

BERNAD CABREDO, BELEN

BUSTO BEA, MARIA VICTORIA

CALVO IÑIGUEZ, MARIA

CARRASCOSA GIL, JUAN

CASANOVA ORTIZ, LAURA

CEBRIAN GARCIA, ALBA

ELOSUA GONZALEZ, ALFONSO

ESAIN URRICELQUI, ANDREA

ESTREMERA AREVALO, FERMIN

EZCURRA ACEDO, IRANZU

FRAILE GONZALEZ, MARIA

GARAIGORTA DE DIOS, MAITANE

GARCIA CAMARA, PAULA

GENDIVE MARTIN, NEREA

GOMEZ ALONSO, MARTA

GONZALEZ DE LA HIGUERA CARNICER, BELEN MERCEDES

IRIARTE RODRIGUEZ, AINARA

JUANMARTIÑENA FERNANDEZ, JOSE FRANCISCO

JUSUE IRURITA, VANESA

KUTZ LEOZ, MARCOS

LAPEÑA MUÑOZ, BERTA

LEON BRITO, HELENA

LOPEZ LOPEZ, SORAYA

MACIAS MENDIZABAL, ELENA

MARCEN ECHANDI, BEATRIZ

MAROTO CASTELLANOS, MAITE

MUÑOZ VILLALENGUA, MARIA

OSTIZ LLANOS, MIRIAM

OYON LARA, DANIEL

RAZQUIN GARISOAIN, AMAIA

RULLAN IRIARTE, MARIA

SALDAÑA DUEÑAS, CRISTINA

SENOSIAIN LALASTRA, CARLA

URIBARRI GONZALEZ, LAURA

URTASUN ARLEGUI, LEIRE

URTASUN LUGEA, ITXASO

VALDIVIELSO CORTAZAR, EDUARDO

ZOZAYA LAREQUI, FRANCISCO JAVIER

ZUÑIGA RIPA, ALBA

Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, Osasunbidea.

Inor ez.

2. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko urriaren 23an eginen dela, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian (Arrosadiko campusa, Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2021eko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2111927