205. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1592E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuaren Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialisten 14 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 13an emandako 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuaren Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialisten 14 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 4an emandako 446E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuaren Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialisten 14 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau:

Txanda irekia.

Onartuak:

ACEVEDO RAMIREZ, ANA LIGIA

AHECHU GARAYOA, PATRICIA

ALLUE CABAÑUZ, MARTA

ARAMENDIA GARCIA, IRENE

CAMARERO TRIANA, BRUNO

CAÑON LARA, MARTA

CASTANEDO BEZANILLA, SONIA

CHAVELI DIAZ, CARLOS

DE MIGUEL VALENCIA, MARIO JAVIER

DEL CAMPO LAVILLA, MARIA

DEL CASTILLO CRIADO, ALVARO

DIAZ TOBARRA, MARIA

DOCIO GREGORIO, GORKA

EGUARAS CORDOBA, INES

ERCE GARCIA, CRISTINA

ESQUIROZ LIZAUR, IRENE

FERNANDEZ PERA, DIEGO

GARCIA CARDO, JUAN

GASCON DOMINGUEZ, MARIA DE LOS ANGELES

GENZOR RIOS, SIXTO JAVIER

GIMENEZ MAUREL, TERESA

GOICOECHEA URDIAIN, ANDREA

GOMEZ LOPEZ, JUAN RAMON

HERNAEZ ARZOZ, ALBA

HERNANDO SANZ, ANA

JIMENEZ ROSELLON, RAQUEL

LARRAÑAGA ZABALETA, MAITANE

LAVIANO MARTINEZ, ESTEFANIA

MARIN, GABRIEL

MATEO RETUERTA, JANIRE

MONTES MANRIQUE, MARIO ALBERTO

MORENO, ALBERTO ARTURO

MOTOS MICO, JOSE JACOB

NAVARRO BARLES, ANA

NOVO SUKIA, IGOR

OLIVA LOPEZ, IRENE

OLIVER GUILLEN, JOSE RAMON

OSORIO CAPITAN, MIKEL

OTEGI ALTOLAGIRRE, JOSEBA IBAI

PALOMO LUQUERO, ALBERTO

PARRA LOPEZ, ROMINA

PEREZ SERRANO, NATALIA

RABAL FUEYO, ANTONIO

RICO ARRASTIA, AIDA

RODRIGUEZ ARTIGAS, JUAN MIGUEL

RODRIGUEZ LOPEZ, MARIO

RODRIGUEZ RIVAS, ANGGIE MELINA

ROSE, STEFFEN

SANCHEZ ACEDO, PABLO

SÁNCHEZ PEDRIQUE, ISABEL

SEBASTIAN LABAYEN, JOSE

SUESCUN GARCÍA, ROSA MARÍA DE LINAREJOS

TOLEDO MARTINEZ, ENRIQUE

TUERO OJANGUREN, CARLOTA

URIBAZO RODRIGUEZ, JOSE MAURICIO

VALLEJO BERNAD, CRISTINA

VELAZ PARDO, LEYRE

ZAMBRANA CAMPOS, VANESA

Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, Osasunbidea.

Inor ez.

2. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko urriaren 25ean eginen dela, 16:00etan, NUPeko Osasun Zientzien Fakultatean (Barañaingo etorbidea z.g., Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2021eko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2111930