1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1576E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Medikuntza Nuklearreko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 13an emandako 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Medikuntza Nuklearreko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 4an emandako 446E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Medikuntza Nuklearreko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau:
Txanda irekia.
Onartuak:
BAENA GARCIA, ALVARO
BLANCO SAIZ, MARIA ISABEL
ESPEJO NIÑO, JOHANNA MARCELA
ESTEBAN FIGUERUELO, ALBA
GARIN RODRIGUEZ, AINARA
GOMEZ CAMINERO LOPEZ, FELIPE
GOMEZ SAINZ, FRANCISCO
LOZADA DELGADO, FABIO ANDRES
LUCAS VELAZQUEZ, BLANCA
MORALES LOZANO, MARIA ISABEL
RABINES JUAREZ, ANGEL ORLANDO
RIBELLES SEGURA, MARIA JESUS
RODRIGUEZ PARRA, HECTOR
RODRIGUEZ PELAYO, ELADIO
RODRIGUEZ RUBIO CORONA, JULIO
ROSERO ENRIQUEZ, ANGELA SOFIA
RUBIO ALVAREZ, MARIA LOURDES
SERRA ARBELOA, PATRICIA
VILLANUEVA CURTO, JUAN GABRIEL
Baztertuak: inor ez.
Igoera txanda.
Ez dago izangairik txanda honetan.
Aldi baterako barne igoerako txanda, Osasunbidea.
Inor ez.
2. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko urriaren 23an eginen dela, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian (Arrosadiko campusa, Iruña).
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.
Iruñean, 2021eko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.
Iragarkiaren kodea: F2111947