204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, osasun mentaleko erizain espezialistaren 9 lanpostu betetzeko deialdiaren gainean.

Aditzera ematen da ezen gora jotzeko errekurtsoak jarri direla honako deialdi honen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun mentaleko erizain espezialistaren 9 lanpostu betetzeko, eta lanpostu horietan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdia. Deialdia ekainaren 4ko 460E/2020 Ebazpenaren bidez egin zen (2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 17koa). Zehazki, lehiaketaldiko behin betiko emaitzen eta oposizio-lehiaketaren azken emaitzaren aurkakoak dira errekurtsoak. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek eska dezakete aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2112836