204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, 1/2021 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin.

Gastuen partidak:

–1-21100-1600000 “Kontratupeko langileen Gizarte Segurantza” gastu-partida, 5.000,00 euro.

–1-92000--1300002 “Administrari-ofizialaren ordezkapenerako ordainsariak” gastu-partida, 15.200,00 euro.

Finantzaketa: kreditu-gehigarria eta aparteko kreditua, honako partida hauetatik:

–1 4621035 “Elizagorriaren ekarpena”, 366,44 euro.

–1 4621036 “Lodosaren ekarpena”, 8.501,62 euro.

–1 4621037 “Mendabiaren ekarpena”, 6.616,67 euro.

–1 4621038 “Sartagudaren ekarpena”, 2.477,40 euro.

–1 4621039 “Sesmaren ekarpena”, 2.237,87 euro.

Mendabian, 2021eko abuztuaren 18an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2112784