204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea, 2021. urterako.

Iragarkia argitaratu zen 2021eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 6an.

Jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epea iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Martzillan, 2021eko uztailaren 17an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

–Aipatu zerga arautuko da bat etorriz Toki Ogasunei buruzko apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin.

–Hobariak.

1. Zergaren kuotari aplikatuko zaizkio jarraian ageri diren hobariak, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoarekin:

a) %20ko hobaria “ECO ziurtagiria duten ibilgailuei”.

b) %50eko hobaria “0 isuriko ziurtagiria duten ibilgailuei”.

2. Hobarirako eskubidea eduki ahal izateko, ibilgailuak dagokion bereizgarria izan beharko du, bat etorriz 2016an trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituen Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren VIII. eranskinean edo haren ordezko arauan xedatutakoarekin.

3. Zerga-onura horiek erreguzkoak dira, eta eskabidea egin eta hurrengo sortzapenetik aurrera izanen dituzte ondorioak. Hortaz, ez zaizkie aplikatuko eskaera egin aurretik sortutako kuotei, ibilgailua lehen aldiz matrikulatzen denean izan ezik, horrek zergaren lehen sortzapenean izango baititu ondorioak.

4. Hobaria eskuratzeko, interesdunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

–Eskabidea.

–Zirkulatzeko baimenaren fotokopia.

–Ibilgailuaren ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia. Txartelean, hala badagokio, ibilgailuaren erreforma eta haren data adieraziko dira.

–Ibilgailuak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak. Baldintza horiek ikuskapen teknikoaren txartelean ageri badira, ez dira berriro egiaztatu beharko.

–Zinpeko deklarazioa, honako hau adierazteko: ibilgailuaren titularrak egunean dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak eta zerga-arlokoak ez diren zuzenbide publikoko beste batzuk, hobaria eskatzen den ekitaldiko urtarrilaren 1ean.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAKO TASAK

–Aipatu tasa arautuko da bat etorriz Toki Ogasunei buruzko apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin.

–Murriztapenak, Udalaren igerilekuak erabiltzeko tasetan.

Honako murriztapen hauek ezartzen dira tasaren kuotaren gainean:

• Familia ugarientzat, %10eko murriztapena, ezarritako tasaren gainean.

• Familia gurasobakarrentzat, %10eko murriztapena, ezarritako tasaren gainean.

• Gazte txartela dutenentzat, %10eko murriztapena, ezarritako tasaren gainean.

–Murriztapena izateko, interesdunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

• Eskabidea.

• Familia ugari edo gurasobakarraren titulartasuna edo gazte txartelarena frogatzen duten agiriak.

Familia ugariaren titulartasunari buruzko dokumentazioa oinarrituko da Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean (maiatzaren 18ko 6/2005 Legeak aldatua).

Familia gurasobakarraren titulartasunari buruzko dokumentazioa oinarrituko da Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legean.

EDATEKO URAREN HORNIDURAREN, SANEAMENDUAREN ETA ESTOLDERIAREN TASA

–Familia ugari eta gurasobakarrentzako murriztapena.

4.c) artikuluan (“Kontsumoa”) jasotako zerga-egitateei dagokienez, zeinak arautzen baitira Edateko uraren horniduraren, saneamenduaren eta estolderiaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, kuotan halakoei dagokien zatia %10 murriztuko da, oro har aplikatzen denaren aldean, ordaindu beharrak duenak uraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra denean eta familia ugari edo gurasobakarraren izaera duenean (saneamendu kanonaren tarifa izan ezik). Horretarako, %10eko hobaria egiteko eskaera aurkeztu beharko du Udal Erregistroan, familia ugariaren edo gurasobakarraren titulartasuna egiaztatzen duten agiriekin batera. Familia ugariaren titulartasuna aplikatzen ahalko da Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen arabera, eta foru lege hori aldatzen duen maiatzaren 18ko 6/2005 Legearen arabera. Familia gurasobakarrei dagokienez, oinarrituko da Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legean.

Martzillako Udalak edozein unetan ikuska dezake murriztapen horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen du baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunentzat, bai eta behar diren frogagiriak aurkezten ez dituztenentzat ere.

Iragarkiaren kodea: L2112634