204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURUTAIN

2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Burutaingo Kontzejuak, 2021eko maiatzaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, espedientea iragarki-taulan jarri, eta argitaratu zen 2021eko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an, eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan ezarrita dagoenarekin, 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Aurreko epea igarota alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik, bat etorriz aipatutako foru legearen 202.3 artikuluan xedatua dagoenarekin, 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Aurrekontua betearazteko oinarriak interesdunen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

GASTUAK:

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 5.070,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 190,00 euro.

5.–Kontingentzia funtsa: 6.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 11.860,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.300,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 10.100,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 460,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 11.860,00 euro.

Burutainen, 2021eko abuztuaren 19an.–Kontzejuko burua, José Javier Zaro Iraola.

Iragarkiaren kodea: L2112787